109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Oihan enkantea

Leitzako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzen ditu hurrengo oihan aprobetxamenduak:

2001. urteko oihan plana

-Lote bakarra, Erroizte eta Sagamia alderdietan, 942 pago, 1.167 metro kubiko zur egiten dutenak.

Lizitazio prezioa: 76.615,77 euro.

2002. urteko oihan plana

-Lote bakarra, Sasan Bizkar eta Urdiñola alderdietan, 453 pago, 1.368 larizio pinu, 77 pizea+douglas eta 1.331 intsinis pinu, 2.605,26 metro kubiko zur egiten dutenak.

Lizitazio prezioa: 135.796,82 euro.

Behin-behineko fidantza: lizitazio prezioaren % 2.

Baldintza plegua Leitzako Udal Idazkaritzan eskuratzen ahal da.

Proposamen ekonomikoak independienteak izanen dira bi loteentzat.

Proposamenak aurkezteko epea eta lekua: Leitzako Udal Idazkaritzan hamabost eguneko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, eguerdiko hamabiak baino lehen.

Proposamenen zabaldura, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo laneguneko eguerdiko ordu batean Leitzako Udaletxean izanen da.

Leitzan, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Alkatea, Tomás Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: a0208873