109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Presidente eskuduntzak eskuordetzea

Uztailaren 26an, Iruñerriko Mankomunitatearen presidenteak 141/2002 zenbakiko ebazpena onetsi zuen, ondokoa xedatzen duena hitzez hitz:

"1.-Presidente eskuduntza guztiak Mankomunitatearen presidenteordea den Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunari eskuordetzan ematea.

2.-Eskuordetzea 2002ko abuztuaren 12an hasiko da indarrean eta 2002ko abuztuaren 25ean edo, hala balegokio, presidenteak onetsitako beste ebazpenen batek espresuki zehaztutako egunean amaituko da.

3.-Aipatu eskuordetzea Mankomunitatearen Batzar Nagusiari zein Batzorde Iraunkorrari jakinaraztea, Araudi Organikoaren 31.2 artikuluak xedatutakoari jarriki.

4.-Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita seian. Javier Iturbe Ecay presidentea.

Iragarkiaren kodea: a0208874