11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko irailaren 13an emandako 4.189 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-6090 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Felisa Martínez Asiáin andreak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko abuztuaren 9an emandako bahitura-dilijentziaren aurka (19083/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.189 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-6090 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Felisa Martínez Asiáin andreak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko abuztuaren 9an emandako bahitura-dilijentziaren aurka (19083/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboaren 2000ko abuztuaren 9ko bahitura-dilijentziaren aurka. Dilijentzia horren arabera 12.183 pezetako munta bahitu nahi zitzaion Felisa Martinez Asiáin andreari eta emaitza partziala Caja Rural erakundeko bere titulartasuneko kontu baten zuen 10.697 pezeta izan zen. Zorraren jatorria 19083/99 zenbakia duen zehapen-espedientean gauzatu den isunaren zenbatekoa borondatezko epean ez ordaintzeagatik interesatuaren aurka Iruñeko Udalak burutu duen premiamenduzko-probidentzia izan da. Errekurtsogileak, bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio betearazpidetzako bidea bidezkoa ez dela adieraz dezan.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du (19083/99 zenbakia duen zehapen-espedientea) eta ez du aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen legelariaren txostenik aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera bat zabaldu denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar. 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.-Espedientean azaltzen den dokumentazioa aztertu ondoren hau ikusi dugu eta esan behar da kasu honetan Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluko f) idatz-zatian eta Erregelamendu Orokorraren 99.2. artikuluan ezarritakoa gertatu dela. Espedientean ez da azaltzen bidezko premiamenduzko-probidentzia (2000ko martxoaren 13koa) era egokian jakinarazi zitzaionik errekurtsogileari, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarri den bezala, bada, azterketa egin ondoren esaten ahal da ezin dela baieztatu hori ekainaren 7ko 69/00 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik etxean bertan jakinarazpena egiteko ahaleginik egin zenik eta ahalegin horiek beharrezkoak dira orain aztergai dugun kasua bezalakoetan, hau da, Administrazioak ez duenean baieztatzen errekurtsogilea ezezaguna dela edota jakinarazpena nora egin ez dakiela.

Gai horri buruz 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko Auzitegi Gorenaren epaiak, hurrenez R.Ar. 7262 eta R.Ar. 7277 aipatzen ahal dira, hurrenez hurren: "prozesatzeko lege edo organo igorle eta alderdien (jakinarazpenak, deialdiak, agindeiak, eta abar) arteko jakinarazpenen inguruko prozedura guztien helburu bakarra errealitatean ezagutza hori gauzatu egin dela bermatzea baino ez da edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez inguruabar jakin batzuetan. kopia edo aldaki bat ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar kanpoko zeinuak baino ez dira eta, nolabait, ezagutza egon dela adierazten dute edo hori ematen dute aditzera eta hori defendatzeko eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik zerga antolamendu modernotan eskabide horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbideratzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian erabat formalizatzen da egintza horien betearazpena, prozeduraren ulermen berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka, alegia".

Beraz, bidezkoa da errekurtsoa onestea eta errekurritu den bahitura dilijentzia deuseza dela eta ez duela ondorerik adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboaren bahitura-dilijentziaren aurka jarri dena (erreferentzia: 19083/99 zenbakiko zehapen-espediente); egintza hori ezetsi berretsi behar dugu eta ezetsi dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko ekainaren 6an emandako 2.696 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-0657 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Camilo De Los Santos López jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotziak 2000ko maiatzaren 4an emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2000ko irailaren 29ko ebazpenaren aurka (7436/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.696 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-0657 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Camilo De Los Santos López jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotziak 2000ko maiatzaren 4an emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2000ko irailaren 29ko ebazpenaren aurka (7436/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da, errekurtsogileak beran debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotziak emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren ebazpenaren aurka (7436/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordetzea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen abuztuaren 20ko 104. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa. Ebazpen horren bidez isun bat ezarri zen ibilgailua galtzadaren erdian estazionatzeagatik, trafikoa oztopatuz alegia ("Virgen del Camino" ospitaleko parkingean), hartara antolamendu juridikoa hautsi baitzuen. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta ez du aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen txostenik erantsi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoaren zaintzaren erantzukizuna duten agintaritzaren agenteen salaketak kontrako frogarik ez dagoenean sinesgarriak direlako. Interesatuak ez du formulatu zen salaketaren aurkako inolako alegaziorik aurkeztu eta errekurtsoaren fasean ere ez du kontrako inolako frogarik aurkeztu eta, ondorioz, argi dago espedientea eragin duen arau-haustea benetan gertatu zela.

Bigarrena.-Gainerakoetan, egia izan arren Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluak ezarri duela agintaritzako agenteek formulatzen dituzten salaketak egintzan bertan jakinarazi behar direla, egia da salaketan bertan eraso behar diren arrazoi bidezkotuengatik (kasu honetan arau-hauslea bertan ez egotea) zilegi dela geroago jakinaraztea. Horrela interesatuari jakinarazpena zehapen-espedientea hasi zenean egin zitzaion, hau da, bera ibilgailua jasotzeko garabiaren udal biltegira joan zenean eta bertan zegoen 307. zenbakiko udaltzainak jakinarazi baitzion. Salaketa-orria sinatzeari uko egin zion baina horrek ez du esan nahi tramitea bete gabe dagoenik.

Beste alde batetik, salaketa jakinarazten denean, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epea eten egiten da (hiru hilabeteko epea da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 5/1997 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2. artikuluan xedaturik dagoenez.

Hirugarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "toki arriskutsuetan gelditzea edo estazionatzea, edota trafikoan eragozpenak eragiten dituzten tokietan.". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Kasu honetan salatu diren egintza horiek urratze larria dira urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.l) artikuluan ezarri denaren arabera, eta 16.000 pezetako zenbatekoa duen isuna aplikatu da. Auzitegi honen aburuz zenbateko hori egokia da.

Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, formazko tramite guztiak bete dira eta ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko aukera eman da, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan, ez baitira bi hilabete igaro hurrenez hurreneko administrazio ekintzen artean. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren ebazpenaren aurkakoa (7436/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen horiek baieztatu behar ditugu eta baieztatu ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 26an emandako 3.545 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1555 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Araceli Lozano Alvarez andreak jarritakoa, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko irailaren 2an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2000ko urriaren 30eko ebazpenaren aurka (6358/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.545 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1555 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Araceli Lozano Alvarez andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko irailaren 2an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2000ko urriaren 30eko ebazpenaren aurka (6358/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Auzitegi honetan Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arau-hauste batengatik isun bat ezarri eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak hura kobratzeko agindutako premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren ebazpenaren aurka; hori izenburuan adierazi den zenbakia duen zehapen-espedientean gauzatu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregua egin du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, baina ez du aurkeztu aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko legelariaren txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion interesatuari eta Auzitegi honetan jarri zen haren aurkako errekurtsoa (98-5371 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa) eta honek ezetsi egin zuen 1999ko ekainaren 11ko 8101 zenbakidun Ebazpenaren bidez, eta irekita geratu zen jurisdikzio bidea. Bestalde, gora jotzeko errekurtso hau ez da errekurtso hierarkikoa eta hura jartzeak ez dakar Udalaren administrazio-bidearen luzapenik, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Bestalde, administrazio-bidea agortu zenean ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea, 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak).

Hirugarrena.-Azkenik, ez da antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeki egokitzen zaio Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso inpropioei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan.". Ez da frogatu, halaber, ordainketaren gerorapenaren emakidarik egon denik, edota bestelako akatsik egon denik, ofizioz izan arren Auzitegi honek kontuan hartu beharko duenik. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko isun bat premiamendu bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurkakoa (6358/98 zenbakiko zehapen espedientea); egintza horiek berretsi behar ditugu eta berretsi ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko irailaren 7an emandako 4.032 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2083 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Pedro González López jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Berriozarko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 5ean emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2001eko martxoaren 30eko ebazpenaren aurka (327/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.032 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2083 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro González López jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Berriozarko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 5ean emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2001eko martxoaren 30eko ebazpenaren aurka (327/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da, trafikoko arau-hauste larria egiteagatik hasi zen zehapen-espedientean 16.000 pezetako isuna ezari zuen Berriozarko Udaleko Alkatetzaren zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren ebazpenaren aurka, hain zuzen ere ibilgailua bigarren ilaran estazionatzeagatik barruan gidaria egon gabe (Artekale kalea, 12), trafikoa eragotziz eta antolamendu juridikoa hautsiz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Berriozarko Udalak bere jarduketa bidezkotzeko aurrekariak zituen espedientea igorri zuen; txosten horretan aurkaratu ziren egintza horien legezkotasuna defendatzeko txostena zegoen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoaren zaintzaren erantzukizuna duten agintaritzaren agenteen salaketak kontrako frogarik ez dagoenean sinesgarriak direlako. Ikusirik salaketa egin zuen funtzionarioak, interesatuak inolako kontrako frogarik ekarri ez duten bere alegazioak aurkeztu ondoren, berretsi egin zuen salaketa termino guztietan. Beraz argi dago espedientea eragin duen arau-haustea benetan gertatu zela.

Gainerakoetan, egia izan arren Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluak ezarri duela agintaritzako agenteek formulatzen dituzten salaketak egintzan bertan jakinarazi behar direla, egia da salaketan bertan eraso behar diren arrazoi bidezkotuengatik (kasu honetan arau-hauslea bertan ez egotea) zilegi dela geroago jakinaraztea.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuan edo trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuan ibilgailuak geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Kasu honetan salatu diren egintza horiek urratze larria dira urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.h) artikuluan ezarri denaren arabera, eta kasu honetan ezarri den zehapena 16.000 pezetako munta duen isuna izan da eta Auzitegi honen aburuz zenbateko hori egokia da. Bestalde, delako munta hori %50eko beherapena aplikatuz ordaintzen ahal da arau-hausleak salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun baliodunen barruan ordaintzen badu.

Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, formazko tramite guztiak bete dira eta ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko aukera eman da, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan, ez baitira bi hilabete igaro hurrenez hurreneko administrazio ekintzen artean. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Berriozarko Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren ebazpenaren aurkakoa (327/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza horiek berretsi behar ditugu eta berretsi ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 23an emandako 3.468 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1507 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Iván Murillo Ulecia jaunak jarritakoa, utzikeriaz gidatzeagatik Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 13an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (208/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.468 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1507 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iván Murillo Ulecia jaunak jarri du errekurtsoa, utzikeriaz gidatzeagatik Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 13an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (208/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 13an eman zuen ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez 50.000 pezetako munta duen isuna jarri da trafikoko arau-hauste larria egiteagatik, hain zuzen ere utzikeriaz gidatzeagatik (Iruñeko etorbidea, 2), antolamendu juridikoa urratuz. Interesatuak beraren iritziz aplikatu beharreko oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Barañaingo Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arau orokor gisa, guztiendako administrazio prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan ezarrita dago ustezko arau-hausle guztiek eskubide kardinala dutela egozten zaizkien egitateak, egitate horiengatik leporatzen ahal zaizkien arau-hausteak eta ezartzen ahal zaizkien zehapenak jakinaraz diezazkieten, nahi izanez gero alegazioak aurkeztu ahal ditzaten eta Antolamendu Juridikoak onartzen dituen defentsabideak erabili ahal ditzaten. Zehatzago, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak 79. artikuluan agintzen denez, ustezko urratzaileari hamabost eguneko epea (egun baliodunak) ematen zaio egoki deritzen alegazioak egiteko eta bidezko deritzen frogabideak proposatzeko.

