111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 26a emandako 1.600 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3631 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Fernando Belzunce Alonso jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko irailaren 16an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2000ko urtarrilaren 25eko ebazpenaren aurka (7437/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.600. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3631 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fernando Belzunce Alonso jaunak jarri du errekurtsoa, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko irailaren 16an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2000ko urtarrilaren 25eko ebazpenaren aurka (7437/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da birjarpenezko errekurtso bat ezetsi zuen ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak zehapena ezarri zuen (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordetzea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-), hain zuzen ere isun bat ezarri zitzaion errekurtsogileari trafikoko arau-hauste bat egiteagatik, debeku den tokian ibilgailua estazionatzeagatik, baina zirkulazioan eragozpenik eragin gabe (Antso Handia etorbidea, 31.a, atzealdea), hala jokatzean antolamendu juridikoa hautsi baitu. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri du.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Esan behar da, 4/1999 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen duela: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16 artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako idazkeran) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Halaber, gaiari dagokionez aipatu behar da Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salaren 2000ko azaroaren 15eko Epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrenak (R. Ar. 10064). Epai hori legearen intereseko kasazio-errekurtsoa jarri zenean eman da eta horren bidez herri administrazioak trafikoaren esparruan izaten dituen zehapen-prozeduren iraungipenaren ondoreetarako kontuan hartu behar den legezko doktrina ezarri da. "(.) salaketa zehapen-prozeduraren hasiera da kasu bakarrean, hain zuzen ere salaketa jaso duen pertsona horri tokian eta unean bertan jakinarazten zaionean, eta hasiera hori geroratu egingo da gainerako kasu guztietan harik eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo bidezko Udalak bidezko erabakia gertatu arte (espedientea hasteko erabakiari buruz ari da).

Gauzak horrela, kasu honetan aztergai dugun kasu jakinari dagokionez, ikusten ahal dugu alderdi errekurtsogilearen aurka hasi den prozedura (zehapen-espedientea hasteko erabakia falta dela) 1999ko otsailaren 17koa dela, eta zehapen-ebazpenaren lehen jakinarazpena egiteko ahalegina, posta zerbitzuko langileak era egokian bete zuen jasoagiriaren txartelean eraso den bezala, urte horretako irailaren 20an egin zen; beraz, esan behar da ebazpen hori egun errekurtsogilea denari antolamendu juridikoak ezarri duen sei hileko epearen barruan jakinarazi zitzaiola eta, horregatik, ez dela bidezkoa zehapen-ebazpen honen iraungitasuna adieraztea eta espedientea artxibatzeko agindua ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Onetsi beharrekoa da eta onetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpena aurkaratu zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren ebazpenaren aurka jarri dena; ebazpen horiek deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 2an emandako 1.690 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1870 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Antonio Roberto Peche Mezcua jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Antsoaingo Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (20/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.690. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1870 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Antonio Roberto Peche Mezcua jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Antsoaingo Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (20/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Antonio Roberto Peche Mezcua jaunak, 2001eko apirilaren 10ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Antsoaingo Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko maiatzaren 3ko probidentziaren bitartez, maiatzaren 30ean jakinarazi zena, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko maiatzaren 3ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 25ean emandako 1.577 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1898 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Angel Cabodevilla Díez Ulzurrun jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez adierazten ez den Betearazpidetzako Agentziak egin duen jakinarazpenaren aurka (29360/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.577. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1898 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Angel Cabodevilla Díez Ulzurrun jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez adierazten ez den Betearazpidetzako Agentziak egin duen jakinarazpenaren aurka (29360/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. José Angel Cabodevilla Díez Ulzurrun jaunak, 2001eko apirilaren 20an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez adierazten ez den Betearazpidetzako Agentziak egin duen jakinarazpenaren aurka (29360/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko maiatzaren 4ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko maiatzaren 4ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 8an emandako 1.777 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2074 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Santiago Rodríguez Esparza jaunak jarri duena, hain zuzen ere zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Noaingo Udalak (Elortzibar) eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (629 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.777. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2074 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Santiago Rodríguez Esparza jaunak jarri du, hain zuzen ere zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Noaingo Udalak (Elortzibar) eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (629 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Santiago Rodríguez Esparza jaunak, 2001eko maiatzaren 4an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Noaingo Udalak (Elortzibar) eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (629 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko maiatzaren 9ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko maiatzaren 9ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 6an emandako 1.718 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0586 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Pablo Gómez Rubio jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (26705/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.718. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0586 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pablo Gómez Rubio jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (26705/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da 26705/00 zenbakiko zehapen-espedientearen ondorioz trafikoko isun baten zenbatekoa interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu den Iruñeko udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, oraingoan Zergei buruzko Lege Orokorraren 128 artikuluko 1.d) idatz-zatiko kasua gertatu da, eta baita Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluan ezarri dena ere, espedientean ez delako azaltzen bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaionik interesatuari, hau da, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek ezarri bezala, alegia. Izan ere, zehapena jakinarazteko egin ziren ahaleginak, posta ziurtatuaren bidez eta 2001eko martxoaren 6an eta 8an, ediktu bidezko argitarapenari ekin aurretik interesatuaren helbidean (Izaba kalea, 26-3.a, D, Iruñea), ez ziren ordu desberdinetan egin, Administrazioko Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluan ezarri den bezala; gero ekainaren 8ko 70/01 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholtza argitaratu zen, baina argitalpen horrek ez ditu ongitzen aurreko akatsak eta, beraz, ez du eraginkortasunik.

Ildo horretan, askoren artean, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, hurrenez hurren 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.: "prozesatzeko lege edo organo igorle eta alderdien (jakinarazpenak, deialdiak, agindeiak eta abar) arteko jakinarazpenen inguruko prozedura guztien helburu bakarra errealitatean ezagutza hori gauzatu egin dela bermatzea baino ez da edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez inguruabar jakin batzuetan. Kopia edo aldaki bat ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar kanpoko zeinuak baino ez dira eta, nolabait, ezagutza egon dela adierazten dute edo hori ematen dute aditzera eta hori defendatzeko eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da".

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aplikatu behar izan zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei".

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena (26705/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin da, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 6an emandako 1.719 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0587 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Luis Sanz Sanz jaunak jarri duena trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abenduaren 10ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (34305/99 zenbakia duen udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.719. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0587 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Luis Sanz Sanz jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abenduaren 10ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (34305/99 zenbakia duen udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abenduaren 10ean emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka. Probidentzia hori Iruñeko Udalak agindu zuen trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen isuna borondatezko epean ez ordaintzeagatik, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arauak hausteagatik alegia (34305/99 zenbakia duen zehapen-espedientean). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, indarrean dagoena, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan ematen dena da, (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dena). Testu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua onetsi zen eta horren 89.1. artikuluan hau ezarri da: "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioaren jakinarazpenik ez egitea edo hura etetea". Zio horiek abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean biltzen da eta zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez esaten ahal da erregelamenduaren adierazitako 89. artikuluan ezarri diren kasuetatik bat bera ere ez dela gertatu. Bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, eta errekurtsoa jarri zitzaion Auzitegi honetan (00-2572 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa), eta errekurtso horri ezetsi egin zitzaion 2001eko irailaren 10eko 4070 zenbakiko ebazpenaren bidez; beraz, irekita dago bide jurisdikzionala.

