110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

182/2002 FORU DEKRETUA, abuztuaren 5ekoa, presakoa deklaratzen duena ondoko proiektuetako obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: "Iruña-Logroño autobia: Zizur Nagusia-Gares tartea", "Iruña-Lizarra autobia: Garesko saihesbidea (Arga ibaiaren gaineko zubia izan ezik)", "Iruña-Lizarra autobia: Arga ibaiaren gaineko zubia Garesko saihesbidean" eta "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan".

Herrilan zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 590/2001 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen "Iruña-Logroño autobia: Zizur Nagusia-Gares tartea" eraikuntza-proiektua, abenduaren 23ko 1308/2000 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Herrilan zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 1106/2000 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren "Iruña-Lizarra autobia: Garesko saihesbidea (Arga ibaiaren gaineko zubia izan ezik)" eta "Iruña-Lizarra autobia: Arga ibaiaren gaineko zubia Garesko saihesbidean" eraikuntza-proiektuak, ekainaren 30eko 649/2000 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zirenak.

Herrilan zuzendari nagusiak uztailaren 4an emandako 648/2002 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan" proiektua, apirilaren 10eko 367/2002 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Handia da konpondu gogo diren errepideetako trafiko dentsitatea eta egundoko premia dago tarte horiek aldatzeko istripuak galarazteko eta ikuspena hobetzeko. Horregatik, lehenbailehen egin behar dira obrak eta, beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arintzearren, presakoa deklaratu behar da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. Hori guztia, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.ean emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abuztuaren bosteko bilkuran hartu Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Presakoa deklaratzea ondoko proiektuetako obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: "Iruña-Logroño autobia: Zizur Nagusia-Gares tartea", "Iruña-Lizarra autobia: Garesko saihesbidea (Arga ibaiaren gaineko zubia izan ezik)", "Iruña-Lizarra autobia: Arga ibaiaren gaineko zubia Garesko saihesbidean" eta "A-15 autobiderako lotune berria, Artederretan".

2. artikulua. 2.100.000 euroko gastua kalkulatzea, ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko (desjabetzapenerako laguntza teknikoa barne). Hortik, "Lur desjabetzea azpiegituretarako" izeneko 611000-61340-6001-513400 kontusailaren kargura ordainduko dira 450.000 euro, 2001etik 2002ra luzatu aurrekontutik, 1.010.000 euro 2003ko aurrekontuko berariazko kontusailaren kargura eta gainerakoa, 640.000 euro, 2004ko aurrekontuko berariazko kontusailaren kargura.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: a0209134