Bigarrena.-Udalak igorri dizkigun agirien arabera ikusten ahal da zehapen-espedientea 2001eko martxoaren 4an hasi zela (trafikoaren zaintzaren ardura zuen agintaritzako agenteak egin eta egintzan bertan jakinarazi zuen salaketa) eta, ordea, Alkatetzak hil eta urte bereko 13an hartu zuen zehapen-ebazpena, hau da, alegazioak aurkezteko legezko epea iraungi gabe zegoenean eta hori babesgabezia eragiten duen funtsezko akatsa da. Prozedurari buruzko arauek, jakina denez, administratuek Administrazioaren aurrean dituzten eskubideak bermatzen dituzte. Horregatik, Auzitegiak, baita ofizioz ere, aintzat hartzen ahal du "prozedura garbia den eta prozedurari buruzko arauak betetzen diren ala ez, ordena publikoa bermatzearren" (1984ko apirilaren 11ko A.G.E. -2227 B.E.-). Bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau onestea eta errekurritu den ebazpen hori deuseza dela adieraztea eta indarrik gabe uztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dela eta baiesten dela arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Barañaingo Alkatetzak trafikoaren arloko arau-hausteengatik isuna ezartzeko emandako ebazpenaren aurkakoa (208/01 zenbakiko zehapen-ebazpena); ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 13an emandako 3.723 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1604 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José Miguel Francés Gil Cuartero jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko otsailaren 23an eman zuen ebazpenaren aurka (946/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3723 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1604 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Miguel Francés Gil Cuartero jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko otsailaren 23an eman zuen ebazpenaren aurka (946/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri da Barañaingo Alkatetzak 16.000 pezetako isuna ezartzeko 2001eko otsailaren 23an eman zuen ebazpenaren aurka. Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailu bat minusbaliatuentzako aldean aparkatzeagatik (Solar VII Lagunak), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Barañaingo Udalak espedientea igorri du, bere jardunaren aurrekariekin batera, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Salatutako gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoaren zaintzaren erantzukizuna duten agintaritzaren agenteen salaketak kontrako frogarik ez dagoenean sinesgarriak direlako. Interesatuak ez du formulatu zen salaketaren aurkako inolako alegaziorik aurkeztu eta errekurtsoaren fasean ere ez du kontrako inolako frogarik aurkeztu eta, ondorioz, argi dago espedientea eragin duen arau-haustea benetan gertatu zela.

Gainerakoetan, egia izan arren Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluak ezarri duela agintaritzako agenteek formulatzen dituzten salaketak egintzan bertan jakinarazi behar direla, egia da salaketan bertan eraso behar diren arrazoi bidezkotuengatik (kasu honetan arau-hauslea bertan ez egotea) zilegi dela geroago jakinaraztea. Horrela, interesatuari zehapen espedientearen hasieraren jakinarazpena 2001eko urtarrilaren 31ko 14 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Barañaingo udaletxeko ediktu-taulan egin zitzaion, bere helbidean jakinarazten hiru aldiz saiatu ondoren, eta tramitea betetzat eman zen.

Bigarrena.-Halaber, esan behar da, hori gora-behera, honako kasu honetan Udalak ez duela benetakotu delako arau-hauste hori Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorreko 91. artikuluan ezarri diren balizkoen barruan sartzen ahal dela (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua), arau horren 94. artikuluan arau-hauste larritzat jotzen baita zirkulazioa era larrian oztopatzen duen geldialdia edo estazionamendua egitea. Kontuan hartu behar da Zirkulazioari buruzko Erregelamendua aldarazi duen urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretua indarrean jarri ondoren, berariaz minusbaliodunentzat diren alde erreserbatuetan estazionatzea arau hauste arintzat tipifikatu da delako errege dekretu horren 94. artikuluaren 2.d) eta 3. idatz-zatietan. Ondorioz, Auzitegiak erabaki du isunaren munta 10.000 pezetara gutxitu behar dela, legeak ezarri dituen graduazioaren irizpideak aplikatuz.

Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, formazko tramite guztiak bete dira eta ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko aukera eman da, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan, ez baitira bi hilabete igaro hurrenez hurreneko administrazio ekintzen artean. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Zati baten onetsi behar dela aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Barañaingo Udaleko Alkatetzak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zena (946/00 zenbakiko zehapen espedientea), eta isunaren munta 10.000 pezetara gutxitzea arau-hauste arina egiteagatik.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko irailaren 7an emandako 4.037 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2099 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Juan Carlos Azcárate Urdiáin jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2000ko abenduaren 20ko ebazpenaren aurka (21234/00 udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.037 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2099 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Carlos Azcárate Urdiáin jaunak jarri du errekurtsoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2000ko abenduaren 20ko ebazpenaren aurka (21234/00 udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak hari eskuordetu baitzion zehatzeko ahalmena, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) zehapena ezartzeko eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurka. Zehapen horren bidez 16.000 pezetako isuna ezarri zen trafikoko arau-hauste larria egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailua zama lanak egiteko erreserbatuta dagoen aldean estazionatzeagatik horretarako ordutegiaren barruan (Errioxa etorbidea eta García de Nájera etorbidea) antolamendu juridikoa hautsiz. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta azkenik, zehapena deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta ez du bere egintzaren legezkotasuna defendatzeko Saileko Legelariaren txostenik aurkeztu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoaren zaintzaren erantzukizuna duten agintaritzaren agenteen salaketak kontrako frogarik ez dagoenean sinesgarriak direlako. Interesatuak ez du formulatu zen salaketaren aurkako inolako alegaziorik aurkeztu eta errekurtsoaren fasean ere ez du kontrako inolako frogarik aurkeztu eta, ondorioz, argi dago espedientea eragin duen arau-haustea benetan gertatu zela.

Bigarrena.-Bestalde, interesatuari jakinarazpena zehapen-espedientea hasi zenean egin zitzaion, hau da, salaketa egin zen egun berean, 2000ko ekainaren 21ean, 184. zenbakiko udaltzainak jakinarazi baitzion. Salaketa-orria sinatzeari uko egin zion baina horrek ez du esan nahi tramitea bete gabe dagoenik.

Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epea eten egiten da (hiru hilabeteko epea da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 5/1997 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2. artikuluan xedaturik dagoenez. Oraingoan ez da horrelakorik gertatu. Kasu zehatz honetan ez da inguruabar hori gertatu alegazioak formulatzeko epetik zenbatu eta hilabeteko aldia igaro aurretik zehapen-ebazpena jakinarazteko bi ahalegin egin zirelako, Posta Zerbitzuaren bitartez, hau da, 2000ko abuztuaren 7an eta 9an, salaketa-orrian adierazita dagoen interesatuaren helbidean eta horrek argi uzten du zehapen-espedientea ez zela geldirik egon hilabete baino epe luzeagoan eta, ondorioz, preskripzioaren epea, hasieran salaketaren jakinarazpenarekin eten zena, ez zen berriz hasi.

