11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDE ANTOLAKETA ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENDUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da, Guztiondako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan agintzen dena betez, José Martín Lacunza Mundiñano jaunari hasi zaion 143/01 zenbakidun zehapen espedientearen ebazpena jakinaraztea, ehiza gaietan indarrean dagoen araudia urratzeagatik. Beraz, honen bidez, aipatutako legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa bete da.

Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza kontseilariaren 2001eko irailaren 5eko 1000. FORU AGINDUAREN bidez, zehapen espedientea hasi zitzaion José Martín Lacunza Mundiñano jaunari.

Mendi Zaindaritzak salaketa egin zuen 2001eko maiatzaren 17an, Nafarroako Espazio Naturalen ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea ustez urratu zelako.

Mendi Zaindaritzak 2001eko maiatzaren 17an eginiko salaketa ikusita, Nafarroako Espazio Naturalen ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea ustez urratu zelako,

Nafarroako Espazio Naturalen Foru Legearen 34. artikuluaren eredura, ondokoa

AGINDU DUT:

1. José Martín Lacunza Mundiñano jaunari zehapen espedientea hasiko zaio, ustez Nafarroako Espazio Naturalen ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea urratu duelako.

2.cu8.Espedientearen instruktore Catalina Nieves Nuin andrea izendatuko da, Administrazio Publikoko teknikaria (adar juridikoa), Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Departamenduko Ingurumeneko Araubide Juridikoko Atalekoa.

3. Salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari foru agindu honen berri emanen zaie, ondoreak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren bostean.-Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitzako kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN ORRIA

143/2001 espedientea

Salatua: José Martín Lacunza Mundiñano.

Helbidea: Nafarroako Etorbidea, 10, 2. Etxarri-Aranatz.

Urraketaren data eta tokia: Ustezko urraketa 2001eko maiatzaren 17an ikusi zen, 11:30etan, Andia mendizerran.

Salatutako gertaerak: Renault 5 markako NA-0801-W ibilgailuz Ikomar istiletik gertu gidatzea eta bertan aparkatzea, Andia mendizerran, Urbasa eta Andia parke naturalean.

Urratutako manuak: Ustezko urraketa Nafarroako Espazio Naturalen ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean tipifikaturik dago, era honetan:

Urraketa arina, 36.2 g) artikuluan, motoredun ibilgailuz espazio naturaletan ibiltzeagatik, horretarako espreski dauden bideetatik kanpo.

Zehapen proposamena: 50.000 pezetako isuna proposatzen da, Nafarroako Espazio Naturalen ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 36.5) artikuluarekin bat etorriz.

Kalte-ordainak: Ez da bidezkoa.

Bestelako zehapenak: Ez da bidezkoa.

Organo eskuduna: Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitzako kontseilaria, Nafarroako Espazio Naturalen ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeren 34 a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Lurralde Antolaketa eta Hirigintzako uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko erregelamendua onetsi zuen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren 74.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hamabost egun balioduneko epea emango da bere eskubideen alde egoki deritzen alegazioak egiteko.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren bostean.-Instruktorea, Catalina Nieves Nuin.

Iragarkiaren kodea: A0112220