111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

983/2002 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Caparrosoko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko proiektuko obrak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Caparrosoko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko proiektuko obrak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: "Caparrosoko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko proiektuko obrak egitea.

-Esleitzeko modua: enkantea.

-Lizitazio prezioa: 796.766,64 euro.

-Egiteko epea: 5 hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: B taldea, 2. azpitaldea, e) kategoria.

-Proposamenak aurkezteko epea eta lekua: 2002ko urriaren 14ra arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, beheko oina, Iruña). Halaber, aurkezten ahalko dira ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan (95 zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) aipatutako Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako erregistro eta bulegoetan.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko urriaren 21eko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuan daude aztergai, lizitatzaileen eskura.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ............. jaun/andreak, adinez nagusiak, ........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, ........... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ........ ordezkatuz), "Caparrosoko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko obrak enkante bidez esleitzeko ...........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektu teknikoaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko .......... (zenbakiz eta letraz) ........... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0209583