Eta hori horrela da preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela antzemateko, interesatuak zehapen-espedientea hasieraren berri jaso ondoren esan behar delako, eta jurisprudentzia mardula dago horri dagokionez, eten egin dela. Hau da, jarduketak erabat gelditu direla eta horrelakorik ez da gertatzen prozesuan beharrezkoak eta ezinbestekoak diren eta kanpoko emaitzako dilijentziak, eta ez tramite hutsezkoak, egiten ari diren bitartean. Kasu honetan zehapenaren jakinarazpena egiteko bi ahaleginak izan dira.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuan edo trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuan ibilgailuak geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Kasu honetan salatu diren egintza horiek urratze larria dira urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.g) artikuluan ezarri denaren arabera, eta ezarri den zehapena 16.000 pezetakoa da, eta munta hori, Auzitegi honen aburuz, era egokian graduatu da. Halaber, esan behar da delako zenbateko hori %20ko deskontuarekin ordaintzeko aukera ere izan zela, urratzaileak salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun baliodunekoen barruan eginda.

Azkenik, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, funtsean legeak eskatzen dituen formazko tramite guztiak bete dira eta ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko aukera eman da, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezarri duen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak zehapena ezartzeko eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurka (21234/00 udal espedientea); ebazpen horiek baieztatu behar ditugu eta baieztatu ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 13an emandako 3.753 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1535 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Pilar Sesma Galarraga andreak jarri zuen, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko ekainaren 30ean eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen 2000ko azaroaren 23ko ebazpenaren aurka (771682/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

".3.753 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1535 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Pilar Sesma Galarraga andreak jarri du errekurtso hori, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko ekainaren 30ean eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen 2000ko azaroaren 23ko ebazpenaren aurka (771682/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurka. Horren bidez 10.000 pezetako isuna ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailua ZEL aldean estazionatzeagatik (Hermanos Imaza kalea, 9) indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe, antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta ez du erantsi Legelariak egintzaren legezkotasunaren alde egin duen txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Errekurtso honen xedea den zehapen-ebazpenak deuseztatu egin behar da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen testu artikulatuaren 72. artikuluaren 1. eta 3. idatz-zatietan ezartzen dena betez: "lege horretako xedapenen kontrako arau-hausteengatiko erantzukizuna arau-haustearen egileari egotzi behar zaio zuzenean", eta, dena den, salbuespen moduan, esaten du "ibilgailuaren titularrak arau-haustea egin duen gidaria nor den jakinarazi behar du eta baldin eta ez badu, bidezkotuta, betebehar hori prozeduraren tramitean betetzen, diru zehapena jaso dezake arau-hauste larriaren egile bezala".

