109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Alkatetzaren dekretua

Josefina Bozal Bozal Lizarrako Udaleko alkate udalburua naizen honek, Lizarrako udalerritik kanpo egonen naizenez 2002ko uztailaren 9tik 16ra, ondotik heldu den ebazpena eman dut, hori guztia Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Administrazio Publikoen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan eta Udalaren A.F.E.an xedatutakoari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1. Lehen alkateorde Rafael Beitia Vicuña jauna eskuordetzea Alkatetzaren eginkizun guztietan nire ordez aritzeko, 2002ko uztailaren 9tik 16ra.

2. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Hala dekretatu, agindu eta sinatu du Josefina Bozal Bozal alkateak.

Lizarran, bi mila eta biko uztailaren zortzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0207998