109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

U.E.22.4. eta U.E.22.3.c unitateen eta Udalaren artean hirigintzako hitzarmena sinatzeko proposamena ikusirik, La Nava erreka-zuloa kanalizatzeko eta sektorearen urbanizazio orokorra egiteko bakoitzari dagozkion kostuak erasateari buruzkoa, Udalak hitzarmena onestea erabaki du aho batez eta, orobat, erabaki du 22.4a eta 22.3.c unitateek hartu duten adinako hirigintzako karga ezartzea U.E.22.3.b-aren gainean.

Proiektua jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 141. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz.

Erriberrin, bi mila eta biko uztailaren hamaseian. Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: A0208361