111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da 52.443.834 espedienteari buruzko 2002ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren jakinarazpena egitea (María Pilar Escudero Claveríari langabezi prestazioa etetea, eskaria ez berritzeagatik). Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena:

"1844 EBAZPENA, 2002-05-23koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Pilar Escudero Claveríari (N.A.N.: 52.443.834; helbidea: Juan de la Cierva, 8-2.a D, 31500, Tutera) langabezi prestazioa eteten diona, eskaria ez berritzeagatik.

Gertakariak

Lehena.-2002ko apirilaren 11n María Pilar Escudero Claveríari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu lan arloko arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak (maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretuak onetsi zuen erregelamendu hori).

Bigarrena.-Ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbide oinarriak

Lehena.-Proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 47. artikuluko 1.a) puntuari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, abuztuaren 8ko "EAO", 189. zk.).

Bigarrena.-Eskaria ez berritzeak enplegu eskatzaile gisa egindako izen-ematea baliorik gabe uzten du eta izena ematearen ondoriozko eskubideak galarazten ditu, testu bateginaren 47. artikuluko 1.b) puntuari jarraikiz.

Hirugarrena.-Espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 48. artikuluko 4. puntuak, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak,

EBATZI DU:

María Pilar Escudero Claveríari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa. Hilabetea pasatutakoan, ofizioz hasiko da berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, bere Enplegu Bulegora joan beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago hogeita hamar egun dituela, Ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko Erakunde honi zuzendurik, bere Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/95 Legegintzako Errege Dekretua).

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hiruan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea".

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez -azken helbide ezaguna Tuteran (Nafarroa) zuen, Juan de la Cierva, 8-2.a D-, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: A0207876