11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

449/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdia onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan diharduten Langileen Estatutuaren 98. artikuluak ezartzen duenez, irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioan, lanbide arloko eta barneko igoera Estatuan indarra duten xedapenen arabera eginen da, berariazko foru legerik ematen ez den bitartean.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak, hamaseigarren xedapen gehigarrian, katedradun maila erdiesteko baldintzak zehazten ditu. Hain zuzen ere ezartzen du izaera pertsonalarekin eskuratuko dela, kidego bakoitzeko funtzionarioen ehuneko hogeita hamarrari aitor dakiokeela eta ondorio guztietarako irakaskuntzako merezimendu berariazko bezala baloratuko dela.

Aipatu Lege Organikoan eta apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuko IV. kapituluan xedatzen denarekin bat etorriz, katedradun maila merezimendu lehiaketa bidez erdiesteko deialdia onetsi da. Honako hauek dira horretarako

O I N A R R I A K

Lehenengoa.-Arau orokorrak.

1. Bigarren irakaskuntzako irakasleen kidegoan eta hizkuntza eskola ofizialetan katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deia egiten da.

2. Aipatu katedradun maila kidego bakoitzeko irakasle kopuru zehatz batek erdietsi ahal izanen du; hona kopuruok:

-BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK: 154.

E S P E Z I A L I T A T E A KATEDRAK

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA/MERKATARITZAKO ANTOLAKETA

ETA KUDEAKETA 6

ALEMANA/GREKOA 1

IRUDI PERTSONALEKO AHOLKULARITZA ETA PROZESUAK/IBILGAILUEN

MANTENIMENDUAREN ANTOLAKETA ETA PROZESUAK/OSTALARITZA

ETA TURISMOA 1

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA 9

MARRAZKETA 5

GORPUTZ HEZKUNTZA 6

FILOSOFIA 6

FISIKA ETA KIMIKA 8

FRANTSESA 3

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 14

INFORMATIKA 3

INGELESA 11

GIZARTEAN ETA KUMUNITATEAN ESKU HARTZEA/TEKNOLOGIA 1

LATINA 3

GAZTELANIA ETA LITERATURA 12

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA 3

MATEMATIKA 15

MUSIKA 1

FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLAKETA ETA PROZESUAK 3

PROZESU DIAGNOSTIKO KLINIKOAK

ETA PRODUKTU ORTOPROTESIKOAK/OSASUN PROZESUAK 1

NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO PROZESUAK 1

PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA 11

SISTEMA ELEKTRONIKOAK 2

SISTEMA ELEKTRONIKOAK ETA AUTOMATIKOAK 2

PUNTUAZIOAREN ARABERA ESLEITU BEHARREKO KATEDRAK 26

Puntuazioaren arabera emanen diren 26 katedrei espezialitate bakoitzean esleitzen ez direnak batuko zaizkie, eta den-denak ere hamaikagarren oinarriaren xedatutakoarekin bat etorriz emanen dira.

-HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEAK: 9

E S P E Z I A L I T A T E A KATEDRAK

ALEMANA/ITALIERA 1

EUSKARA 2

FRANTSESA 2

INGELESA 4

Hizkuntza eskola ofizialetako katedrak ezin pilatu izanen dira.

Bigarrena.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Karrerako funtzionario izan behar dira lehiatzen diren kidegoan eta Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpean egon behar dira eginkizunei dagokienez eta organikoki.

b) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte zortzi urteko zerbitzualdia gutxienez eman izan behar dute karrerako funtzionario gisa kasuan kasuko kidego eta espezialitatean.

Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren ondoriozko Lanbide Heziketako berariazko espezialitateetako titular diren irakasleez denaz bezanbatean, espezialitate berrian zein lehengoan egindako zerbitzuak konputatuko dira.

Deialdi honetan kidego eta espezialitate batetik soilik lehiatu ahal izanen da.

Hirugarrena.-Eskabideak

1. Deialdi honetan parte hatu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Eskaera-orria Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren webgunean eskuratzen ahal da (www.pnte.cfnavarra.es).

Eskabidea departamentu horretako Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari bidali behar zaio.

Eskabidearekin batera jarraiko agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaeren fotokopia.

b) Deialdi honetako I. eranskineko baremoko 1.2, 2, 3 eta 4. ataletako merezimenduak frogatzen dituzten agiriak.

c) Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko ditu baremoko 1.1 ataleko merezimenduak, lehiakide bakoitzaren espediente pertsonalean dauden agiriak aintzat hartuz.

Merezimenduen baremoko 4. atalean aipaturiko memoria 2002ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar da. Memoriaren azala foru agindu honetako II. eranskineko ereduaren araberakoa izan behar da. Memoriaren bost ale aurkeztu behar dira.

2. Lehiatzaileek euren izen-deiturak agertarazi behar dituzte aurkezten dituzten agiri guztietan. Jatorrizko frogagirien fotokopia aurkezten ahal bada, haiekin batera nahiatez aurkeztu behar dira erkapen-dilijentziak, ikastetxeetako zuzendariek emanak, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Aginduaren arabera (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 79. zk., ekainaren 29koa), edo Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloko beste administrazio batzuetako organismo egokiek emanak.

Garaiz eta behar bezala alegatu eta deialdian eskatu bezala frogatzen diren merezimenduak soilik baloratuko dira.

Laugarren.-Eskabideak non eta zein epean aurkeztu.