Gauzak horrela, azpimarratu behar da gora jotzeko errekurtso hau ez dela errekurtso hierarkikoa eta hura jartzeak ez dakarrela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Bestalde, administrazioko bidea agortu delarik (udalekoa), zehapen-ebazpena betearazpidezkoa bihurtu zen (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikulua). Izan ere, Alkatetzaren zehapen-ebazpenak, hau da, goragoko maila hierarkikorik ez duena organoarena izanik, bukatu egiten du behin eta berriz aipatzen ari garen legearen administrazioko bidea -109.c) artikulua-); beraz, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, baita 100eko 20ko premiamendu-errekargua sortzea ere (Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 88. eta 90. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (erregelamendu beraren 88 eta 98. artikuluak).

Hirugarrena.-Azkenik, ezin da antzeman, kasu zehatz honetan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik. Jakina da "zehapenak ezarri dituzten legeetan ezarri denaren arabera preskribatuko dira" (Legearen 132.1. artikuluan ezarri denaren ildotik), eta arau horrek, kasu honetan Trafikoari buruzko Legearen 81.2 artikuluak ezarri duenera eraman gaitu, hain zuzen ere: "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori". Beste alde batetik, 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da".

Baina, dena dela "irmotasuna" -Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko Osoko Bilkuraren autuak esaten duen bezala-, inolako errekurtsorik jarri ezin zaion egintza edo erabaki baten egoera juridikoa da, hau da, ez errekurtso arrunta eta ez administrazioko bidekoa ere, ezta epaitegietakoa, salbu eta birjarpenezko aparteko errekurtsoa. Beraz, kontuan hartuta Auzitegi honetan denboraz eta formaz gora jotzeko errekurtsoa jarri dela zehapen-ebazpen horren aurka, egun ezain da esan egintza hori, errekurtsoa ebazpenik gabe zegoen bitartean, irmo bihurtu zenik, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 B.E.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 B.E.) berretsi zuenez "ezin dira nahasi administrazioaren ebazpen baten irmotasuna eta administratuari ematen zaion ahalmena, hain zuzen ere bere errekurtsoa ezetsi dela uste izatearena (.). Argi dago zehapen-ebazpena ez dela irmoa eta horren froga da auzibideko errekurtso hau berau jartzea; eta irmoa ez denez, ezinezkoa da preskripzioaren epea zenbatzen hastea". Irmotasuna falta da eta, ondorioz, ezinezkoa da preskripzioaren epea zenbatzen hastea.

Azkenik, erraza da zenbatzea zehapenaren preskripzioaren epea hasten den "dies a quo" (zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen Auzitegi honen ebazpena jakinarazi zenetik bi hilekoa) eta administrazioaren hurrengo jarduketa baliagarria eta eraginkorra gertatu zen dataren artean, hau da, interesatuak ezagutzen duena, premiamenduz eskatu zen zor hori betearazteko edo kobratzeko egin dena, hau da, espedientean azaltzen denaren arabera 2002ko urtarrilaren 28an izan zena, ez da urte batera heltzen, eta, ondorioz, zehapena ez dago preskribatuta. Bestalde, ez dugu antzeman ordainketa zatikatu edo geroratzeko baimenik eman denik, Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dugula aurrean aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz sorturiko zorra betearazpidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka aurkeztu dena (34305/99 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 29an emandako 1.621 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0747 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Ramón Romero Ruiz jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (31842/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.621. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0747 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ramón Romero Ruiz jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (31842/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da 31842/00 zenbakiko zehapen-espedientearen ondorioz trafikoko isun baten zenbatekoa interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu den Iruñeko udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, oraingoan Zergei buruzko Lege Orokorraren 128 artikuluko 1.d) idatz-zatiko kasua gertatu da, eta baita Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluan ezarri dena ere, espedientean ez delako azaltzen bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaionik interesatuari, hau da, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek ezarri bezala, alegia. Izan ere, zehapena jakinarazteko egin ziren ahaleginak, posta ziurtatuaren bidez eta 2001eko martxoaren 6an eta 8an, ediktu bidezko argitarapenari ekin aurretik interesatuaren helbidean (La Cuenca kalea, 8-3.a, Noain, (Elortzibar), ez ziren ordu desberdinetan egin (lehenengoa 12:15etan egin zen eta bigarrena 12:05etan), Administrazioko Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluan ezarri den bezala; gero abuztuaren 6ko 95/01 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholtza argitaratu zen, baina argitalpen horrek ez ditu ongitzen aurreko akatsak eta, beraz, ez du eraginkortasunik.

Ildo horretan, askoren artean, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, hurrenez hurren 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.: "prozesatzeko lege edo organo igorle eta alderdien (jakinarazpenak, deialdiak, agindeiak eta abar) arteko jakinarazpenen inguruko prozedura guztien helburu bakarra errealitatean ezagutza hori gauzatu egin dela bermatzea baino ez da edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez inguruabar jakin batzuetan. Kopia edo aldaki bat ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar kanpoko zeinuak baino ez dira eta, nolabait, ezagutza egon dela adierazten dute edo hori ematen dute aditzera eta hori defendatzeko eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da".

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aplikatu behar izan zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei".

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena (31842/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin da, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 29an emandako 1.622 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0748 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Diego Olóriz De La Pinta jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (741138/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.622. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0748 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Diego Olóriz De La Pinta jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (741138/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko eta bide segurtasunaren arloko arau-haustea egiteagatik eta interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, Erregelamenduko 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den kasua gertatu da, Udalak igorritako dokumentazioan ez baitago jasota zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaionik interesatuari, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan xedatutako moduan, alegia. Hain zuzen ere, ez dago jasorik zehapena interesatuaren azken helbide ezagunean posta zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saioak, 2000ko azaroaren 17an eta 21ean egin zirenak, ordu desberdinetan egin zirenik, hau da, arestian aipatu legearen 59.2 artikuluak in fine agintzen duen bezala (4/1999 Legeak emandako testuan).

