111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

579/2002 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarte eta federazioen aldeko laguntzetarako 2002ko deialdia ebazten duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarte eta federazioen aldeko laguntzetarako 2002ko deialdia ebaztea. Deialdi hura otsailaren 21eko 100/2002 Ebazpenaren bidez egin zen. Txostenarekin batera horretarako eratu zen batzordearen akta aurkeztu du.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean eman 339/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetuta ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 3.494 euroko gastua onestea, 2001etik 2000ra luzatutako Gastuen Aurrekontuko "Gurasoen eta Ikasleen Elkarte eta Federazioendako Dirulaguntzak" izeneko 41620-4810-425300 kontusailaren kargura, 2002. urtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarte eta federazioen aldeko laguntzak emateko, (72 zk.ko espedientea).

2. I. eranskinean azaltzen diren ikasleen elkarteei adierazitako diru kopurua ordaintzeko agindua ematea, beraiek antolatutako berariazko jarduerak egin ditzaten.

3. II. eranskinean azaltzen diren elkarteak bazter uztea, aipatzen diren arrazoiengatik.

4. Elkarte eta federazio onuradunei eskatzea 2003ko urtarrilaren 15a baino lehen Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura egindako gastuaren frogagiriak igor ditzatela.

Egindako gastuak frogatzeko, elkarte eta federazio onuradunek III. eranskineko fitxa bete beharko dute eta gastuen jatorrizko fakturak edo fotokopia konpulsatuak aurkeztu; horien zenbatekoa ez da jasotako dirulaguntzarena baino txikiagoa izanen.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatu jaunari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetetarako Laguntzen Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Hedapenaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamabostean. Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen zerrenda eta 2002. urtean jasoko duten diru kopurua

I Z E N AI K A S T E T X E A H E R R I A ESLEITUA

ALUSFRON IK. ELK. AZAGRA DBHI AZAGRA 523,00

SANTIAGO 93 IK. ELK. C. NTRA. SRA. DEL PUY LIZARRA 377,00

LUIS AMIGO IK. ELK. C. LUIS AMIGO MUTILOABEITI 523,00

ALEYJU IK. ELK. C. HIJAS DE JESUS IRUÑA 459,00

SALESIANOS IK. ELK. C. SALESIANOS IRUÑA 1.023,00

LOS FUEROS IK. ELK. EGA BHI SAN ADRIAN 589,00

GUZTIRA 3.494,00

II. ERANSKINA

Nafarroako ikastetxeetako ikasleen elkarte baztertuen zerrenda eta baztertzeko arrazoiak

I Z E N A I K A S T E T X E A H E R R I A BAZTERTZEKO ARRAZOIA

BIURDANA IK. ELK. BIURDANA BHI IRUÑA DEIALDIKO 1. OINARRIA EZ BETETZEA

III. ERANSKINA

Ikasleen elkarte eta federazioek jasotako laguntzaren erabilera frogatzeko agiria

Elkartea/Federazioa:

Ikastetxea:

Helbidea: ............................................... Telefonoa:

Herria: .......................................................... P.K.:

2002. urterako jasotako diru kopurua:

Frogatutako kopurua:

Jarduera hauetarako erabili da:

1.-

2.-

3.-

4.-

5.-

6.-

7.-

8.-

9.-

10.-

Elkarte/Federazioko buruak eta idazkariak ziurtatzen dute aurten jasotako dirua aipatu jardueretarako erabili dela eta gastuen jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu dituztela, adjudikazioaren Ebazpenean ezarritakoaren arabera.

2002ko ................ aren .........(e)an.

Elkarteko/Federazioko Elkarteko/Federazioko

burua, idazkaria

(Sinadurak eta zigilua)

IKASTETXEEN ETA IKASKETETARAKO LAGUNTZEN ZERBITZUA. HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: A0208118