109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik, udaltzainek ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Arau-hauslea: Calero Castellano, Angel. Matrikula: 7182-BWK. Tokia: Santa Catalina plaza . Eguna: 2002ko uztailaren 16a. Espedientea: 162/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Mendive Recalde, José Antonio. Matrikula: NA-9878-Z. Tokia: Kale Nagusia, 40-42. Eguna: 2002ko uztailaren 17a. Espedientea: 163/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Purroy Unanua, Fco. Javier. Matrikula: NA-7010-AZ. Tokia: Kale Nagusia, 79. Eguna: 2002ko ekainaren 28a. Espedientea: 155/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13.

Arau-hauslea: Remón Casaña, Fernando. Matrikula: NA-4662-BC. Tokia: Kale Nagusia, 50. Eguna: 2002ko uztailaren 10a. Espedientea: 160/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13.

Arau-hauslea: Taínta Galchavarra, José María. Matrikula: NA-4961-AB. Tokia: Kale Nagusia, 68. Eguna: 2002ko uztailaren 5a. Espedientea: 156/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13.

Arau-hauslea: Unzurrunzaga Iturbe, Martín Enrique. Matrikula: 4056-BPZ. Tokia: Kale Nagusia, 41. Eguna: 2002ko ekainaren 24a. Espedientea: 152/2002. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: 11.13.

1. Irekitako espedienteak iraungiko dira, prozedura hasi eta sei hilabeteko epea bete ondotik, beste hogeita hamar egun gehiago igarotzen badira, salbu eta haiek eteteko arrazoiren bat gertatzen bada, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 42.5 artikuluan aipatzen denaren arabera.

2. Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesatuak ehuneko 50 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa udal diruzaintzan (Udaletxeko lehenbiziko solairuan) berean egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara, edo posta-igorpenaz, izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia jarriz.

3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusitako beste tokiren batean idazkia aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta helbidea adierazteko. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik.

4. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

5. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6. Salatuak alegazio idazkirik edo probarik proposatzen ez badu, jakinarazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta jaun alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Orduan, frogatutzat hartuko diren egitateak, ekarri duten arau-haustea, haren kalifikazioa, pertsona erantzulea eta proposatzen den zehapena izanen dira bakoitzari dagokion laukian aipatzen direnak, alegia, izen hauen azpian daudenak: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa" "salatua" eta "zenbatekoa". Halaberean, jakinarazten da espedientea ikusgai dagoela udal bulegoetan, 8:00etatik 14:00etara, lanegunetan, eta aztertu ahal izanen dela, bai eta dauden dokumentuen nahi beste kopia eskatu ere.

7. Nolanahi ere, interesatuak hamabost egun balioduneko epea du ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egoki juzgatzen dituen frogak proposatzeko. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du idazkia.

Zangozan, bi mila eta biko abuztuaren hogeian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre

Iragarkiaren kodea: A0209168