1. Eskabideak eta aurreko oinarrian aipatutako agiriak Erregistro Bulegoan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, edo Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetatik zeinahitan aurkezten ahal dira (azken lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, kartazal irekiaren barrua aurkeztu behar da, hala eskabidea ziurtatu baino lehen postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezazkion.

Atzerrian sinaturiko eskabideak Espainiaren kontsul ordezkaritzetan edo ordezkaritza diplomatikoetan aurkezten ahal dira; horretarako epea hurrengo atalean adierazi da.

2. Aurkezteko epea.

Eskabidea aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau BON.ean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Merezimenduen baremoko 4. idatz-zatian aipatzen den memoria deialdi honetako hirugarren oinarrian ezarritako epean aurkeztu behar da.

Bosgarrena.-Izangaien onarpena.

1. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Giza Baliabideen Zerbitzuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Departamentuko Argibide eta Agirien Bulegoan, espezialitatez espezialitate. Zerrenda horretan izangaien izena, deiturak, NAN zenbakia eta, bidezkoa izanez gero, baztertzeko arrazoia adieraziko dira.

Onartu eta baztertuen zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzearekin, interesatuendako jakinarazpena egintzat hartuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu da).

2. Behin-behineko zerrendaren aurkako helegiteak.

Baztertutako izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bazterketa ekarri duen akatsa zuzentzeko. Halaber, datu pertsonalen bat oker dagoela antzemenez gero, izangaiek epe hori bera izanen dute adierazteko. helegiteak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari bidaliko zaizkio; laugarren oinarrian adierazitako tokietan aurkezten ahal dira.

3. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako helegiteak aztertu ondoren, egonez gero, ebazpena emanen da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Zerrendak, espezialitatez espezialitate, Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan azalduko dira (Santo Domingo kalea, z/g, Iruña).

Ebazpen horren aurka interesatuek gorabidezko helegitea aurkeztu ahal izanen diote Nafarroako Gobernuari, eta horretarako hilabete izanen dute ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agitaratzen den egunaren biharamunetik.

Seigarrena.-Hautapen organoak.

1. Hautapen batzordeek eta epaimahaiek bereiziko dituzte deialdi honetan aipatzen den prozedurako partehartzaileak; batzorde eta epaimahahietako kideen zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

2. Epaimahian jarraiko kideak izanen dira: epaimahaibuua, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edota Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaileek kidegoko funtzionarioen artean izendatua, eta lau epaimahaikide, kidegoan katedradun diren irakasleen artean zozketaz izeneztatuak. Zozketa Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Santo Domingo aretoan eginen da deialdi hau argitaratu eta bosgarren astegunean; zozketa honela eginen da:

Espezialitate bakoitzean katedradun den funtzionario bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, zenbakiak zaku batean sartuko dira, eta ateratzen direnak izeneztatuko dira.

Ezinezkoa bada batzordekide guztiak arestian aipatu bezala hautatzea, maila bereko beste kidego batzuetako irakasle katedradunak eta unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasleak izendatzen ahal dira. Xedatu den modu horren arabera epaimahaiak eratzea ezinezkoa den espezialitateetan, kasuan kasuko gaiko profesional espezialistak izendatzen ahal dira batzordekide.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aholkulari adituak izendatzen ahal ditu Batzordeak zehazten dituen lanetan laguntzeko.

Batzorde bakarra izendatzen ahal da espezialitate bat baino gehiagotarako.

Epaimahiko idazkaria kidegoan denborarik laburrena egin duena izanen da, beste era batera izendatzea erabaki ezean. 4

Posible den kasuetan, ordezko epaimahaiburu eta epaimahaikideak izendatuko dira epaimahai bakoitzerako.

3. Hautapen batzordeetako kideak. Izangaien kopuruaren eta deitutako plazen kopuruaren arabera espezialitateteren batean epaimahai bat baino gehiago izendatu behar bada, bakoitzeko hautapen batzorde bat eratuko da. Batzorde horietan epaimahaiburuak egonen dira, gutxienez bost, eta bost baino gutxiago badira, baita idazkariak eta, halakorik mezean, epaimahaikideak ere, kopurua osatu arte. Batzordeburu laetan 1. epaimahaiko burua arituko da beti, eta idazkari gisa epaimahaiko kideetatik kidegoan denborarik laburrena egin duen funtzionario, batzordeak besterik erabaki ezean.

Epaimahai bakarra eratzen den espezialitateetan, epaimahaiko idazkaria arituko da hautapen batzordeko idazkari ere.

4. Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuko 1. artikuluarekin bat etorriz, hautapen organoetan aritzea nahitaezkoa da eta epaimahaikideei bertan ezarritako kalte-ordainak ematen zaizkie.

5. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatzen direnean (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen), epaimahaikidek ezin izanen dute esku hartu eta horren berri eman behar diote Giza Baliabideen Zerbitzuari.

Epaimahaiburuek epaimaiko kideei eskatuko die adieraz dezatela berariaz ez daudela aurrean aipatutako inguruabarretan.

Orobat, izangaiek epaimahaiko kideak ezetsi ahal izanen dituzte azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 29. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatze direnean.

Epaimahikideak ezesteko edo abstentzioa adierazteko epealdia bost astegunekoa izanen da epaimahaiaren osaera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

6. Epaimahaiburuek deituta, hautapen batzordeak eta epaimahaiak eratuko dira; horretarako epaimahaiburua edo batzordeburua, idazkaria eta gutxienez kideen erdiak egon behar dira bilduta.