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aplikatu behar izan zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena (741138/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin du, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 29an emandako 1.623. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0751 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Lanz Iriarte jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 22an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (552752/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.623. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0751 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Lanz Iriarte jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 22an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (552752/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da 552751/01 zenbakiko zehapen-espedientearen ondorioz, trafikoko isun baten zenbatekoa interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 22an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu den Iruñeko udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, oraingoan ez da gertatu Zergei buruzko Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan ematen diren kasuetatik bat bera ere. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 2001eko uztailaren 2an, hau da, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek ezarri bezala, alegia. Izan ere, posta ziurtatuz egin zen, salaketa jakinarazi zitzaion helbide berean (La Cuenca kalea, 12-4.a, Noain, (Elortzibar), eta, hura bezala, hau ere María Angeles Lanz Iriarte andreak jaso eta sinatu zuen (15.812.307 NAN zenbakia), eta postako langileari esan zionaren arabera, interesatuaren "arreba" da. Zehapena irmoa da eta adostua izan zen, denboraz eta moduz aurkatu ez baitzen eta, beraz, emaitzako ondorio guztiak eragin ditu.

Bestalde, udalaren administrazioko bidea irmoa bihurtu ondoren, zehapen-ebazpena betearazi beharrekoa bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua); hortaz, Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketarako epea bukatutakoan isuna artean ordaindu gabe zegoenez, Udalak, indarra duen legeriari eutsiz, isuna premiamendu bidetik ordainarazi zuen, %20ko errekargua (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 90. artikulua) eta berandutza korrituak (araudi beraren 98. artikulua) gehituta.

Beste alde batetik, hizpide dugun kasuan ez dago esaterik preskripzioaren erakunde juridikoa dagoenik, zeren eta honako errekurtsoaren xede den premiamendu-probidentzia behar bezala jakinarazi baitzitzaion errekurtsogileari, 2002ko otsailaren 6an, zehapena irmo bihurtu zenetik urtebete iragan baino lehen (BSLren 81.2 artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafiko isun baten ziozko zorra betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa (552752/01 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 29an emandako 1.624 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0752 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Carlos Kruger Zabalza jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko otsailaren 19an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (18689/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.624. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0752 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Carlos Kruger Zabalza jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko otsailaren 19an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (18689/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko eta bide segurtasunaren arloko arau-haustea egiteagatik eta interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko otsailaren 19an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (18689/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, Erregelamenduko 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den kasua gertatu da, Udalak igorritako dokumentazioan ez baitago jasota zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaionik interesatuari, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan xedatutako moduan, alegia. Hain zuzen ere, ez dago jasorik zehapena interesatuaren azken helbide ezagunean posta zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saioak, 2000ko abuztuaren 6an eta 11n egin zirenak, ordu desberdinetan egin zirenik, hau da, arestian aipatu legearen 59.2 artikuluak in fine agintzen duen bezala (4/1999 Legeak emandako testuan).

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aplikatu behar izan zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena (18689/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin du, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 2an emandako 1.668 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0755 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Ramón García Mur jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eta urriaren 22an eman zituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (31165/00 eta 17194/01 zenbakiko udal espedienteak). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.668. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0755 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ramón García Mur jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eta urriaren 22an eman zituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (31165/00 eta 17194/01 zenbakiko udal espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko bi arau-hauste egiteagatik eta interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak eman dituen beste horrenbeste premiamenduzko-probidentzien aurka (erreferentziako zehapen-espedienteak). Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, bi probidentzia horiek deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, indarrean dagoena, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan ematen dena da, (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dena). Testu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua onetsi zen eta horren 89.1. artikuluan hau ezarri da: "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioaren jakinarazpenik ez egitea edo hura etetea". Zio horiek abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean biltzen da eta zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-31165/00 zehapen-espedientearen ondorio izan den premiamenduzko-probidentziari dagokionez, antzeman da kasu honetan Erregelamenduaren 89.1. artikuluko d) balizkoan ezarri dena bete da, zehapen-ebazpena manuzkoak diren beharkizun formalak bete gabe jakinarazi zaiolako errekurtsogileari.

Ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen Legearen 59.2. artikuluak ondokoa ezarri du: "baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan.

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan antzematen ahal da sorospidezko ediktuaren argitalpenari ekin aurretik zehapen-ebazpena interesatuari berari zuzenean jakinarazteko egin ziren bi ahalegin horiek ez zirela ordutegiko aldearekin egin, alde bakarra 10 minutukoa izan zelako (lehenbizikoa 2001eko martxoaren 6an, 11:30etan, eta bigarrena urte eta hil bereko 8an, 11:40etan), beraz, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ezarri dena. Beraz, ez dira era baliagarrian egin ez dituztelako antolamendu juridikoak eskatzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen eta horrek herritarren indefentsioa eragiten duelako, eta egin dela deuseztatu beharra. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau onestea espediente horretan ezarri denari dagokionez.

Hirugarrena.-Bigarren espedienteari dagokionez, hau da, 17194/01 zehapen-espedientearen ondorio izan den premiamenduzko-probidentziari dagokionez, antzeman da kasu honetan Diru-bilketari buruzko Foru Erregelamenduaren 89.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena errekurtsogileari berari jakinarazi zitzaion 2001eko uztailaren 5ean. Egintza hori irmoa eta adostua izan zen, denboraz eta moduz aurkatu ez baitzen. Ondorioz, antolamendu juridikoak aurreikusitako borondatezko ordainketa epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin.

Alderdi errekurtsogileak alegatu du zehapena preskribatu egin dela eta, horri dagokionez, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 132. artikulura eta trafiko, motordun ibilgailuen eta bide segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulura jo behar dugu. Lehenbizikoak honela dio 1. puntuan: "Arau-hausteak eta zehapenak zehazten dituzten legeetan bertan ezarriko dira horien preskripzioari buruzko arauak", eta 3. puntuan hauxe dio: "Zehapena ezartzeko ebazpena irmo bilakatu eta biharamunetik hasita zenbatuko da zehapenaren preskripzio-epea. Preskripzio-epea eten eginen da baldin eta, interesatua jakitun dela, betearazpen-prozedurari hasiera ematen bazaio, eta berriro hasiko da aurrera egiten baldin eta prozedura horrek hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu interesatuari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik". Bestalde, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluaren arabera, "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta nahitaezko ordainarazpena helburu duten ekintzek soilik eten dezakete preskripzio-epea". Beraz, BSLren 81.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Auzitegi honek, preskripzioaren institutu juridikoa ofizioz aintzat hartuz, irizpide hau erabili izan du: trafikoko isunen ondorioz sortutako zorrak ordainarazteko premiamendu-probidentziak urtebeteko epean eman eta jakinarazi behar dira, zehapena irmo bihurtzen den egunetik hasita, eta preskripzio-epea eten egiten da isuna nahitaez ordainarazteko ekintzaren bat egiten denean. Hizpide dugun kasuan, premiamendu-probidentzia legezko epean eman eta jakinarazi denez, zorraren preskripziorik ez dela gertatu ondorioztatu behar dugu. Bestalde, ez dugu antzeman ordainketa zatikatu edo geroratzeko baimenik eman denik, ezta prozedurako bestelako akatsik ere, Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeenik.

