11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

3/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Javier Lacarra Albizu jaunari Departamentuko idazkari teknikoaren ordezko izateko gaitasuna ematen diona bitarte baterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.3 g) artikuluak ezartzen duenez, kontseilariei dagokie indarra duten xedapenek zuzenean euren gain utzitako ahalmen eta eskumenak erabiltzea.

Uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak esku ematen die Departamentuetako kontseilariei Zerbitzuko zuzendari, idazkari tekniko eta erakunde autonomoetako zuzendarien ordezkoei bitarteko gisa gaitasuna emateko, haiek eritasun, opor edo denbora aldetiko beste eragozpenen bat dela medio kanpoan direlarik.

Hori horrela, eta uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Javier Lacarra Albizu jaunari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Araubide Juridikoaren Ataleko burua baita, bitarte baterako, Departamentuko idazkari teknikoaren ordezko izateko gaitasuna ematen zaio, 2002. urtean hura eritasun, opor edo denbora aldetiko beste eragozpenen bat dela medio kanpoan delarik.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0200483