Aparteko zerbait gertatu ezean (hori Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak ebatziko du), hautapen organoak eratutakoan eraketa-ekitaldian egon diren kideak soilik aritu aahal izanen dira; behar bezala jarduteko epaimahaiburua edo batzordeburua, idazkaria eta gutxienez kideen erdiak egon behar dira bilduta.

7. Epaimahaiburuen ordezpenerako baimena Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak eman behar du; epaimahaikideen ordezpenerako baimena epaimahaiburuak, eta horretarako kontuan izan beharko du ordezkoen zerrendako hurrenkera.

8. Hautapen organoen eginkizunak.

8.1. Hautapen batzordeen eginkizunak honako hauek izanen dira:

-Epaimahaiak koordinatzea.

-Epaimahaien jardunerako irizpideak zehaztea eta bateratzea.

-Hautapen prozedurako fase guztietako puntuazioa batzea, izangaien hurrenkera zehaztea eta, espezialitatean deitutako plaze kopurua aintzat hartuz, hautapena nortzuek gainditu duten ezartzea.

8.2. Epaimahaien eginkizunak honako hauek izanen dira:

-Hautapen prozedura behar bezala buru dadila zaintzea, deialdian xedatutakoari lotuz.

-Izangaiek alegatzen dituzten merezimenduak deialdi honetako I. eranskineko baremoaren arabera baloratzea.

-Deialdi honetako I. eranskineko baremoaren laugarren atalean aipatzen den memoria aztertu eta kalifikatzea.

-Deialdi honetako 9. oinarria aipatzen den azalpen eta eztabaida proba baloratzea.

-Hautapen batzordeei agindutako eginkizunak, baldin eta dena delako espezialitatean halakorik eratu ez bada.

8.3. Administrazioaren beste organo batzuei agindutako eginkizunak.

8.3.1. Izangaiei baremoko 1. atalaren arabera dagokien puntuazioa Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko langileek zehaztuko dute. Haiek hautapen organoen izenean eginen dute balorazioa, eta gero emaitzen berri emanen die.

Halaber, izendatzen diren hautapen batzordeak eta epaimahaiak koordinatzeko, epaimahaiburu-koordinatzailea eta idazkari-koordinatzailea izendatuko dira.

8.3.2. Epaimahaiburu-koordinatzailearen eginkizunak.

-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izendatuko du epaimahaiburu-idazkaria, Departamentuari atxikitako funtzionarioen artetik, eta hark honako eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izendatuko du idazkari-koordinatzailea Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaileen artetik, eta hark honako eginkizun hauek izanen ditu:

-Giza Baliabideen Zerbitzuarekin bat, Hautapen Batzordeen jarduketa koordinatzea, balorazioari buruzko interpretazio irizpide homogeneoak lortzearren.

-Hautapen prozeduran gertatzen diren gorabeherak behar den zerbitzura bideratzea.

-Hautapen batzordeetako buruekin batera puntuazioaren arabera esleitu beharreko katedrak zehaztea, deialdiko lehen oinarrian ezarritakoari jarraituz, hautatutako izangaien zerrendak prestatzea, argitaratzea, eta katedrak deitu dituen organoari bidaltzea.

-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak agintzen dizkion gainerako guztiak.

8.3.3. Idazkari-koordinatzailearen eginkizunak.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izendatuko du idazkari-koordinatzailea Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaileen artetik; honako eginkizun hauek izanen ditu:

-Hautapen batzordeetako idazkarien jarduna koordinatzea, espedienteko agiriak homogeneizatzeko.

-Hautapen batzordeetako idazkariei espedienteari dagozkion administrazio-lanetan laguntzea.

-Epaimahaiburu-koordinatzaileak edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuak agintzen dizkioten gainerako guztiak.

9. Hautapen organoen jarduna Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari lotuko zaio uneoro (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

10. Berriemateetarako eta gainerako gorabeheretarako, hautapen organoen egoitza Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian egonen da.

11. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak hautapen organoen funtzionamendurako nahi adina arau osagarri eman ditzake.

Zazpigarrena.-Hautapen sistema.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren hamaseigarren xedapen gehigarrian eta irakasle kidegoen arteko mugikortasuna eta katedradun maila erdiesteko modua arautu dituen apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuko IV. kapituluan ezarri denarekin bat etorriz, hautapen sistemak bi atal izanen ditu: merezimenduen lehiaketa eta proba bat.

Zortzigarrena.-Merezimendu lehiaketa.

Deialdi honetan I. eranskinean ageri den baremoa baloratu ahal izateko, izangaiek baremo horretan adierazten diren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, deialdiko hirugarren eta laugarren oinarrietan xedatu bezala. Soil-soilik puntuatuko dira epearen barrenean eta modu egokian alegatzen diren eta aipatu eranskinean zehazten den dokumentazioaren bidez behar bezala frogaturik aurkezten diren merezimenduak.

Izangai bakoitzak memoriarengatik jasoko duen puntuazioa epaimahaiko edo hautapen batzordeko kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da.

Memoriaren edukia foru agindu honetako I. eranskinean adierazitakoari lotu behar zaio; pertsonala eta banakoa izan behar da.