Ondorioz, errekurtsogileak alegatu dituen zioak desagertu egin dira eta, ondorioz, bidezkoa da honako gora jotzeko errekurtso hau ezestea, erreferentziako espedienteetatik bigarrenean eman diren asmoei buruzkoa.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Zati baten onestea goian adierazi den gora jotzeko errekurtso hau, hain zuzen ere zor baten ordainketa bermatzeko Iruñeko Udalak eman zituen bi premiamenduzko probidentzien aurka aurkeztu zena; probidentzia horien jatorria trafikoko isun batzuk izan ziren eta esaten da deuseztatu egin behar dela eta deuseztatu egiten dela 31165/00 zehapen-espedientearen ondorio izan den premiamenduzko-probidentzia, eta bidezkoa da baieztatzea eta baieztatu egiten da 17194/01 zehapen-espedientearen ondorio izan den premiamenduzko-probidentzia, zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 13an emandako 1.860 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0756 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan José Cruz Cabrera jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 7an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (14019/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.860. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0756 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan José Cruz Cabrera jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 7an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (14019/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da 14019/00 zenbakiko zehapen-espedientearen ondorioz trafikoko isun baten zenbatekoa interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 7an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu den Iruñeko udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, oraingoan ez da gertatu Zergei buruzko Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan ematen diren kasuetatik bat bera ere. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 2001eko otsailaren 12an, hau da, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek ezarri bezala, alegia (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazi duen horretan), 20. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Arangurenibarko Udaleko ediktuen oholtzan jarriz, eta hori horrela egin zen banaketa egin zen orduetan etxean ez egoteagatik arrakastarik izan ez zuten bi ahalegin egin ondoren, 2000ko azaroaren 17an eta 20an, hain zuzen ere (lehenbizikoa 14:05etan eta bigarrena 12:30etan), Kale Nagusia, 6, .1. Mutiloabeitin (Arangunenibar). Zehapena irmoa da eta adostua izan zen, denboraz eta moduz aurkatu ez baitzen eta, beraz, emaitzako ondorio guztiak eragin ditu.

Ebazpen zehatzailea, udalaren administrazio bidean irmotu zenean, betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua), eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, baita %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (erregelamendu beraren 98 eta 109. artikuluak).

Bestalde, ez dugu antzeman, aztertzen ari garen kasuan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik; izan ere, premiamendu-probidentzia errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaion, 2002ko otsailaren 6an (16. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Arangurenibarko Udaleko ediktuen oholtzan jarriz), hau da, zehapena irmo bihurtu zen egunetik urtebete iragan baino lehen egin zen jakinarazpen hori (BSLren 81.2 artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun batetik sortutako zorra betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa (14019/01 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 13an emandako 1.861 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0757 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Angel Cambra Ozcoz jaunak jarri duena trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 20an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (10373/01 zenbakia duen udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.861. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0757 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Angel Cambra Ozcoz jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 20an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (10373/01 zenbakia duen udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 20an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka. Probidentzia hori Iruñeko Udalak agindu zuen trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen isuna borondatezko epean ez ordaintzeagatik, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arauak hausteagatik alegia (10373/01 zenbakia duen zehapen-espedientean). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, indarrean dagoena, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan ematen dena da, (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dena). Testu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua onetsi zen eta horren 89.1. artikuluan hau ezarri da: "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioaren jakinarazpenik ez egitea edo hura etetea". Zio horiek abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean biltzen da eta zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez esaten ahal da erregelamenduaren adierazitako 89. artikuluan ezarri diren kasuetatik bat bera ere ez dela gertatu. Bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, manuzkoak diren beharkizunak betez, Posta Zerbitzuaren bidez, hain zuzen ere 2001eko maiatzaren 23an (bere burua Sayoa Cambra izenarekin identifikatu zuen pertsonak jaso eta sinatu zuen, alaba denak, eta horren NAN zenbakia 44.643.018 da), eta tramitea betetzat jotzen da.

Bestalde, egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu. Ondore horretarako gogorarazi behar da zehapen-ebazpen horren aurka, aukeran, birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal dena egintza eman duen organo berean; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, errekurtso hierarkikoa ez dena, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Hirugarrena.-Bestalde, administrazioko bidea agortu delarik (udalekoa), zehapen-ebazpena betearazpidezkoa bihurtu zen (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikulua) eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, baita 100eko 20ko premiamendu-errekargua sortzea ere (Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 88. eta 90. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (erregelamendu beraren 88 eta 98. artikuluak). Bestalde, ez dugu antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik (zehapenak, irmo bihurtu ondoren, urte bat igaro ondoren preskribatzen dira -Bidetasunari buruzko Legearen 81.2. artikulua); beste alde batetik, esan behar da horren egintza ez dela irmoa harik eta Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa aurkezteko Jurisdikzioari buruzko Legearen 46. artikuluan ezarritako epea amaitu arte, bi hileko epea, egintza berariaz jakinarazten denean (uztailaren 13ko 29/1998 Legean), hau da, bi hil berariazko jakinarazpena egon den kasuetan), ez da antzeman ordaintzeko epea luzatu denik, ez eta bestelako akatsik ere, ofizioz ere Auzitegi honek aintzat hartu beharko lukeenik. Bidezkoa errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dugula aurrean aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz sorturiko zorra betearazpidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka aurkeztu dena (10373/01 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 29an emandako 1.625 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0759 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Máximo Barco Jorquera jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 22an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (9324/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.625. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0759 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Máximo Barco Jorquera jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 22an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (9324/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da 9324/01 zenbakiko zehapen-espedientearen ondorioz trafikoko isun baten zenbatekoa interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 22an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu den Iruñeko udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, oraingoan Zergei buruzko Lege Orokorraren 128 artikuluko 1.d) idatz-zatiko kasua gertatu da, eta baita Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluan ezarri dena ere, espedientean ez delako azaltzen bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaionik interesatuari, hau da, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek ezarri bezala, alegia. Izan ere, zehapena jakinarazteko egin ziren ahaleginak, posta ziurtatuaren bidez eta 2001eko maiatzaren 17an eta 21ean, ediktu bidezko argitarapenari ekin aurretik interesatuaren helbidean (Lerin kalea, 15-2.a, A, Antsoain, Nafarroa), ez ziren ordu desberdinetan egin (lehenengoa 12:30etan eta bigarrena ere 12:30etan), Administrazioko Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluaren 2. atalean ezarri den bezala; gero abuztuaren 6ko 95/01 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Antsoaingo Udaleko ediktuen oholtza argitaratu zen, baina argitalpen horrek ez ditu ongitzen aurreko akatsak eta, beraz, ez du eraginkortasunik.

