109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

San Martin Unxeko Udal Planeko 6. banaketa eremuko exekuzio unitate bakarreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta exekuzio oinarriak. Behin betiko onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2002ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen San Martin Unxeko Udal Planeko 6. banaketa eremuko exekuzio unitate bakarreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta exekuzio oinarriak onesteko espedientea, hari zegokion jendaurreko epea iragan baita, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2002ko maiatzaren 22an) eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, inork haren aurkako erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe.

Hori dena ematen da argitara, interesatuek jakin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 156.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

San Martin Unxen, bi mila eta biko ekainaren bostean. Alkatea, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0208068