Izangaien merezimenduen baremoko atal guztietan baloratutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak denen puntuazioak argitaratuko ditu Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan, iragarkia jarri ondoren. Behin-behineko balorazioaren aurka interesatuek helegite-idazkia aurkeztu ahal izanen diote Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari; horretarako hamar egun izanen dituzte balorazioa jendaurrera azaltzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Helegiteak aurkezteko epealdia amaitu eta haiek ebatzitakoan, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko dira; zerbait aldatu beharra egon bada, bertan orduantxe istalatuko da.

Bederatzigarrena.-Probaren hasiera eta nondik-norakoak.

1. Proben hasiera.

Lehenbizi probetarako deialdia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; 2002ko azaroaren 1etik aurrera eginen dira, deialdian ezartzen denaren arabera.

Izangaiak hurrenkera alfabetikoan arituko dira, lehen deiturako lehen letra Giza Baliabideen Zerbitzuak eginen duen zozketan suertatzen dena dutenak hasita. Zozketa deialdi honetako seigarren oinarrian adierazitako egunen eginen da.

Zozketa honela eginen da:

Alfabetoko bi letra aterako dira zotzean eta horiexek izanen dira espezialitate bakoitzeko izangaiaren lehenbiziko deiturako lehenbiziko bi letrak. Ez baldin badago bi letra horiek lehenbiziko deituraren lehenbiziko bi lekuetan dauzkan irakaslerik, hurrengo deiturara joko da, ordena alfabetikoari jarraikiz, kontuan hartuz, beti ere, "ZZ" letren jarraian "AA" heldu direla eta "CH" eta "LL" "C" eta "L" letretan daudela kontuan izanez.

Izangaiak egun bakarrean arituko dira epaimahaien aurrean, hots, egun jakin baterako deitutako izangaiak aritzen hasteko ordurako bertaratu behar dira, eta bertaratzen ez direnak hautapen prozeduratik kanpo geratuko dira, ezinbestean gertatzen denean izan ezik (behar bezala frogatu beharko zaio epaimahaiari).

Hautapen prozeduran zehar epaimahai bat ohartzen bada izangairen batek ez duela betetzen deialdian eskaturiko betekizunetako bat, lehenbizi hura entzun beharko du eta gero prozeduratik baztertzeko proposatu beharko dio Giza Baliabideen Zerbitzuari; orobat, izangairen batek eskaera-orrian zerbait oker adierazten badu edo gezurren bat badio, horren berri eman beharko dio. Hala gertatuz gero, izangaiak prozeduran jarraituko du harik eta ebazpena eman arte.

2. Proben nondik-norakoak.

Lehiakideak libreki hautatuko du gai bat, bere espezialitateko curriculumarekin zerikusia izanen duena, ahoz azalduko du eta gero hari buruz eztabaida izanen da. Horrek guztiak ordubete iraunen du gehienez.

Izangai guztiek, Giza Baliabideen Zerbitzura zuzendutako idazkiaren bidez, aditzera eman beharko dute zein izanen den beren azalpenaren gaia, hirugarren oinarrian memoria aurkezteko ezarritako epe beraren barrenean. Hori egin ezean, hautapen prozeduratik bazter geratuko dira.

Azalduko den gaia maila edo ziklo jakin bateko arlo, materia edo modulu bateko programazio didaktikokoa izan behar da, edo bestela unitate didaktiko zehatz batekoa. Horri dagokionez, kidego bakoitzari dagokion merezimenduen baremoko 4. atalean aipatutako memoria ahozko proban azaltzen ahal da.

Psikologia eta pedagogiako espezialitatean, izangai bakoitzak urteko lan-plan bat azaldu behar du; bertan kontuan izan behar ditu ikasturte batean Haurren eta Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan (berak hautatu) psikopedagogiaren arloan esku hartzeko garatu beharreko programak.

Bigarren Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzen espezialitatean, Gaztelania eta Gaztelaniazko Literaturaren espezialitatean, eta Euskara eta Euskal Literaturaren espezialitatean, bai eta Hizkuntza Eskola Ofizialen Irakasleen Kidegoaren espezialitateetan, probak kasuan kasuko hizkuntzan eginen dira.

Gainerako espezialitateetan, EGA edo baliokidearen jabe diren izangaiek azalpena euskaraz egin nahi badute, deialdian parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute asmoa.

Epaimahaikiek gutxienez 0 puntu eta gehienez 10 emanen dituzte. Epaimahaiaren kalifikazioa kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da. Epaimahaikideek izangaiak bere azalpenean oinarri honetan aipatutako curriculumeko osagaiak elkarrekin erlazionatzeko erakusten duen gaitasuna baloratu behar dute. Batzordekideek eman puntuazioen artean hiru puntu oso edo gehiagoko aldea baldin badago, automatikoki baztertuko dira kalifikaziorik txikien eta haundiena eta gainerako kalifikazioen batez bestekoa eginen, baina ez da inola ere puntuazio txikien edo handien bat baino gehiago baztertuko.

Hamargarrena.-Izangaiek, hautatuen zerrenda argitara ematen duen Foru Aginduan zehazten den tokian eta epean berreskuratu ahal izanen dute dokumentazioa. Aipatu epean jasotzen ez bada, izangaiak berreskuratzeari uko egiten diola ulertuko da, eta horretarako eskubidea galduko.

Hamaikagarrena.-Hautapen prozedura gainditzea.