Ildo horretan, askoren artean, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, hurrenez hurren 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.: "prozesatzeko lege edo organo igorle eta alderdien (jakinarazpenak, deialdiak, agindeiak eta abar) arteko jakinarazpenen inguruko prozedura guztien helburu bakarra errealitatean ezagutza hori gauzatu egin dela bermatzea baino ez da edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez inguruabar jakin batzuetan. Kopia edo aldaki bat ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar kanpoko zeinuak baino ez dira eta, nolabait, ezagutza egon dela adierazten dute edo hori ematen dute aditzera eta hori defendatzeko eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da".

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aplikatu behar izan zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa onestea eta errekurritu den premiamenduzko-probidentzia hori indarrik era ondorerik gabekoa dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena (9324/01 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin da, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 29an emandako 1.626 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0760 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Eugenio Aristu Rípodas jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 11n eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (3223/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.626. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0760 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eugenio Aristu Rípodas jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 11n eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (3223/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko eta bide segurtasunaren arloko arau-haustea egiteagatik eta interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2000ko urriaren 11n eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (3223/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Udal erakundeak igorri duen dokumentazioa aztertu ondoren ikusten da hemen errekurritu den premiamenduzko-probidentziaren jatorria 2000ko ekainaren 14ko zehapen-ebazpena izan zela, zordunari jakinarazi egin zitzaiona hurrengo irailaren 25eko 116. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz (etxean jakinarazpena egiteko bi ahalegin ustek egin ondoren) eta, espedientean azaltzen denaren arabera, irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu.

Bada, arestian adierazi den hori argi utzi ondoren, dena den antzeman da bidezko zehapena preskribatuta dagoela. Gai horri dagokionez esan behar da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.1. artikuluan ezarri denaren ildotik, ondokoa: "Arau-hausteak eta zehapenak ezarri dituzten legeetan ezarri denaren arabera preskribatuko dira"; eta arau horrek, kasu honetan Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluak ezarri duenera eraman gaitu. hain zuzen ere: "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori". Beste alde batetik, 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da ".

Bada, kasu jakin honetan ikusten ahal da zehapen-ebazpena irmo bihurtu zela 2000ko azaroaren 25ean, hau da, jakinarazpena egin eta bi hilera; egun horretatik eta harik-eta administrazioak hurrengo jarduketa baliagarria eta eragingarria egin arte, hau da, interesatuak ezagututa egin duena, premiamenduz eskatu den zor horren betearazpen edo kobrantzarako izan dena (orain errekurritu den premiamenduzko-probidentzia, 2002ko otsailaren 3ko 16. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz) urte bat baino gehiago igaro da eta, ondorioz, bidezko zehapena preskribatuta dagoela uste da. Beraz, bidezkoa da errekurtso hau onestea eta orain errekurritu den premiamenduzko-probidentzia deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena (3223/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin du, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 2an emandako 1.669 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0761 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Angel Arandigoyen Ayerra jaunak jarri duena trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (542474/00 zenbakia duen udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.669. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0761 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel Arandigoyen Ayerra jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (542474/00 zenbakia duen udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka. Probidentzia hori Iruñeko Udalak agindu zuen trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen isuna borondatezko epean ez ordaintzeagatik (erreferentziako zenbakia duen zehapen-espedientean). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, indarrean dagoena, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan ematen dena da, (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dena). Testu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua onetsi zen eta horren 89.1. artikuluan hau ezarri da: "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioaren jakinarazpenik ez egitea edo hura etetea". Zio horiek abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean biltzen da eta zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 89. artikuluko 1.d) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, ez da ahaleginik egin sorospidezko ediktu bidezko argitalpenari ekin aurretik interesatuari zehapen-ebazpenaren jakinarazpen pertsonalik egiteko eta, beraz, ez da bere Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak jakinarazpenei dagokienez (azaroaren 26ko 30/92 Legea) 58 eta 59. artikuluetan agintzen dena. Horri aurre egiteko Iruñeko Udalak esaten ahal du salaketa jakinarazteko ahalegina egin zen helbidean interesatua ezezaguna zela frogatu ondoren (Antso Handia etorbidea, 21-1 B, Iruñea) ediktu bidezko argitalpenari ekin zitzaiola, hala salaketarena nola zehapen-ebazpenarena, aurrez bigarren horren jakinarazpena egiteko ahaleginik egin gabe eta herritarren beste ustezko helbide bat zein den jakiteko ahaleginik egin gabe. Dena dela, jakin dakigu da udal administrazio horrek ezagutzen zuela errekurtsogilearen beste helbide bat (Vuelta del Castillo, 3-13, Iruñea) eta aukera izan zuen jakinarazpen pertsonala horretara egiteko sorospidezko ediktuaren argitalpena egin aurretik (kontuan har bedi argitalpen hori salbuespena dela, beste inolako biderik ez dagoenean erabili behar dena), helbide horretara jo zuelako orain aurkaratu den premiamenduzko-probidentzia jakinarazteko. Bidezkoa da, ondorioz, errekurtsoa onestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin du, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 7an emandako 1.756 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0842 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Santiago Pezonaga Urralburu jaunak jarri duena trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eta urriaren 22an eman dituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (34088/00 eta 2315/01 zenbakiak dituzten udal espedienteak). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.756. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-0842 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Santiago Pezonaga Urralburu jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eta urriaren 22an eman dituen premiamenduzko bi probidentzien aurka (34088/00 eta 2315/01 zenbakiak dituzten udal espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko bi arau-hauste egiteagatik eta interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eta urriaren 22an eman dituen beste horrenbeste premiamenduzko-probidentzien aurka (erreferentziako zehapen-espedienteak). Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, bi probidentzia horiek deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta errekurtsoa ez onesteko eskatzen du, hura jartzeko epea iraungita dagoelako.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. atala onetsi duenak, 22 artikuluan hauxe dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, interesatuari bere etxean jakinarazi zitzaizkion 2002ko urtarrilaren 17an, premiamenduzko-probidentziak, eta gora jotzeko errekurtsoa urte horretako otsailaren 25ean jarri da. Hau da, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezin dugu onartu eta ez dugu onartu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko bi zehapen-ebazpenen ondorioz sortu zen zorra betearazpidez erreklamatuz aurkeztu zena

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 2an emandako 1.672 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0844 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Mikel Ona Garísoain jaunak jarri duena trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (30177/00 zenbakia duen udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.672. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0844 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Mikel Ona Garísoain jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (30177/00 zenbakia duen udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka. Probidentzia hori Iruñeko Udalak agindu zuen trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen isuna borondatezko epean ez ordaintzeagatik, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arauak hausteagatik alegia (30177/00 zenbakia duen zehapen-espedientean). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta errekurtsoa ez onesteko eskatzen du, hura jartzeko epea iraungita dagoelako.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Iruñeko Udalak ez onartzeko egin duen eskabide hori (errekurtsoa denboraz kanpo aurkeztu delako) ezin da kontuan hartu: orain errekurritu den premiamenduzko-probidentziaren argitalpena 2002ko otsailaren 16ko 16. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean egin zen eta horrek areagotu egiten du etxean 201eko azaroaren 27an jakinarazpena egitearen egokitasuna. Bestalde, nahiz eta lantzean behin azken hori bete, udal erakundearen aburuz, manuzkoak diren legezko beharkizunak betez, ezi da ondo ulertzen zergatik erabaki zen ediktu bidezko jakinarazpena egitea (hau da, beste alde batetik premiamendua jasotzen duenari argi eta garbi azaltzen diona administrazio edo jurisdikziozko bidetik betearazpdetzako egintza horren aurkako errekurtsoa jartzeko aukera duela). Zuzenbideko oinarria da "inork ezin du bere egintzen aurka egin ".