Espedientean dauden datuek erakusten dutenez, onartu behar da salaketa ez zela egintzan bertan jakinarazi eta, ondorioz, arau-hauslea ez zen identifikatu. Baina erasota dago, ordea, zehapen-ebazpena eman aurretik Ibon Sesma jauna aurkeztu zela, Nafarroako Gobernuko eskuordetzan 2000ko martxoaren 9an erregistraturik dagoen idazkian, eta horretan ustezko urratzearen eguna eta tokia azaltzen zen, eta baita aldi berean adierazi zuen ez dela egia ibilgailua tiketik gabe aparkatu zuenik eta, hau guztia gora behera, salaketaren berri jasotzat jotzen zuela. Dena dela, adierazpen horiek gora behera, ibilgailuaren titularraren aurkako zehapen-prozedurak aurrera jarraitu zuen, zigor zuzenbidetik ekarri den zigorraren pertsonalitatearen oinarria hautsiz, hau da, errekurtsogileari egotzi zaizkiolako, frogatu gabe egintza batzuk egotz baitzaizkio nahiz eta ez jakin, dudarik gabe, erantzulea bera zenik. Ondore horretarako gogoan eduki behar ditugu Auzitegi Gorenaren epaietan -besteak beste 1989ko urriaren 23an -R. Ar. 6990-, 1990eko urtarrilaren 29an -R. Ar. 357- eta 1997ko maiatzaren 21ean -R. Ar. 4375-, behin eta berriz ezarri dela "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Eta horrela egin ezean, zaintzaileak salaketa-orrian egin dituen adierazpenak eta interesatuak egin dituenak maila berean daudela onartu behar da, azken horrek ukatu egiten baitu ustezko arau-haustea egin duenik eta kasu jakin honetan administrazioko erantzukizun-ezaren oinarriak du lehentasuna, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.1 artikuluan jasota dagoena alegia. Bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta aurkatutako ebazpena deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurkakoa zen (771682/00 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen horiek hori deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko irailaren 13an emandako 4.171 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4521 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José Luis Alonso Viguria jaunak jarri zuen, tiketa edo indarreko egoiliar-txartela ondo ikusteko tokian jarri gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko maiatzaren 4an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (771185/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.171 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4521 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Luis Alonso Viguria jaunak jarri du errekurtso hori, tiketa edo indarreko egoiliar-txartela ondo ikusteko tokian jarri gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko maiatzaren 4an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (771185/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka. Isun hori ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailu bat ZEL aldean estazionatzeagatik -txandakatzea baino ez- tiketa ondo ikusteko tokian jarri gabe (Gaztelu plaza, 4) antolamendu juridikoa urratuz (771185/99 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu polizia laguntzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (7639/1991 E.A.) eta 1993ko azaroaren 23koan (8883/1993 E.A.), besteak beste, adierazi duen bezala, eta haien salaketa edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoa da, ondorengo frogen bitartez "egiaztatzen" ez den bitartean. Aurrean azaldu dugunaren haritik komeni da hitzez hitz aipatzea Auzitegi Gorenak 1999ko irailaren 22ko Epaiaren (410/1 erref., Actualidad Jurídica Aranzadi) zuzenbideko oinarrietatik seigarrenaren atal batean esan zuena, arestian aipatu ditugun epaietan bildutako doktrina sendotzen baitu, kontrolatzaile edo zaintzaileek egiten dituzten salaketei froga gisa eman behar zaien garrantzia argi eta garbi aintzatetsiz: "Irizpide gisara ez da onargarria trafikoaren kontrolatzaile batek egindako salaketa honelako arau-haustea egiaztatzeko batere indarrik ez duela esatea; era berean, ez litzateke onargarria izanen edozein herritarrek arau-haustea egiten ikusi eta hura salatzen badu haren salaketak baliorik ez duela esatea. Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan arau orokor gisa aurreikusten denez, bide segurtasunaren arloko zehapen prozedura hasi, ofizioz hasten ahal da, edo trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzaren agenteek eskaturik, edo gertaeren lekuko izandako beste edozein herritarrek eskaturik. Aztergai dugun kasu honetan oso erraz ikusten ahal da pertsona salatuak erabat ukatu duela egozten zaizkion arau-hausteak benetan gertatu direla, eta kasu honetan berariaz aparkaleku mugatuak kontrolatu behar dituzten pertsonek egindako salaketak direnean, hots, bideetako zirkulazioa zaintzeko ardura duten agintaritzako agenteen izaerarik ez dutenak. Aldi berean, argi ikusten ahal da beste inolako frogarik eduki gabe espedienteek, zirkulazioko agente batek eskuhartu gabe edota inolako froga osagarririk egin gabe -salaketa egin duen kontrolatzailearen berrespenik ere ez dago- eta, ondorioz, emaitza zehapena 1990eko martxoaren 2ko Legegintzako Errege Dekretuaren Bide 76. artikuluaren arabera trafikoko zaintzaren arduradun ofizialak diren agenteen salaketen duten ofizialtasunaren ustezko egiatasuna antzemateko oinarriaren arabera ezartzea izan da. Eta inguruabar horren bidez esan behar dugu, lehen instantzian adierazi den bezala, zehapenak ezartzeko bete den bidearen irizpideak erabat direla legezko oinarririk gabekoak, erabili den irizpide bakarra 76. artikuluaren aplikazio okerra delako, hau da, argi eta garbi Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan bildu den ustezko errugabetasunaren oinarria hautsiz". Beraz, aztergai dugu kasu zehatz honetan , Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salaren 1998ko abenduaren 18ko epaian biltzen denaren ildotik (Actualidad Jurídica Aranzadi-ko 382/7 erreferentzia) ez dago inolako frogarik, ez egin den arau-haustearenik eta ez horren egilearenik. Errekurtsogileak uko egin dio salaketan azaltzen diren gertaerak egia izatea onartzeari eta, horregatik, udalak jokaera hori zehatzeko kargu-froga egokiak aurkeztu behar izan ditu eta ez du horrela egin eta, ondorioz, argi hautsi du Konstituzioan azaltzen den ustezko errugabetasunaren oinarria (Konstituzioaren 24. eta 25. artikuluak). Beraz, bidezkoa da errekurtsoa baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dela eta baietsi dela arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zen (771185/99 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 27an emandako 3.556 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1558 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Martín José Mina Goñi jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko ekainaren 8an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2000ko azaroaren 23ko ebazpenaren aurka (13545/00 zenbakidun zehapen-espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.556 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1558 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Martín José Mina Goñi jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko ekainaren 8an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2000ko azaroaren 23ko ebazpenaren aurka (13545/00 zenbakidun zehapen-espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordetzea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen abuztuaren 20ko 104. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); haren bitartez, 16.000 pezetako isuna ezarri zen ibilgailua minusbaliodunentzako erreserbatuta dagoen tokian estazionatzeagatik (Labrit Merced) antolamendu juridikoa hautsiz. Interesatuak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, zehapenak deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta aurkaratu den egintza horren legezkotasuna defendatzeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen 30/1992 Legeak, 4/1999 Legearen bidez aldaturik, 44. artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da. Halakoetan, iraungitasuna adierazten duen ebazpenean jarduketak artxiba daitezela aginduko da, (...)". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motoredun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 EDren bidez aldaturik) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi egingo da eta jarduketak artxibatu egingo dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta, salbu eta (...)". Aztergai dugun prozedura 2000ko apirilaren 22an hasi zen eta bidezko zehapen-ebazpena horren aurkako birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu zen egunean jakinarazi zela ulertu behar da, hots, urte bereko urriaren 25ean, zehapen horren ordezko argitalpenak akatsak dituelako ez zelako Aoizko ediktuen oholtzan argitaratu. Hortaz, ebazpena jakinarazi zenean aspaldi iragana zen sei hilabeteko epea, eta horregatik bidezkoa da espedientea iraungita dagoela adieraztea eta jarduketak artxiba daitezela agintzea, errekurtsogilearen asmoa baietsiz.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste bategatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka jarri dena; ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 31ean emandako 3.610 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1610 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Fernando Mina Goñi jaunak jarri zuen, debeku den geldialdiak egiteagatiko zehapenak eta tiketik edo egoiliarraren indarreko txartelik gabe estazionatzeagatiko zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko ekainaren 8an eman zituen hiru zehapen-ebazpenen aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2000ko azaroaren 23ko ebazpenaren aurka (12813/00, 147745 eta 14780/00 zenbakidun zehapen-espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.606 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1610 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fernando Mina Goñi jaunak aurkeztutakoa, debeku den geldialdiak egiteagatiko zehapenak eta tiketik edo egoiliarraren indarreko txartelik gabe estazionatzeagatiko zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko ekainaren 8an eman zituen hiru zehapen-ebazpenen aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen erakunde beraren 2000ko azaroaren 23ko ebazpenaren aurka (12813/00, 147745 eta 14780/00 zenbakidun zehapen-espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko hiru arau-hauste egiteagatik ezarri ziren beste horrenbeste zehapen aurkaratzeko aurkeztu zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen. Arau-hausteak ondoko hauek izan dira: 14745/00 zenbakia duen espedienteari dagokiona, ibilgailu bat zama lanak egiteko erreserbatuta dagoen tokian era ez egokian estazionatzeagatik erabilera horretarako ordutegiaren barruan eta jarduera hori egin gabe (Gazteluko plaza, 4); bigarrena, 12813/00 zenbakia duen espedienteari dagokiona, zirkulatzeko erreian estazionatzeagatik trafikoa eragotziz (Orreagako etorbidea, Aurrezki Kutxaren aurrean) eta, hirugarrena, 14789/00 zenbakia duen espedienteari dagokiona, alde urdinean estazionatzeagatik, tiketit edo gaitasuna ematen duen egoiliarraren txartelik eduki gabe (Gazteluko plaza, 3). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-147745 eta 12813/00 zenbakidun zehapen-espedienteei dagokienez, Udaltzaingoaren salaketak eragin dituzten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak kontrako frogarik ez dagoenean sinesgarriak dira. Ikusirik salaketa egin zuen funtzionarioak frogarako elementu anitz aurkeztu duela (egitateak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako araua...) eta ikusirik interesdunak ez duela alegaziorik aurkeztu behar zen fasean (ustez zuen errugabetasuna bukatu da horrela, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 epaiari jarraituz); oraingoan ere, errekurtso aldian, proposatutako froga gorabehera ez da errugabetasun uste hori ezertan ere aldatu; beraz argi dago arau-haustea zehapen espedientean jaso bezala gertatu zela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea." Horri buruz, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluak gelditzeak edo aparkatzeak zirkulaziorako eragozpen larria edo arriskua ekar dezaketen kasuen zerrenda dakar. Bada, hiru kasu horietatik bitan, xedapen horren 2.g) eta m) idatz-zatietan ezarri direnetan, salaketen xedea diren gertaerak tipifikatzen dira.

Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da eta ezarri diren zehapen horiek ia arau-hauste horietarako ezarrita dauden gutxieneko muntetan ezarri dira. Beste alde batetik, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko (salaketak berari eman zitzaizkion zuzenean eta uko egin zion sinatzeari, baina horrek ez du esan nahi tramitea ez zenik bete). Ez da gertatu norbanako horrek alegatu duen zehapenaren preskripzioa, zehapen-ebazpena jakinarazteko egin ziren bi ahaleginek, 2000ko ekainaren 12an eta 14an, eten egin dutelako preskripzio hori, ahalegin horiek egin zirenean bera etxean egon ez zelako arrakastarik izan ez arren, eta ordezpenezko argitalpenari ekin zitzaion. Ondorioz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezestea adierazi diren bi zehapen horiei dagokienez.

Hirugarrena.-14780/00 zenbakia duen zehapen-ebazpenari dagokionez eman den ebazpenari buruz, esan behar da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu estazionamendu mugatuetako zaintzaile edo kontrolatzaileengana eta, ondorioz, horiek egiten dituzten salaketek ez dute fede emateko egintzaren ondoriorik salbu eta geroagoko frogen bidez ez badira salatu diren gertaera horiek egiaztatzen.

Egileak ukatu egin du, birjarpenezko errekurtsoan, estazionamendu mugatuetako zaintzaile edo kontrolatzaileen kasuan aplika ezina den trafikoko agintaritzaren agenteen izaera hori ez duen pertsona batek formulatu dion salaketaren bidez egozten zaizkion gertaera horiek egia zirenik. Besteak beste Auzitegi Gorenaren 1991ko urriaren 1eko epaian (R. Ar. 7639/1991), 1993ko azaroaren 23ko epaian (R. Ar. 8883/1993) eta 1999ko irailaren 22ko epaian (Ref. 410/1, Actualidad Jurídica Aranzadi) besteak beste, deklaratzen den bezala, egia da ezin dela onartu aldeko zaintzaile edo kontrolatzaileek formulatzen duten salaketa bat erabat dela deuseza esatea zehapena benetakotzearen ondoreetarako eta, era berean, ez litzateke onargarria izanen edozein herritarrek arau-haustea egiten ikusi eta hura salatzen badu haren salaketak baliorik ez duela esatea. Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan arau orokor gisa aurreikusten denez, bide segurtasunaren arloko zehapen prozedura hasi, ofizioz hasten ahal da, edo trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzaren agenteek eskaturik, edo gertaeren lekuko izandako beste edozein herritarrek eskaturik. Gertaera horien berri duen batek salaketa aurkeztea, arestian adierazi den jurisprudentziako doktrinan ezarri denaren arabera, beti izango da kontuan hartu beharreko frogarako elementu eta horren egiatasuna baieztatzen edo ukatzen duten gainerako inguruabarrekin bat hartuko da kontuan eta zehapena ezartzeko eskumena duen administrazioarentzat zuhurtziarakotasunezko balorazio elementua izango da (zentzuz zenbatestekoa); dena dela, balorazio hori berriz aztertzen ahal da errekurtsoaren fasean. Dena dela, aldi berean, oker dago BSLren 76. artikuluan ezarri den egiatasun ustezkotasun deritzon horren arabera agintaritzako agenteek formulatu dituzten salaketei frogaren zama osoa kargatzea eta horren arabera zehapena ezartzea eta baloraziorako gainerako elementuak bazter uztea salatzaileak ez duenean delako baldintza edo maila hori.

Aztertzen ari garen kasuan erraz ikus daiteke salatuak egozten zaion arau-haustearen egitatea ukatu duela, hain zuzen ere agintaritzaren agentea ez den aparkaldi mugatuko eremuko zaintzaile edo kontrolatzaile batek eginiko salaketa batetik datorrelako; beraz, delako salaketa horrek norbanako batek egiten duenean bezala, ez du berak bakarrik gertaerak benetakotzeko indarrik, salbu eta geroagoko frogen bidez benetakotu eta indartzen bada. Halaber, erraz antzematen ahal da norbanakoak duen errugabetasun ustea galarazteko beste froga osagarririk ez badago (adibidez, gertaerak izan diren toki horretan udaltzaingoko agente bat egotea, gertaera horiei buruzko orri xehekatua idaztea, ibilgailuaren egoerari buruzko krokisa egitea,.) espedientea agintaritzako agenteen salaketei BSLren 76. artikuluan egozten zaien egiatasun ustezkotasunaren oinarrian finkatuta egin dela eta, horrela, zehapena ezartzeko erabili den irizpideak ez duela legezko oinarririk, 76. artikuluaren okerreko aplikazioan oinarritu baita eta argi dago, beraz, Konstituzioaren 24. artikuluak jasotako egiazkotasun ustearen printzipioa urratu dela. Hori dela eta, adierazi behar da 14780 zehapen-espedientean eman den zehapen-ebazpena ez datorrela zuzenbidearekin bat, frogarik ez baitago. Hura deuseztatu egin behar da.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Zati baten onetsi behar da goian adierazi den gora jotzeko errekurtsoa eta bidezkoa da aurkaratu den egintza deuseztatzea, 14780/00 zenbakia duen zehapen-espedienteari lotuta dauden asmoei dagokienez. Egintza horiek baieztatu egin behar dira 14745/0 eta 12813/00 zenbakiak dituzten zehapen-espedienteei dagokienez.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 27an emandako 3.889 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-828 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Alicia Ruiz Esparza andreak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (88095/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.889 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1828 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alicia Ruiz Esparza andreak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (88095/00 zenbakia duen udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak hari eskuordetu baitzion zehatzeko ahalmena, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka. Isun hori ezarri zen trafikoko arau-hauste larria egiteagatik, alegia, ibilgailu bat zama lanak egiteko aldean aparkatu zelako eragiketa horiek egiteko ordutegiaren barruan (Gazteluko plaza, 30) antolamendu juridikoa urratuz. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak alegatu ditu, eta azkenik, zehapena deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta legelariak egindako txostena erantsi du aurkaratu den egintza horren legezkotasuna defendatuz.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileengana, berauek ezin direlako agintaritzaren agentetzat hartu; haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E.Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E.Ar.-, beste askoren artean). Hala ere, egia da gertaeren lekuko izandako edozein pertsonaren salaketa beti dela, Goi Auzitegiak dioen bezala, kontuan hartu beharreko froga-elementua, gainerako inguruabarrekin batera aztertu beharrekoa, salaketa egia den ala ez argitzeko (AGren 1999ko irailaren 22ko Epaia 6728 E.Ar.-). Horixe gertatu da hizpide dugun kasuan, administratuak berez duen errugabetasuna hausteko Udalak beste froga batzuk egin zituen, zaintzailearen adierazpen hutsetatik aparte, esaterako espedientean argazkia dago eta horretan argi eta garbi ikusten ahal da NA-2452-AN matrikula duen ibilgailua gaizki estazionatuta zegoela. Halaber, zaintzailearen berrespen-idazkian ere salaketan islatzen diren gertaerak berresten dira.