1. Epaimahaiek edo hautapen batzordeek lehiaketan eta proban guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dituzte izangaiak eta guztira lortzen ahal den gehieneko puntuazio osoaren gutxienez %35 lorturik katedradun nortzuk izanen diren adieraziko dute, hain zuzen ere deialdiko lehen oinarrian espezialtate bakoitzerako deituriko plazak beste katedradun, edo gutxiago.

Jarraian, hautapen prozedura koordinatzen diharduen epaimahaiburuari bidaliko diote gehieneko puntuazio osoaren gutxienez %35 lorturik katedradun plaza bereganatu ez dutenen zerrenda edo, bestela, adjudikatu ez diren katedren zerrenda; hala denean, katedra horiek puntuazioaren arabera eman beharrekoei batuko zaizkie, deialdiko lehen oinarrian ezarri bezala.

2. Epaimahaiburu koordinatzaileak eta hautapen batzorde guztietako buruek aurreko idatz-zatian aipatutako zerrendak aztertuko dituzte eta ondoren puntuazioen arabera emanen diren katedren kopurua zehaztuko dute, deialdiko lehen oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

Gero zerrenda bakarrean ordenatuko dituzte hautapen batzordeek bidalitako zerrendetan dauden espezialitate guztietako izanagaiak, bertan duten puntuazioa aintzat hartuz, eta kidego bakoitzean katedradun izanen dire izangaiak zehaztuko dituzte, hain zuzen ere deialdiko lehen oinarriko 2. puntua adierazitakoaren arabera adjudikatu gabe geratu diren plazetan sartzen den hurrenkera zenbakia eskuratu dutenak.

3. Katedradun izanen diren izangaiak oinarri honetan ezarritakoaren arabera zehaztutakoan, haien zerrenda bidaliko zaio deialdia egin duen organoari prozeduraren garapenari dagozkion gainerako agiriekin batera.

4. Izangaiak ordenatzean berdinketarik gertatuz gero, honako irizpideei jarraikiz hautsiko dira:

-Proban puntuazio altuagoa izatea.

-Baremoan ageri diren ataletan eta ageri diren ordena berbera errespetatuz, atal horietako bakoitzean puntuazio altuagoa izatea. Hala eta guztiz ere berdinduta jarraituz gero, atal hauetako azpiatal bakoitzean nork duen puntuazio altuagoa ikusiko da, kasu honetan ere baremoan ageri diren ordena berean. Batera zein bestera, gehienez ere ezarritako gehieneko puntuazioa hartuko da kontuan, bai azpiataletan, bai haiek hartzen dituen atalean.

-Berdinduta jarraituz gero, antzinatasuna hartuko da kontuan, hots, nor egon den denborarik luzeena kidegoan.

Hautapen prozedura gainditzen dutenak inolaz ere ezin dira izan deialdiko plazak baino gehiago. Horren kontrako proposamenak ezdeus izanen dira zuzenbide osoz.

5. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du katedradun izaera lortu duten izangaien zerrenda onesten duen Foru Agindua.

Katedradun izaera eskuratu izanak, lehiaketaren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondorengo hilaren lehenbiziko egunean sortuko ditu dagozkion ondorioak.

Hamabigarrena.-Helegiteak.

Deialdi honen aurka interesatuek gorabidezko helegitea jartzen ahal diote Nafarroako Gobernuari, eta horretarako hilabeteko epea izanen dute Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Baremo honen aplikazioan atera daitekeen puntuaziorik altuena 10 puntu izanen da.

1.-Burututako lanak. (Gehienez 5 puntu). Ikus baremoari buruzko lehen oharra.

1.1. Antzinatasuna. (Gehienez 3,5 puntu).

-Katedradun izaerara jotzen duenean dagoen kidegoan, karrerako funtzionario gisa, baldintza bezala eskatzen diren 8 urteetatik goiti egindako urte bakoitzeko, 0,5 puntu.

-Zatikiei dagokienez, hilabete bakoitzeko 0,0417 puntu kontatuko dira. Hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

1.2. Zeregin espezifikoak burutu izana eta irakaskuntza jardunaren ebaluazioa. (Gehienez 1,5 puntu). Ikus baremoari buruzko bigarren oharra.

1.2.1. Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetan eta Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoen Eskola zein hizkuntza eskola ofizialetan zuzendari gisa emandako urte bakoitzeko, 0,25 puntu. Ikus baremoko bigarren oharreko 3. puntua.

Zatikiei dagokienez, hilabete bakoitzeko 0,0208 puntu kontatuko dira. Hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetu izanaren edo utzi izanaren eginbidearekin edo, behar denean, izangaia karguan ari dela frogatzen duen ziurtagiria.

1.2.2. Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetan eta Arte Aplikatu eta lanbide artistikoen eskola zein hizkuntza eskola ofizialetan ikasketaburu, zuzendariorde edo idazkari gisa emandako urte bakoitzeko: 0,20 puntu. Ikus baremoari buruzko bigarren oharreko 4. puntua.

Zatikiei dagokienez, hilabete bakoitzeko 0,0167 puntu kontatuko dira. Hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetu izanaren edo utzi izanaren eginbidearekin edo, behar denean, izangaia karguan ari dela frogatzen duen ziurtagiria.

1.2.3. Ikastetxe publikoetanko beste zuzendaritza-kargu batzuetan emandako urteko, 0,15 puntu. Ikus baremoari buruzko bigarren oharreko 5. puntua.

Zatikiei dagokienez, hileko 0,0125 puntu; hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan benetan emandako denbora zehazten duena.

1.2.4. Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, Helduen Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Arte eta Hizkuntza ikastetxe publikoetan mintegiburu, departamentuburu, atalburu edo irakasle-tutore gisa, edo irakaskuntzako aholkulari edo hezkuntza eta psikopedagogiako orientazioko talde bateko zuzendari gisa emandako urteko, 0,0750 puntu. Ikus baremoari buruzko bigarren oharreko 6. puntua.

Zatikiei dagokienez, hileko 0,0063 puntu; hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan benetan emandako denbora zehazten duena.

1.2.5. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Administrazioan ikuskatzailetzan edo unitate teknikoko, bulegoko, ataleko edo zerbitzuko buru edo horrekin berdinetsitako karguren batean emandako urteko: 0,15 puntu.

Zatikiei dagokienez, hileko 0,0125 puntu; hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren fotokopia konpultsatua; bertan karguaz jabetu zeneko eta utzi zueneko egunak agertarazi behar dira, edo, bestela, izangaia karguan ari dela.

1.2.6. Kidegoaren maila bereko edo goragoko mailako jardunean beste hezkuntza administrazio batzuetan emandako urteko: 0,15 puntu.

Zatikiei dagokienez, hileko 0,0125 puntu; hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren fotokopia konpultsatua; bertan karguaz jabetu zeneko eta utzi zueneko egunak agertarazi behar dira, edo, bestela, izangaia karguan ari dela.

1.2.7. Irakasleen ordezkari hautetsi gisa ikastetxeko eskola kontseiluan edo zuzendaritza batzordean emandako urteko: 0,005 puntu.

Zatikiei dagokienez, hileko 0,00042 puntu; hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren fotokopia konpultsatua; bertan karguaz jabetu zeneko eta utzi zueneko egunak agertarazi behar dira, edo, bestela, izangaia karguan ari dela.

2.-Gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak. (Gehienez 1,5 puntu).

2.1. Hezkuntzaren arloko administrazioek, unibertsitateek edo hezkuntza administrazioekin lankidetzako hitzarmenak edo eten gabeko prestakuntzarako akordioak sinatuta dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek kasua kasuko espezialitatearen arloko alderdi zientifiko edo didaktikoez antolatutako ikastaroak, 30 ordukoak gutxienez, gainditzeagatik:

-30 orduko ikastaroko: 0,15 puntu.

-Zatikiko (30etik gorako orduko): 0,005 puntu.

Azpiatal honetan gehienez lor daitekeen puntuazioa: puntu 1.

2.2. Hezkuntzaren arloko administrazioek, unibertsitateek edo hezkuntza administrazioekin lankidetzako hitzarmenak edo eten gabeko prestakuntzarako akordioak sinatuta dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek kasua kasuko espezialitatearen arloko alderdi zientifiko edo didaktikoez antolatutako ikastaroak, 100 ordukoak gutxienez, gainditzeagatik:

-100 orduko ikastaroko: 0,5 puntu.

-Zatikiko (100etik gorako orduko): 0,005 puntu.

Azpiatal honetan gehienez lor daitekeen puntuazioa: 1,5 puntu.

Frogagiriak:

Erakunde edo ikastetxeak emandako frogagiria; bertan berariaz adierazi behar da ordu edo kreditu akademikoen kopurua.

Irabazteko asmorik gabeko erakundeek antolatutako ikastaroei dagokienez, ziurtagirian berean edo haren eranskin batean sinesgarriro frogatu behar da lankidetzako hitzarmena edo eten gabeko prestakuntzarako akordioa egon dela, edo homologazioa aintzatetsi dela.

2. ataleko oharrak:

1go. Atal honetan inolaz ere ez dira baloratuko titulu akademiko (doktoretza barne), master edo graduatu ondoko gainerako tituluetako curriculumetako ikastaroak eta ikasgaiak. Ikastaroak amaitu eta tituluak erdietsitakoan, baremoko 2. edo 3. atalaren arabera baloratuko dira.

2gn. Espediente akademikoan ageri diren ikastaroetatik unibertsitateek antolatutakoak ez dira baloratuko unibertsitateak berak emandako ziurtagiriaren bidez espedientekoak ez direla frogatu ezean.

3gn. Deialdi honetan ez da baloratuko irakaskuntzarako egokitzapenaren titulua edo irakasgaitasun ziurtagiria.

3.-Merezimendu akademikoak eta bestelako merezimenduak. (Gehienez 1,5 puntu).

3.1. Merezimendu akademikoak. (Gehienez 1,25 puntu).

Espainiako estatuan ofizial diren tituluak soilik baloratuko dira.

3.1.1. Doktoretza eta aparteko sariak:

-Lehiatzaileak kidegoan sartzeko alegatutako titulazioan doktoretza eskuratu izana.

Balorazioa: 0,75 puntu.

Frogagiriak:

Tituluaren fotokopia konpultsatua edo eskubideak ordaindu direlako ziurtagiria, 1988ko uztailaren 8ko Aginduan ezarritakoaren arabera ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", 13koa).

-Lehiatzaileak kidegoan sartzeko alegatutako titulazioaren doktoretzan aparteko saria jaso izana.

Balorazioa: 0,25 puntu.

Frogagiriak:

Hura frogatzen duen agiria.