Arestikoa finkatu ondoren, bidezkoa da arazoa sakon aztertzea, hau da, Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitzea.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, Erregelamenduko 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den kasua gertatu da, Udalak igorritako dokumentazioan ez baitago jasota zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaionik interesatuari, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan xedatutako moduan, alegia. Hain zuzen ere, ez dago jasorik zehapena interesatuaren azken helbide ezagunean posta zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saioak, 2000ko abenduaren 27an eta 29an egin zirenak, ordu desberdinetan egin zirenik, hau da, arestian aipatu legearen 59.2 artikuluak in fine agintzen duen bezala (4/1999 Legeak emandako testuan).

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aplikatu behar izan zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena (30177/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin du, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 30ean emandako 2.125 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1160 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Carmina Zubiri Zoroza andreak jarri duena, hain zuzen ere abiaduraren muga gainditzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (34243/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"2.125. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1160 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Carmina Zubiri Zoroza andreak jarri du errekurtsoa, hain zuzen abiaduraren muga gainditzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (34243/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da isuna ezarri zuen trafikoko arau-hauste bat egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez zinegotzi horrek zehapena ezarri zuen (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordetzea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-), hain zuzen ere isun bat ezarri zitzaion errekurtsogileari trafikoko arau-hauste bat egiteagatik, hiriko bidean 103 km/orduko abiadurarekin zirkulatzeagatik (Nafarroa etorbidea eta Ezkizoz arteko gurutzea), hala jokatzean antolamendu juridikoa hautsi baitu. Interesatuak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri du eta horretan bere jarduketa benetakotzeko aurrekariak ematen ditu.

Zuzenbideko oinarriak

Lehenengoa.-Udaltzaingoak salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, zinemometroaren argazkiak frogatzen du errekurtsogilea hiri barnean 103km/orduko abiadurarekin zirkulatzen ari zela, abiaduraren muga 50 km/orduko izan arren.

Abiadura "Multanova 6F-MR" modeloko zinemometro homologatuarekin neurtu zen, 2001eko irailaren 11n, 17:33etan.

Neurgailuaren egokitasun eta fidagarritasunari dagokionez, espedienteari erantsi zaion ziurtagiriaren arabera, zinemometroak 2000ko abenduaren 13 gainditua zuen urteko kontrol metrologikoa, Ministroaren 1994ko otsailaren 11ko Aginduak eskatzen duen bezala, eta egun hartatik aurrera urtebeteko gaitasun-aldia zuen motoredun ibilgailuen abiadura neurtzeko.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan oso larriak diren arau-hauste batzuk ematen dira eta antzeman da kasu honetan Udalak ez duela benetakotu arau-hauste hori balizko kasu horien barruan sartzen ahal denik, ez duelako espedientean ematen inolako azalpenik egin den arau-hauste horren larritasunari dagokionez. Kontuan hartu behar da zehapenak ezartzerakoan arauen interpretazio zurruna egin behar dela, eta debeku da analogia. Kasu bakoitza arauek aurreikusitako balizkoren batean egokitu behar da beti ere. Hortaz, arau-hauste hau larritzat kalifikatu behar da, legearen 65.4.3. artikuluak xedatu bezala, eta arestian esan denaren ildotik bidezkoa da, Auzitegi honen ustez, isunaren kopurua 50.000 pezetara murriztu behar da (300,51 euro), Bidetasunari buruzko Legearen 67.1. eta 69. artikuluetan ezarritako graduazioari jarraituz.

Beste alde batetik. espedientea aztertuta, ondoriozta dezakegu Legeak eskatzen dituen formazko betekizun guztiak bete direla, eta ez dela modu horretako akatsik aurkitu, egintza deuseza dela determinatzeko, hain zuzen ere bere xedea lortzeko formazko betekizunak bete ez dituelako edo indefentsioa sortzen duelako, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legeko 63.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz (horri buruzkoa da Auzitegi Gorenaren 1999ko uztailaren 9ko epaia, 1999/6914 E.Ar.). Errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailu gidaria identifikatzeko eta bere aldeko alegazioak aurkezteko, Bide Segurtasunari buruzko Legeko 79. artikuluan ezarritakoa betez (salaketa behar bezala jakinarazi baitzitzaion unean bertan, eta uko egin zion sinatzeari, baina horrek ez du esan nahi tramitea bete gabe geratu zenik), eta aukera izan du, halaber, uneoro zehapen espedientea eskura izateko, Prozedurari buruzko Legeko 35.a) artikuluari jarraituz, eta, horrenbestez, hura aztertu eta hartan dauden agirien kopiak egiteko; hain zuzen ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 32. artikuluak ematen du horretarako eskubidea, bai pertsonalki eta bai ordezkari baten bitartez, interesdunari, edozein arrazoi dela-eta, ezinezkoa bazaio Administrazioaren egoitzetara joatea horretarako.

Hirugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak alegatu du aurkaturiko egintzaren arrazoiak ez zaizkiola azaldu; horri dagokionez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 54. artikuluak, 1. idatz-zatian, nahitaezko egiten du arrazoiak ematea "egitateak eta zuzenbideko oinarriak laburki aipatuz". Horri buruz, 1990eko abenduaren 12ko Auzitegi Gorenaren epaiak (9918 E. Ar.), bere bigarren zuzenbidezko oinarrian, dio "Ebazpena... laburra bada ere, ezin esan daiteke arrazoia ematen ez duenik...; kontuan hartu behar da terminoen laburtasuna eta administrazio egintzaren zehaztasuna ezin direla nahastu arrazoiak ez ematearekin...". Horrenbestez, zehapen ebazpena, laburra bada ere, oinarrituta dago: argi ageri dira bertan errekurtsogileari egozten zaizkion egitateak eta erabiltzen dituen oinarri juridikoak. Horrenbestez, interesatuak alegatutako indefentsioa saihestu da.

Laugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela alegatu duela eta, esan beharra dago ez dagoela institutu hori aintzat hartzerik aztergai dugun kasuan, zeren preskripzioa gertatu dela onartu ahal izateko hauxe antzeman behar da: gertaera horiek 2001eko irailaren 11n gertatu ziren, eta salaketa orduantxe bertan jakinarazi zitzaion arau-hausleari. Preskripzioa eten egin zen zehapen-ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiteko ahaleginarekin (2001eko azaroaren 12an), pertsona hori ezezaguna zelako berak salaketa egin zen unean administrazioari jakinarazpenak egitearen ondoretarako eman zion helbide horretan. Hiru hileko preskripzioaren epea berriz hasi behar zen kontatzen baldin eta hilabete bat baino epe luzeagoan, salaketa jaso duenari egotziz ezin zaizkion zioengatik, geldirik badago, hau da, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluan ezarri denarekin bat. Azkenean, sorospidez argitaratu zen 2002ko otsailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Hala, bada, kontuan izanik Administrazioak egin dituen jarduketak eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduak (81.1 artikuluan eta 18.1 artikuluan, hurrenez hurren) ezarritako hiru hilabeteko preskripzio epearen etenaldien hasierari eta amaierari buruzko egungo araubidea, ondoriotzat atera behar dugu zehapen-prozedura honen tramitazioan ez dela deus gertatu aztertzen ari garen arau-haustearen preskripzioa eragin duenik. Beraz, ez dago onartzerik errekurtsogilearen alegazio hori eta bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau zati baten onestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Zati baten onetsi behar da eta onestea trafikoko arau-hauste oso larria egiteagatik isuna ezarri zuen Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpenaren aurka jarri zena; ebazpen hori zati baten deuseztatu behar dugu eta deuseztatzen da eta, horren ordez, isunaren munta 50.000 pezetakoa dela esaten dugu (300,51 euro) arau-hauste larria egiteagatik.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 20an emandako 2.514 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1429 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Antonio Abadía Jiménez jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abenduaren 17an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (19948/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"2.514. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1429 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Antonio Abadía Jiménez jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abenduaren 17an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (19948/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko arau-haustea egiteagatik eta interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (erreferentziako zehapen-espedienteak). Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, indarrean dagoena, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan ematen dena da, (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dena). Testu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua onetsi zen eta horren 89.1. artikuluan hau ezarri da: "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioaren jakinarazpenik ez egitea edo hura etetea". Zio horiek abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean biltzen da eta zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea aztertu ondoren esaten ahal da kasu honetan Erregelamenduaren 89.1. artikuluko d) balizkoan ezarri dena bete dela, zehapen-ebazpena manuzkoak diren beharkizun formalak bete gabe jakinarazi zaiolako errekurtsogileari.

Ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen Legearen 59.2. artikuluak ondokoa ezarri du: "baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan antzematen ahal da sorospidezko ediktuaren argitalpenari ekin aurretik zehapen-ebazpena interesatuari berari zuzenean jakinarazteko egin ziren bi ahalegin horiek ez zirela ordutegiko aldearekin egin, alde bakarra 20 minutukoa izan zelako (lehenbizikoa 2001eko ekainaren 28an, 11:50etan, eta bigarrena urte bereko uztaileko 2an, 11:50etan), beraz, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ezarri dena, eta, ondorioz, ez dira era baliagarrian ez dituztelako antolamendu juridikoak eskatzen dituen gutxieneko beharkizunak bete eta inguruabar horrek Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluan ezarri den preskripzioa ekarri du, eta zehatu behar den egintza preskribatuta dago. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa onestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Alkatetzaren premiamenduzko-probidentzia baten aurka jarri dena; hain zuzen ere trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko eman zuena; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin du, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 10ean emandako 2.355 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1583 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José María Arroqui Olaechea jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2001eko abuztuaren 6an emandako bahitura-dilijentziaren aurka jarri zuena (38677/99 zenbakia duen udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.355. zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1583 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José María Arroqui Olaechea jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2001eko abuztuaren 6an emandako bahitura-dilijentziaren aurka jarri zuena (38677/99 zenbakia duen udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2001eko abuztuaren 6an emandako bahitura-dilijentziaren aurka. Horren arabera dekretua eman da bahitura eragingarria egiteko, hau da, Iruñeko Udalak ezarri zuen trafikoko isuna baten zenbatekoa betearazpidez kobratzeko hasi zen premiamenduzko espediente bati dagokionez zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak estaltzeko kopuru nahikoa. Kasu jakin honetan Nafarroako Gobernuak interesatuaren alde dituen zizuen zerga itzulketa, dirulaguntza eta kredituetatik bahitu zaio (38677/99 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak, bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio betearazpidetzako bidea bidezkoa ez dela adieraz dezan.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta ez du aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen legelariaren txostenik aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera bat zabaldu denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar. 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.-Udalak bidali dituen agiriak ikusirik, ezin da baieztatu 2000ko abuztuaren 28ko premiamendu-probidentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (4/1999 Legearen bidez aldarazia) 58 eta 59. artikuluetan xedatutako eran jakinarazi zaionik, eta esan behar da lehenago aipatu dugun Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.2 artikuluan azaltzen den zioa erabiltzen ahal dela bahiturari aurka egiteko.

Zehazki, ez dago jasorik bigarren jakinarazpen saioa egin zenik (lehenengo saioaren ondorengo hiru egunetan, eta ordu desberdinean, goian aipatu legearen 59.2 artikuluaren arabera, beti ere urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak eragin dizkion aldarazpenen ostean, hots, interesatuari ezagutzen zaion azken helbidean (Luis Morondo kalea, 11.6.a. B, Iruñea) Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bidezko udaleko ediktuen oholtzan argitaratu aurretik.

Gauza jakina da ediktuen bidezko jakinarazpenak salbuespenak direla eta horrelakoak jakinarazpen pertsonalak egiteko aukera guztiak agortu direnean baino ez direla egin behar (Ikusi A.G.E., 1997ko martxoaren 6koa; R.Ar. 2404/97), azken ginean, "legezko fikzioa" baino ez delako (A.G.E., 1997ko abenduaren 12koa; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R.Ar. 2264/98).

