109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G U L I A

Herrilurraren desafektazioa (hasierako onespena)

Guliako Kontzejuak, 2002ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea herrilur baten desafektazioa, Guliako katastroko 16. poligonoko 96. lurzatiarena, hain zuzen ere.

Desafektazioaren xedea da lur horren ehun eta laurogeita sei metro karratu lagatzea Iruñerriko Mankomunitateari, depositura doan bidea egokitzeko proiektua dela eta.

6/1990 Foru Legeko 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 143. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horren barrenean bidezko alegazio edo erreklamazioak egin daitezen.

Hasierako onespena behin betikoa izanen da inork ez badu erreklamazio edo alegaziorik aurkezten.

Gulian, bi mila eta biko uztailaren hamabian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208072