Bigarrena.-Gainerakoan, errekurtsogileari zehapen-espedientearen hasieraren berri eman zitzaion Posta Zerbitzuaren bidez, noiz-eta 2001eko urtarrilaren 5ean (jakinarazpena Miguel Angel izenarekin identifikatu zen pertsonak jaso eta sinatu zuen, lankidea denak, eta bere NAN zenbakia 33.418.535 da). Tramitea bete egin zen.

Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epea eten egiten da (hiru hilabeteko epea da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 5/1997 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2. artikuluan xedaturik dagoenez.

Hirugarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuan edo trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuan ibilgailuak geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Kasu honetan salatu diren egintza horiek urratze larria dira urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.g) artikuluan ezarri denaren arabera, eta 16.000 pezetako munta duen zehapena ezarri da. Auzitegi honen aburuz zenbateko hori egokia da.

Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, formazko tramite guztiak bete dira eta ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta alegazioak egiteko aukera eman da, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan, ez baitira bi hilabete igaro hurrenez hurreneko administrazio ekintzen artean. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zena (880954/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori baieztatu behar dugu eta baieztatu dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 30ean emandako 3.949 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1976 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Simón Castiella Muruzábal jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 11n emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko martxoaren 27ko ebazpenaren aurka (14345/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.949 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1976 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Simón Castiella Muruzábal jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 11n emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2001eko martxoaren 27ko ebazpenaren aurka (14345/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurka. Isuna Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen kontrako arau-hauste batengatik ezarri zen, goian adierazitako zenbakiarekin instruitu zen zehapen-espedientean. Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen eta ez du aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik aurkeztu.

Zuzenbideko oinarriak

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, manuzkoak diren beharkizun formalak betez eta Posta Zerbitzuaren bidez, 2000ko ekainaren 14an alegia (jakinarazpena María del Carmen Pombo andreak jaso eta sinatu zuen, langilea, 32.844.010 zenbakia duen NAN zenbakia duena) eta tramitea betetzat jo zen.

Halaber, egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu. Ondore horretarako gogorarazi behar da zehapen-ebazpen horren aurka, aukeran, birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal dena egintza eman duen organo berean; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, errekurtso hierarkikoa ez dena, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Hirugarrena.-Bestalde, administrazio-bidea agortu zenean ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea, 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak). Azkenik, ez dugu antzeman, aztertzen ari garen kasuan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik; izan ere, orain errekurritu den premiamendu-probidentzia errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaion, zehapena irmo bihurtu zen egunetik urtebete iragan baino lehen jakinarazi ere (BSLren 81.2. artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko isun bat premiamendu bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurkakoa (14345/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza horiek berretsi behar ditugu eta berretsi ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 25ean emandako 5.071 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2216 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Julián Velasco Caridad jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 12an emandako bahitura-dilijentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2001eko urtarrilaren 24ko ebazpenaren aurkakoa (12858/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.071 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2216 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Julián Velasco Caridad jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 12an emandako bahitura-dilijentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2001eko urtarrilaren 24ko ebazpenaren aurkakoa (12858/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ez ordaintzeagatik errekurtsogileari betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako bahitura-dilijentziaren aurka jarri errekurtsogileak berak jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurka. Dilijentzia horren bidez 39.485 pezetako munta baitu zen, hau da, Felipe Latasa Zurbano jaunari zerga itzulketa kontzeptuan Nafarroako Gobernuak aintzatetsita zion kontzeptutik. Zorra, besteak beste, 12858/99 zenbakia duen zehapen-espedientearen ondorio zen isun baten zenbatekoa borondatezko epean ez ordaintzeagatik hasi zen premiamenduzko-probidentziarekin sortu zen (printzipala, premiamenduagatiko errekargua eta berandutzagatiko korrituak); munta hori 19.394 pezetakoa zen eta, ondorioz, gure ebazpena horri baino ez dagokio. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren zioak eta oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio betearazpidetzako bidea bidezkoa ez dela adieraz dezan.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du (12858/99 zenbakia duen zehapen-espedientea) eta aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen legelariaren txostena aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera bat zabaldu denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar.1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.-Espedientean azaltzen den dokumentazioa aztertu ondoren hau ikusi dugu: a) orain errekurritu den bahitura-dilijentziaren aurretik zordunari era egokian jakinarazi zitzaizkion premiamenduzko-probidentzia dago (jakinarazpen hori Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarri den bezala, 2000ko apirilaren 5ean, 42. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholtzan jarriz, etxean bertan jakinarazpena egiteko ahalegina egin ondoren, noiz-eta urte bereko urtarrilaren 5ean eta berak salaketa jakinarazi zitzaionean eman zuen helbidean -Aoiz kalea, 31, 4.a Iruñea-, toki horretan interesatua ezezaguntzat jo zutelako); egintza hori irmoa eta adostua da (gero birjarpenezko errekurtsoa jartzeko aukera egon zen, Iruñeko Udalean, jakinarazpena egin eta hilabeteko epearen barruan, edo gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, Auzitegi honetan, kasu horretan ere jakinarazpena egin eta hilabeteko epearen barruan, edota administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan, hurrengo bi hileen barruan), ondorioz, probidentzia horiei buruzko eta horien aurreko jarduketei buruzko zio guztiak desagertu behar dira (1992ko abenduaren 19ko ANE, 9872 GJE); b) premiamenduaren xedea ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarri den epea igaro ondoren, Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen 2000ko apirilaren 10ean eta horren bidez zordunaren ondasunak trabatzeko agindua eman zen, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuei aurre egiteko besteko muntan alegia; c) interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan (abenduaren 20ko 1684/90 E.D.), baina ez zuen hori egin; d) Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea (zerga itzulketa) eta, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan; eta e) bahitura-dilijentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion (Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 121.1.d) artikulua). Ondorioz, Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Bestalde, ezin da esan zehapenaren preskripzioaren institutu juridikoa geratu dela, horri dagokionez, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 59.2. artikuluan (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege dekretua) ondokoa ezarri da: "zergak ez diren herri zuzenbideko zorren preskripzioaren epea, horiek zehazteko erabili diren arauen arabera eraenduko dira."; honako kasu honetan arau horrek Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera igortzen gaitu (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua), eta horren 81.2. artikuluak ezarri du "zehapenak, irmoak direnetik, urte bat igarota preskribitzen dira eta hori beraiek burutzeko jarduketen bidez baino ez dira eteten". Beste alde batetik, aipaturiko Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrak, 61.1.b) artikuluan ezarri zuen preskripzio epea eten eginen dela ordaindu behar duenak behar den moduan jakin duen edozein administrazio egintzarengatik, egintza hori dirua biltzeari edo zorraren ordainketa bermatzeari buruzkoa bada..." Eta, 61. artikulu horretan bertan, 2. idatz-zatian, adierazi da: "etena gertatu ondoren, berriz ekingo zaio preskripzioaren epeari ordainketa egin behar duen pertsonak edo administrazioak egin duen azken jarduketatik zenbatura".

