III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Obra adjudikaturik: "Imarkoaingo zeharbidea-5001"
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, bertaratu guztiak ados egonik, kontratu hau adjudikatzea erabaki zuela, dagokion espedientea izapidatu ondotik:
-Kontratuaren xedea: "Imarkoaingo zeharbidea-5001" obra adjudikatzea.
-Adjudikatzeko modua: negoziatua, prentsan iragarkirik jarri gabe.
-Adjudikazio hartzailea: José Alvarez Borras jauna (JABSA).
-Adjudikazioaren prezioa: 331.372,25 euro (hirurehun eta hogeita hamaika mila hirurehun eta hirurogeita hamabi euro eta hogeita bost zentimo), BEZa barne.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Jarduneko alkate udalburua, Juan Balda Garralda.
Iragarkiaren kodea: A0208853