109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

Udalak, 2002ko ekainaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erriberriko U.E.22.4.a unitatea urbanizatzeko proiektua, unitateko jabekideek sustatua.

Proiektua jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz.

Erriberrin, bi mila eta biko uztailaren bostean. Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: A0208360