109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 26koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Ubarmin klinika laborategirako informatika sistema bat erosi eta paratzeko espedientea onesten duena, prozedura irekia eta lehiaketa baliatuz, esleitzeko.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Ubarmin klinika laborategirako informatika sistema bat erosi eta paratzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Ubarmin klinika laborategirako informatika sistema bat erosi eta paratzen duen enpresa hautatzea (2002/84 espedientea).

Izapidaketa: arrunta.

Esleitzeko prozedura: irekia.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Kontratuaren aurrekontua: 47.000 euro.

Egiteko epea: 2002ko abenduaren 31 arte.

Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko urriaren 7a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren arabera, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.

Klausulen pleguak: Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2002ko urriaren 24ko 10:00etan, Zuzendaritza Nagusi horretan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0209328