Aurreko guzti hori kontuan hartuta, esaten ahal da, kasu jakin honi dagokionez, zehapenaren preskripzioaren epea eten egin zela premiamenduzko-probidentziaren jakinarazpenaren bidez eta hortik aurrera irmoa dela ez zelako eraz eta sasoiz errekurritu, harik eta administrazioaren hurrengo jarduketa baliagarria eta eraginkorra gertatu arte (bahitura-dilijentziaren jakinarazpena 2000ko azaroaren 3an, 133. zenbakia duen Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholtzan jarriz, etxean bertan jakinarazpena egiteko ahalegina egin ondoren, non-eta premiamenduzko-probidentzia jakinarazi zen helbide berean eta errekurtsogilea "ezezaguntzat" jo zutenean) eta ez da manuzko epea igaro.

Hirugarrena.-Errekurtsogileak alegatu du bahitura-probidentzia ez zitzaiola jakinarazi. Horri buruz adierazi behar dugu Auzitegi honen aurreko ebazpenetan adierazi bada ere bahitura-probidentziaren jakinarazpen ezak indefentsioa dakarrela, irizpide hori aldatu egin dugula gaudela; izan ere, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoaren iritzia bestelakoa da, eta hala adierazten da 2000ko maiatzaren 19ko autoan (1191/98 zenbakiko administrazioarekiko auzi errekurtsoa): "Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 110. artikuluan oinarriturik, bahitura probidentzia tramitezko barruko egintza bat da, eta ez dago zertan hura jakinarazi; irizpide horrekin bat dator areto hau". Bestalde, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiak, 2000ko maiatzaren 16ko 85. epaian, ondokoa dio: "Gauza berbera gertatu behar da esaten denean ondorioen idazkian bahitura probidentzien jakinarazpena falta dela esaten denean; eta hala da gauza berria izateaz gainera. probidentzia horiek tramite hutsezko egintzak baizik ez direlako, eta ordaindu behar dutenen eskubide edo interesetan eragin zuzenik ez dutelako; haiek direla eta, bahitura-dilijentzia da garrantzia duen egintza, Administrazio Auzitegi Ekonomiko Zentralak 1998ko maiatzaren 13ko ebazpenaz adierazi zuen bezala." (Administrazioarekiko Auzibideetarako 3. Epaitegia. 2000ko maiatzaren 16ko 85. epaia). Beraz, arestian adierazi den hori guztia kontuan hartuta, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta esatea erabat datozela Zuzenbidearekin bat hala orain aurkaratu den errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Alkatetzaren ebazpena nola horren abiaburua den bahitura-dilijentzia.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboaren bahitura-dilijentziaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren aurkakoa (12858/99 zenbakiko zehapen-espedientea); bi egintza horiek berretsi behar ditugu eta berretsi ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko irailaren 18an emandako 4.281 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2248 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Angel Cobo González jaunak jarritakoa, debeku den biraketa egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 14an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2001eko martxoaren 14ko ebazpenaren aurkakoa (31935/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.281 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2248 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Angel Cobo González jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den biraketa egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 14an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2001eko martxoaren 14ko ebazpenaren aurkakoa (31935/00 zenbakia duen udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu borondatezko epearen barruan ordaindu ez den trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatuz Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka errekurtsogileak berak jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordetzea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen abuztuaren 20ko 104. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Ebazpen horren bidez isun bat ezarri zen debeku den biraketa egiteagatik (Bayona etorbidea, Urdaz Monastegia kalea), hartara antolamendu juridikoa hautsi baitzuen (31935/00 zenbakia duen zehapen espedientea). Interesatuak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostena aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa. baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi duenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/99 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, posta ziurtatuaren bidez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari birjarpenezko errekurtsoaren ezespena (berak, hala nahibadazko birjarpenezko errekurtsoa jartzeko aurkeztu zuen idazkian nola orain aztergai den gora jotzekoan, ohiko helbide moduan eman zuen helbidean -Fuente del Berro kalea, 41-4.a, C. Madril-) 2001eko martxoaren 29an, eta berak jaso eta sinatu zuen, eta horrela identifikatu zuen bere burua posta zerbitzuko enplegatuaren aurrean, izen-deiturak eta NAN zenbakia adieraziz; beraz, horrela funtsean bete egin ziren manuzko legezko beharkizunak. Gora jotzeko errekurtsoa hurrengo maiatzaren 16an aurkeztu zuen, hau da, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu arestian aipatu den gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun bat egiteagatik isuna ezarri duen Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen ebazpenaren aurka errekurtsogileak berak jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurka jarritakoa (31935/00 zenbakiko zehapen-espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: