11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-121 Iruña-Tutera errepidearen trazadura aldatzea, 28+600 p.k.an (Puiuko bihurgunea)" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, urriaren 15eko 858/2001 Ebazpenaren bidez, onespen teknikoa eman zion "N-121 Iruña-Tutera errepidearen trazadura aldatzea, 28+600 p.k.an (Puiuko bihurgunea)" izeneko proiektuari, eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera hogei egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zuen. Ebazpen hura 2001eko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 5ean. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "N-121 Iruña-Tutera errepidearen trazadura aldatzea, 28+600 p.k.an (Puiuko bihurgunea)" izeneko proiektua behin betikoz onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Puiuko Udalari, Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0200414