111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

603/2002 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Ikastetxe batzuei baimena ematen die 2002/2003 ikasturtetik aurrera atzerriko hizkuntza aurrez ezartzeko: atzerriko lehenengo hizkuntza Lehen Hezkuntzako lehen zikloan eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, eta atzerriko bigarren hizkuntza Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan.

Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuak adostasun txostena aurkeztu du, eranskinetan ageri diren ikastetxeek atzerriko hizkuntza aurrez ezar dezaten, honela: atzerriko lehenengo hizkuntza Lehen Hezkuntzako lehen zikloan eta/edo Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, eta atzerriko bigarren hizkuntza, berriz, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan.

Kontuan harturik martxoaren 16ko 100/1992 Foru Dekretuaren 5.2 artikuluan (1992-05-13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta martxoaren 17ko 91/2000 eta 97/2000 Foru Aginduetan (2000-04-14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) ezarritakoa.

Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskinean ageri diren ikastetxeei baimena ematea, atzerriko lehenengo hizkuntza (ingelesa) aurrez ezar dezaten Lehen Hezkuntzako lehen zikloan eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloan (4 eta 5 urte), 2002/2003 ikasturtetik aurrera.

2. II. eranskinean ageri diren ikastetxeei baimena ematea, atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa eta alemana) aurrez ezar dezaten Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, 2002/2003 ikasturtetik aurrera.

3. Ebazpen honen 1. eta 2. puntuek aipatzen dituzten baimenek indarra izanen dute baldin eta 91/2000 eta 97/2000 Foru Aginduetan ezarritako baldintzak betetzen badira; aipatu Foru Agindu horietako baldintzak betez eman beharko dira baimendu diren atzerriko hizkuntzen ikasketak.

4. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak baliorik gabe utzi ahalko ditu Ebazpen honen 1. eta 2. puntuetan aipatu diren baimenak, baldin eta martxoaren 17ko 91/2000 Foru Aginduaren seigarren puntuan ageri diren kasuetakoren bat izaten bada.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Inbertsio Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Hizkuntzen Unitate Teknikora, Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora, ikastetxe interesatuetara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Foru Agindu honek eta eranskinek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamazazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA

Iruñeko "Esclavas del Sagrado Corazón" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea: ingelesa.

Tafallako "Garcés de los Fayos Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea: ingelesa.

II. ERANSKINA

Burlatako "Irabia" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea: fran- tsesa.

Iruñeko "Sagrado Corazón" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea: frantsesa.

Iruñeko "Vedruna" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea: alemana.

Iragarkiaren kodea: A0208227