111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

363/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Noain-Elortzibarko Udalaren "Julián Gayarre" Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasgai gehiago eskaini ahal izateko.

Ikusirik Francisco Balda Garralda Noain-Elortzibarko Udalaren "Julián Gayarre" Musika Eskolako Patronatuko lehendakari jaunak egin duen eskaera, entitate hori eskolaren titularra baita, tronboi irristagailuduna irakasteko baimena eman dakion.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematen zaio Noain-Elortzibarko Udalaren "Julián Gayarre" Musika Eskolari musika tresna hauek jotzen irakasteko: "Tronboia". Honen ondorioak 2002/2003 ikasturtean hasiko dira.

2. Eskolak une horretatik aurrera baimenduta izanen dituen ikasketak "oinarrizko eskaintzakoak" dira (421/1992 Foru Dekretuko 9.1 art.), musika tresnen espezialitate hauekin: soinu handia, kantua, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, txistua eta biolina.

3. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru Dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela Foru Agindu honen bidez baimendutako ikasgaien gastuak.

6. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Foru Agindu hau igortzea Musika Eskolako Patronatuko lehendakari jaunari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Unitate Teknikoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamaikan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208112