-Lehiatzaileak orain dagoen kidegoan sartzeko alegatutako titulazioko aparteko saria.

Balorazioa: 0,125 puntu.

Frogagiriak:

Hura frogatzen duen agiria.

-Beste lizentziatura batzuetako doktore titulua:

Balorazioa: 0,25 puntu.

Frogagiriak:

Hura frogatzen duen agiria.

-Aparteko saria beste doktoretza batean:

Balorazioa: 0,084 puntu.

Frogagiriak:

Hura frogatzen duen agiria.

-Aparteko saria beste lizentziatura batzuetan:

Balorazioa: 0,042 puntu.

Frogagiriak:

Hura frogatzen duen agiria.

3.1.2. Unibertsitateko beste titulazio batzuk.

Unibertsitateko Tituluen Katalogo Ofizialean ageri diren tituluak honela baloratuko dira:

-Lehen zikloko titulazioak:

Adierazitako bigarren diplomatura, ingeniaritza tekniko, arkitektura tekniko edo legez haien baliokide diren tituluak eta gainerakoak, eta lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzetako lehen zikloko azterlanak:

Bakoitzeko 0,175 puntu.

Inolaz ere ez dira baloratuko ez izangaiaren halako lehen titulua ez azterlanak.

-Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentziatura, ingeniaritza edo legez baliokidetzat jotako tituluetako bigarren zikloko azterlanak:

0,175 puntu.

A taldeko kidegoetako funtzionarioei dagokienez, inolaz ere ez dira baloratuko ez izangaiaren halako lehen titulua ez azterlanak.

Frogagiriak:

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztienak, edo eskubideak ordaindu direlako ziurtagirienak, 1988ko uztailaren 8ko Aginduan ezarritakoaren arabera ("Estatuaren Aldizkari Ofiziala", 13koa). Lehen zikloko azterlanak alegatuz gero, gainditu direla frogatzen duten ziurtagiri akademikoak.

3.1.3. Araubide bereziko irakaskuntzako titulazioak.

Atal honetan hizkuntza eskola ofizialek emandako araubide bereziko irakaskuntzako titulazioak baloratuko dira, honela:

-Ziklo ertaina: 0,06 puntu.

-Goi zikloa: 0,06 puntu.

-EGA titulua edo baliokidea: 0,12 puntu.

Hizkuntza Eskola Ofizialaren gaitasun ziurtagiriak bi zikloak hartzen ditu.

Hizkuntza titulu bat baino gehiago aurkeztuz gero eta baliokideak izanez gero, bat bakarrik baloratuko da.

Frogagiriak:

Alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu direlako ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

3.2. Irakaskuntza edo espezialitatearekin zerikusia duten agerkariak, proiektuak eta ikerketa teknikoak, eta merezimendu artistikoak (Gehienez 0,5 puntu):

Frogagiriak:

Agerkarien (I.S.B.N. dutenak soilik baloratuko dira), programa, eta abarren aleak, kritikak, eta behar den kasuetan, eskuraturiko sariak lortu izanaren frogagiriak.

3.3. Erreforma, esperimentazio, ikerketa eta berrikuntza jardueretan parte hartzeagatik, hezkuntza arloko administrazioak (IZ, ILZ, arlo transbertsalak barne, e.a ) antolatutakoak kontuan hartuz, eta beti ere 2. atalean sartu ez badira, 0,25 puntu gehienez.

Frogagiriak:

Ikastetxeko idazkariak emandako egiaztagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariaren edo, bestela, IZ edo ILZ edo besteetako zuzendariaren oniritziarekin.

4.-Memoria. (Gehienez 2 puntu).

Memoriak 60 folio izanen ditu gehienez.

Memoria borondatezkoa da. Aurkeztuz gero, pertsonala eta banakoa izan behar da, jarraian adieraziko diren zehaztapenak izan behar dira kontuan, eta bost ale urkeztu behar dira.

-BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

A) Psikologia eta pedagogia espezialitatea

Memoriak atal hauek izan behar ditu:

1. a) Psikopedagogiaren arloko eskuhartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, oro har.

b) Psikopedagogiaren arloko eskuhartzea Haur eta Lehen Hezkuntzan, Batxilergoan eta prestakuntza zikloetan, oro har (izangaiak hautatu behar du eremua).

2. Urteko lan-plana; bertan kontuan izan behar ditu ikasturte batean Haurren eta Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan (berak hautatu) psikopedagogiaren arloan esku hartzeko garatu beharreko programak.

3. Aurreko lan-planeko programetako bat garatu.

4. Orientazio Departamentuaren antolamendua eta hezkuntza barrutiko jarduketen koordinazioa.

5. Orientazio Departamenturako edo Hezkuntzari Laguntzeko Unitaterako eta tutoretzarako gomendagarritzat jotzen den bibliografia.

EGA edo titulu baliokideren bat duten irakasleek euskaraz aurkezten ahal dute memoria.

B) Gainerako espezialitateak.

Memoriak atal hauek izanen ditu:

1. a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan izangaia lanean ari den arloaren azalpena, oro har.

b) Espezialitate horri dagokion Batxilergoko curriculumaren edo Lanbide Heziketako moduluaren azalpena, oro har, eta eremu horretako azken joera zientifikoen eta didaktikoen deskripzioa.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo bateko edo aurreko atalean aztertutako Batxilergoko arloaren edo prestakuntza zikloko lanbide moduluko programazioa. Ondokoak landu behar dira:

-Helburuak.