Gainera, zehapena preskribaturik zegoen eta inguruabar hori ofizioz aintzatetsi behar izan zen; izan ere, izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta aurkatutako bahitura-probidentzia deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurkakoa (38677/99 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 11n emandako 2.376 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 02-1584 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Alemán Iribarren jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko ekainaren 11n eman zuen bahitura-dilijentziaren aurka (25323/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.376 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1584 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Alemán Iribarren jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko ekainaren 11n eman zuen bahitura-dilijentziaren ebazpenaren aurka (25323/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Francisco Javier Alemán Iribarren jaunak, 2002ko apirilaren 10ean Auzitegi honetan aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko ekainaren 11n eman zuen bahitura-dilijentziaren ebazpenaren aurka (25323/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honek 2002ko apirilaren 15ean emandako probidentziaren bitartez (hurrengo apirilaren 16an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 31n jaso zuen txosten hori; hartan, errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa sorrarazi zuen egintzaren aurrean mantendutako irizpidea aldatzeko izan zituen arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20 artikuluko 2 idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu Francisco Javier Alemán Iribarren jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko ekainaren 11n eman zuen bahitura-dilijentziaren aurkakoa (25323/99 zenbakiko udal espedientea); egintza hori ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 20an emandako 2.528 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1993 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, J. Francisco Aoiz Aranguren jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Alkatetza horren 2002ko martxoaren 21eko ebazpenaren aurka (20024/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"2.528. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1993 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. J. Francisco Aoiz Aranguren jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Alkatetza horren 2002ko martxoaren 21eko ebazpenaren aurka (20024/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da 20024/00 zenbakiko zehapen-espedientearen ondorioz trafikoko isun baten zenbatekoa interesatuak borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Alkatetza horren 2002ko martxoaren 21eko ebazpenaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu den Iruñeko udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

3. Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen 2001eko martxoaren 14ko ebazpenaren bidez ezetsi egin zen errekurtsogileak berak formulatutako birjarpenezko errekurtsoa, hau da, zinegotzi berak errekurritu den premiamenduzko-probidentzian eragin zuen zehapena ezarri zuena.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, oraingoan ez da gertatu Zergei buruzko Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan ezari diren kasuetatik bat bera ere. Bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion interesatuari eta horrek birjarpenezko errekurtsoa jarri zuen Iruñeko Udalean; aurrekarietan esan den bezala, ezetsi egin zen eta inguruabar hori 2001eko ekainaren 11n jakinarazi zitzaion (71. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholtzan jarriz). Interesatuak aukera izan zuen, eta ez zuen egin, Auzitegi honetan ezespen-ebazpen hori errekurritzeko, eta horretarako epea jakinarazpena edo ustezko ezespenetik zenbatu eta hilabetekoa zen (berariazko ebazpenik eman gabe hilabete bat igaroz gero), edo gora jotzekoa edota, administrazioko auzietarako jurisdikzioan, bidezko errekurtsoaren bidez jakinarazpenik edo ustezko ezezpenik zenbatu eta bi hileko epearen barruan. Horrela, bada, zehapena irmoa eta adostua da, eta, ondorioz, bere emaitzako eragin guztiak sortarazi ditu eta manuzko epea zenbatzeari ekin zaio (Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3 artikulua).

Beste alde batetik, udalaren administrazioko bidea irmoa bihurtu ondoren, zehapen-ebazpena betearazi beharrekoa bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua); hortaz, Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketarako epea bukatutakoan isuna artean ordaindu gabe zegoenez, Udalak, indarra duen legeriari eutsiz, isuna premiamendu bidetik ordainarazi zuen, %20ko errekargua (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 90. artikulua) eta berandutza korrituak (araudi beraren 98. artikulua) gehituta.

Beste alde batetik, hizpide dugun kasuan ez dago esaterik preskripzioaren erakunde juridikoa dagoenik, zeren eta honako errekurtsoaren xede den premiamendu-probidentzia behar bezala jakinarazi baitzitzaion errekurtsogileari, 2002ko urtarrilaren 28an (posta ziurtatuaren bidez, eta Francisca Aoiz andreak jaso eta sinatu zuen, horren NAN zenbakia 15.715.832 da; enplegatuari esan zionaren arabera interesatuaren "izeba" da); zehapena irmo bihurtu zenetik urtebete iragan baino lehen (BSLren 81.2 artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafiko isun baten ziozko zorra betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka errekurtsogile berak jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen Alkatetza beraren ebazpenaren aurkakoa (20024/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 13an emandako 968 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1460 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, "Arambel, S.A." enpresak jarri duena, hain zuzen ere zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (601586 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"968. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1460 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. "Arambel, S.A." enpresak jarri duena, hain zuzen ere zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (601566 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. "Arambel, S.A." enpresak, 2001eko urtarrilaren 1ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (601566 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko martxoaren 22ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko martxoaren 22ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n emandako 1.314 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 96-4394 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Monique Menjuzan andreak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua kentzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1996ko uztailaren 29an egin duen Garabi Zerbitzuaren Tasaren likidazioaren aurka; hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.314 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javioer Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 96-4394 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Monique Menjuzan andreak jarri du errekurtso hori, udal garabiak ibilgailua kentzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1996ko uztailaren 29an egin duen Garabi Zerbitzuaren Tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtso hau jarri da eta honen bidez aldi berean bi gauza aurkaratzen dira, alde batetik zamaketak egiteko erreserbatuta dagoen aldean, horretarako gaituta dagoen ordutegian, era egokian estazionatuta zegoen ibilgailua kendu zelako (Sarasate ibiltokia) eta, bestetik, Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoko agenteak jarri zion salaketa. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak alegatu ditu, eta azkenik, likidazioa deusezta dadila eta tasaren zenbatekoa itzul dakiola erregutu du (7.400 pezeta Garabiaren Tasagatik eta 12.800 pezeta isunagatik). Errekurtsoa 1996ko abuztuaren 30ean aurkeztu zen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta ez du errekurritu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostenik aurkeztu.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. atala onetsi duenak, 22 artikuluan hauxe dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) d) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, interesatuari Garabi Zerbitzuaren Tasaren likidazioa egin zaio, eta zenbatekoa ordaindu du horri dagokion munta eta baita 1996ko uztailaren 29ko isunari dagokiona ere; gora jotzeko errekurtsoa urte horretako abuztuaren 30ean jarri da. Hau da, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Beste alde batetik, esan behar da Iruñeko Udaltzaingoko agente batek formulatu duen salaketari dagokionez, errekurtsoa epearen barruan jarri arren ezinezkoa litzatekeela horri buruzko azterketa egitea, eta hori horrela da une honetan errekurtsoa ezin zaiolako jarri tramite hutsa baino ez delako, Nafarroako Udal Erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeko Erregelamenduaren 22,f) artikuluaren arabera, ez duelako zehapen-prozeduraren azken emaitza ebazten eta ez delako agentea zehapenak ezartzeko eskumenak dituen organoa. Errekurtsoa bidezko zehapen-ebazpenari jarri behar zaio, baldin eta hori hartzerakoan antolamendu juridikoak ezarri duena hautsi bada, eta ez salaketari.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezin dugu onartu eta ez dugu onartu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Garabia Zerbitzuaren Tasaren likidazioaren eta delako zerbitzu horren esku hartzea ekarri zuen Iruñeko Udaltzaingoko agente batek formulatu zuen salaketaren aurka aurkeztu zena.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: