109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko kreditu bereziak sortzeko espedientea hasiera batean onetsirik

Los Arcosco Udalak, 2002ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko kreditu bereziak sortzeko espedientea. Hona hemen haren laburpena:

Aurrekontuko aldaketak:

Kontusaila: 1-771-648. Izena: herria sustatzeko plana. Zenbatekoa: 15.025,30 euro.

Aldaketak, osotara: 15.025,30 euro.

Finantziazio iturriak:

Kontusaila: 1-91704. Izena: 2002ko inbertsioetarako mailegua. Zenbatekoa: 15.025,30 euro.

Finantziazio iturriak, osotara: 15.025,30 euro.

Diruzaintzako gerakinen kontura: 0 euro.

Hau guztia egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, udal idazkaritzan, nahi duenak hura aztertu eta, kasua bada, bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, honela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da, eta betetzat haren laburpena argitaratzeko izapidea.

Los Arcosen, bi mila eta biko uztailaren bortzean. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0207999