111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, Barne zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1048/2002 ebazpenarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatua:

"1048/2002 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Alejandro Urrusolo Sistiaga jaunaren aurkako zehapen-prozedurari hasiera ematen diona, "Atxaspi" ostatuaren titularra baita (Lesakako Bittiria kalea, 24), ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi duelakoan.

Guardia Zibilak "Atxaspi" ostatuari jarritako salaketa igorri du, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi duelakoan. Jabea, 15.983.514 NANekoa, Alejandro Urrusolo Sistiaga jauna da.

Salaketan egitate hauen berri ematen da: 2002ko maiatzaren 5ean, 5:15ean, Guardia Zibileko agenteek egiaztatu zuten ostatu horretako ateak irekita zeudela, jendeari sartzen uzten ziotela, musika oso bolumen altuan entzuten ahal zela. Barruan 18 pertsona inguru zeuden eta edariak zerbitzatzen ziren.

Salatutako egitate horiek arau-hauste larritzat har daitezke, Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluaren arabera (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak onetsitako testua) eta Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 3.1.b) idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

Aipatu Foru Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko arau-hauste larriei honako zehapen hauek dagozkie:

a) Kasuan-kasuan erabakitzen den isuna, gehienez ere 6.010,12 eurokoa.

b) Jarduera etetea edo bertan parte hartzeko debekua ezartzea, gehienez ere bi urtez.

c) Lokala ixtea, urte batez gehienez.

Horrenbestez, Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Legearen 27.2. artikuluak dioenarekin bat (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatua), eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 60/2002 zehapen-prozedurari hasiera ematea Alejandro Urrusolo Sistiaga jaunaren aurka (15.983.514 NANa), Atxaspi ostatuaren titularra den aldetik (Lesakako Bittiria kalea, 24), ustez, ikuskizun publikoen eta josteta-jardueren arautegia hautsi baitu, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua hain zuzen ere.

Salatuak bere erantzukizuna borondatez onartu ahal izanen du; horrek zehapen-ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamenduak ezarri dituen ondorioak izanen ditu (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua).

2. Araubide Juridikoaren atalburua, hots, Purificación González Merchán andrea, instruktore izendatzea eta Pedro Segura González jauna idazkari.

Salatuak errefusa ditzake funtzionario horiek, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

3. Ebazpen honen berri ematea zehapen prozeduraren instruktoreari eta idazkariari.

4. Foru Agindu hau Alejandro Urrusolo Sistiaga jaunari jakinaraztea eta adieraztea hamabost egun balioduneko epea duela, honakoa jakinarazi eta biharamunetik hasita, nahi dituen alegazioak egiteko eta komenigarri iruditzen zaizkion agiriak zein argibideak aurkezteko eta, hala denean, frogak proposatzeko, erabili nahi dituen bitartekoen berri emanez. Horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusian aztertu ahal izanen du espedientea.

5. Prozedura hau ebatzi eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa da gehienez, Foru Agindu honen datatik hasita, zehapen-ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuko 20.6 artikuluaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: a0208341