-Edukiak.

-Ebaluatzeko sistemak.

3. Aurreko atalean aipatutako programazioko unitate didaktiko bate garapena.

4. Departamentu Didaktikoaren antolamendua.

5. Departamentu Didaktikorako, irakaslearentzat, gelarako eta ikasleentzat gomendagarritzat jotzen den bibliografia; haietako bakoitzak behar dituen idatziz besteko bitartekoak; etab.

Memoriaren 1. atalean, Filosofia espezialitateko irakasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako "Etica" ikasgaia azalduko dute oro har.

Memoriaren 1. atalean, Latinera eta Grekera espezialitateetako irakasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako "Kultura klasikoa" ikasgaia azalduko dute oro har, eta horrez gainera Batxilergoko curriculumeko nahitaezko ikasgai bat.

Memoriaren 1. atalean, Lanbide Heziketa zehatzeko irakasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Teknologia arloa azalduko dute oro har, edo etapa bereko lanbide hastapeneko aukerako gai bat diseinatuko dute, nork bere espezialitatearekin zerikusi duena. Halaber, Lanbide Heziketa zehatzeko prestakuntza ziklo bateko lanbide modulua bat edo Batxilergoko gai bat aztertu behar dute, nork bere espezialitatearekin zerikusi duena.

Atzerriko hizkuntzen irakasleek, Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura eta Euskara eta Euskal Literatura ematen duten irakasleek euren hizkuntzetan idatziko dtute memoria.

Gainerako espezialitateetan, EGA edo baliokidearen jabe diren irakasleek memoria euskaraz aurkezten ahal dute.

-HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA.

Izangaiak lehiatzen den espezialitateko hizkuntzan idatzi behar du memoria; bertan ondokoak landu behar ditu:

1. Izangaiak ematen duen hizkuntza irakasteko ziklo eta maila bakoitzeko irizpide metodologikoen analisia.

2. Goi zikloko maila bateko programazioa.

3. Aurreko atalean aipatutako programazioko unitate didaktiko baten garapena.

4. Departamentua antolatzeko eta kudeatzeko proposamena.

5. Departamenturako, irakasleentzat, gelarako eta ikasleentzat gomendagarritzat jotzen den bibliografia.

Baremoari buruzko oharrak:

Lehenengoa.-1.1. atalaren ondoreetarako, zerbitzu berezietan, hots, abuztuare 2ko 30/1984 Legeko 29.2. artikuluan zerbitzu berezitzat jotakoetan, egindako zerbitzuak eta lege horren aurreko xedapene bidez ezarritako inguruabar euretan egindako zerbitzuak konputatuko dira. Halaber, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 27. artikuluaren arabera eszedentzia berezian egondako denbora ere konputatuko da (dekretu hura maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legeak aldatu zuen).

Bigarrena.-Egindako lanaren balorazioa.

1. 1.2.1, 1.2.2, 1.2.3, 1.2.4 eta 1.2.5 ataletan karrerako funtzionario gisa aritutako zuzendaritza karguak soilik baloratuko dira.

2. Helduen zentroetan egindako lana atal honetan aipatutako zentroetan ematen den irakaskuntza eman denean soilik baloratuko da.

3. Merezimenduen baremoko 1.2.1. atalean ezarritako ondareetarako, ondokoa zuzendaritzako kargutzat hartuko da:

-Zuzendariaren ondokoa.

4. Merezimenduen baremoko 1.2.2 atalean ezarritako ondareetarako, ondokoak zuzendaritzako kargutzat hartuko dira:

-Lanbide Heziketan izandako atal honetako karguak.

-Idazkariarenn ondokoa.

-Ikasketa buruaren ondokoa.

-Egoitzaburua.

5. Merezimenduen baremoko 1.2.3 atalean jarraiko zuzendaritzako karguengatik emanen dira puntuak, gutxienez:

-Idazkariordea.

-Delegatutako ataleko gaueko ikasketetako eskuorde-burua.

-Komunitate autonomoetako Batxilergoko ikastetxeetako hedapen idazkariaren eskuordea, edo antzekoak.

-Toki korporazioekin egindako hitzarmenen bidez homologatutako ikastetxeetako ikasketa burua edo idazkaria.

-Egokitutako ikastetxe askeko zuzendaria, erregistro pertsonaleko zenbakiarekin.

-Irakaskuntza ertaineko patronatuko ikastetxe ofizialeko idazkaria.

6. Baremoko 1.2.4 atalaren ondoreetarako, ondoko karguak berdinetsita daude:

-Mintegiko buruaren ondokoa.

-Departamentuko buruaren ondokoa.

7. Bi kargutan arituz gero, ezin da puntuaziorik jaso biengatik.

Hirugarrena.-Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean burututa dauden merezimenduak soilik sartuko dira baremoan, memoria izan ezik, zein deialdiko hirugarren oinarrian ezarritako epean aurkeztu baita.

II. ERANSKINA

Memoriaren azala (baremoko 4. atala)

KATEDRADUN MAILA ERDIESTEKO DEIALDIRAKO MEMORIA

LEHEN DEITURA BIGARREN DEITURA IZENA

JATORRIZKO KIDEGOA ESPEZIALITATEA

...........n, ........ko ..................aren .....n.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0112885