109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren likidazioak, hots, gainbalioarenak, ondoko zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei eginak eta zehazten diren egunetan Alkatetzaren ebazpenen bidez onetsiak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez gero, argitaratzeari ekin zaio Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta azken helbide ezagunari dagokion Udaletxeko ediktu oholean; hau guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoarekin bat eginez.

Espedientea: 20020116. Ebazpenaren eguna: 2002/4/02. Subjektu pasiboa: Hernando Mendivil, Santiago Ignacio. Zergagaiaren datuak: etxebizitzaren salerosketa, Quiñones, 13, BA-A. Tributu-kuota: 409,55 euro.

Interesatuek espedienteak aztertzen ahalko dituzte Udal bulegoetan, Udaletxe plazako 1 zenbakian, bulego orduetan.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz, c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Antsoainen, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: a0208704