110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

169/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, "Lizarra-Tafalla-Zangoza N-132 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Lergako gaina-Eslaba", "Mendillorrin, iparraldeko aterabidearen eta Telleriako biribilgunearen artean Bide Berria Bikoiztea", "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txiki aldera joateko irteera berritzea", "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte" eta "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" izeneko proiektuetako obrek ukituriko ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 560/2002 Ebazpenaren bidez, "Lizarra-Tafalla-Zangoza N-132 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Lergako gaina-Eslaba" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zen eta otsailaren 232/2002 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri.

Herrilan zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 402/2002 Ebazpenaren bidez, "Mendillorrin, iparraldeko aterabidearen eta Telleriako biribilgunearen artean Bide Berria Bikoiztea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion.

Herrilan zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 506/2002 Ebazpenaren bidez, "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txiki aldera joateko irteera berritzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion.

Herrilan zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 450/2002 Ebazpenaren bidez, "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion.

Herrilan zuzendari nagusiak maiatzaren 24an emandako 501/2002 Ebazpenaren bidez, "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion.

Errepide horiek hartzen duten trafiko-dentsitatea eta ukituriko bide-tarteak aldatzeko dagoen premia kontuan harturik, trafikoa hobetu eta istripuak saihestuko badira, obra horiek lehenbailehen egin behar dira. Hortaz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arintzearren, beharrezkoa da ukituriko ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharra dagoela deklaratzea, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. "Lizarra-Tafalla-Zangoza N-132 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Lergako gaina-Eslaba", "Mendillorrin, iparraldeko aterabidearen eta Telleriako biribilgunearen artean Bide Berria Bikoiztea", "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txiki aldera joateko irteera berritzea", "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte" eta "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" izeneko proiektuetako obrek ukituriko ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratzea.

2. artikulua. Ukituriko ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 140.000 eurokoa izanen da eta hori, kasua bada, 2002ra arte luzatu den 2001eko aurrekontuan "Azpiegituretarako lurrak desjabetzea" izena duen 611000-61340- 6001-513400 kontusailaren kargura ordainduko da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0208439