11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

Borondatezko birzatiketarako proiektua. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2001eko abenduaren 12ko osoko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik, ondokoa erabaki zuen: San Martin Unxeko Udal Planeko 1 UE unitatea (1-AR3 sektorea) borondatez birzatitzeko proiektua hasiera batez onestea. Sustatzailea: "Promociones Inmobiliarias y Edificaciones Urtesa, S.L."

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatu orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan. Alkatea, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0113284