109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

San Martin Unxeko Udal Planeko AR-3 banaketa eremuko 1. sektorearen borondatezko birzatiketarako proiektua. Behin betiko onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2002ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen AR-3 banaketa eremuko 1. sektorearen borondatezko birzatiketarako proiektua, hari zegokion jendaurreko epea iragan baita, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2002ko otsailaren 25ean) eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, inork haren aurkako erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe.

Hori dena ematen da argitara, interesatuek jakin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 169. artikuluan ezarritakoarekin bat.

San Martin Unxen, bi mila eta biko ekainaren bostean. Alkatea, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0208069