11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Ebazpenaren jakinarazpena

Ezin izan denez jakinarazi S-3-a exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren behin betiko onespenari buruz Alkatetza honek eman ebazpena, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Olaztiko Udaleko iragaki oholean:

"2001eko urriaren 10ean, Olaztiko alkate udalburuak honako ebazpena eman zuen:

Alkatetzaren ebazpena:

Olaztiko Udal Plana behin betiko onetsi ondotik 1999ko irailaren 29an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bere hirigintzako araudiaren testua.

Lurraldearen Antolamenduari buruzko 10/1994 Foru Legearen 139. artikuluaren arabera, antolamendua nahikoa zehaztua duen hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian aski da Udal Plana onestea hura exekutatzeko.

Olaztiko Udal Planak hiri lurzorua zehatz-mehatz antolatua du, eta aipatu 10/1994 Foru Legearen 80. artikuluan xedatutakoa betetzen du lurzoru urbanizagarriaren antolamenduaz den bezainbatean, exekuzio unitateak mugatuz eta lankidetza sistema ezarriz planeamendua exekutatzeko, besteak beste Udal Planeko sektore eta exekuzio unitate hauetan: UE-16, UE-15, UE-20 eta S-3.

Bestalde, Alkatetzaren Dekretuaren bitartez behin betiko onetsi zen S-3 sektoreko exekuzio unitateen mugapena eta ondorioz S-3-a eta S-3-b exekuzio unitateak sortu.

10/1994 Foru Legearen 166. artikuluan xedatutakoaren arabera, lankidetza sistemak kasuan kasuko exekuzio unitatearen barnean dauden lurren birzatiketa behar du.

Horiek horrela, kontuan hartuz Kudeaketaren Erregelamenduaren 101. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoa,

Ebatzi dut:

1.-S-3-a sektorea birzatitzeko espedientea ofizioz abiatzea.

2.-Jabetza Erregistroari ziurtagiria eskatzea, birzatiketa unitatean sarturiko finka guztien titulartasunaz eta kargez.

3.-Gorago aipatu exekuzio unitateetan dauden jabeei birzatiketa espedientea abiatu dela jakinaraztea.

4.-Jabe horiei eta birzatiketak ukitutako gainerako titularrei 10 eguneko epea ematea, dituzten tituluak erakusteko, eta ezagutzen dituzten eta bere finkei eragiten dieten egoera juridikoen adierazpena egiteko, eta hori guztia nahitaez egin behar dutela aditzera ematea.

5.-Birzatiketa espedientea abiatzeko erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat para daiteke, hautara:

1. Nahi bada, hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, eman zuen organoari zuzendua, edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik, horietan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira."

Olaztin, bi mila eta bateko abenduaren hamabian. Alkate udalburua, Luis A. Besga Baltierra.

Iragarkiaren kodea: A0113360