109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Beteluko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen bi mila eta biko abuztuaren bian egin osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Beteluko 2002. urteko aurrekontua betearazteko oinarriak

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.a; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a; eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Betelun, bi mila eta biko abuztuaren bian. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: a0208872