109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U K A R

Aurrekontuko 1/2002 aldaketa. Hasierako onespena

Udalaren 2002ko ekainaren 28ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zen:

2002ko aurrekontu orokorra aldatzeko espedientea ikusirik, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan nahiz hurrengoetan eta 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan nahiz hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, hasiera batez onetsi da aurrekontuko aldaketa hau, aho batez:

Gastuak: kreditu gehikuntza.

-443.62202 kontusaila. Hilerriko pareta; 6.010 euro gehiago.

Dirusarrerak:

-870 kontusaila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.010 euro.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Ukarren, bi mila eta biko uztailaren lauan. Alkatea, Gabino Pérez de Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0208070