109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

949/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobia: Zizur Nagusia-Gares tartea", "Iruña-Lizarra autobia: Garesko saihesbidea (Arga ibaiaren gaineko zubia izan ezik)" eta "Iruña-Lizarra autobia: Arga ibaiaren gaineko zubia Garesko saihesbidean" eraikuntza-proiektuek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 590/2001 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen "Iruña-Logroño autobia: Zizur Nagusia-Gares tartea" eraikuntza-proiektua, abenduaren 27ko 1308/2000 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Herrilan zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 1106/2000 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren "Iruña-Lizarra autobia: Garesko saihesbidea (Arga ibaiaren gaineko zubia izan ezik)" eta "Iruña-Lizarra autobia: Arga ibaiaren gaineko zubia Garesko saihesbidean" eraikuntza-proiektuak, ekainaren 30eko 649/2000 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zirenak.

Nafarroako Gobernuak, abuztuaren 5eko 182/2002 Foru Dekretuaren bidez, proiektuek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideen onura publikoa eta presako okupazioa deklaratu ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Logroño autobia: Zizur Nagusia-Gares tartea", "Iruña-Lizarra autobia: Garesko saihesbidea (Arga ibaiaren gaineko zubia izan ezik)" eta "Iruña-Lizarra autobia: Arga ibaiaren gaineko zubia Garesko saihesbidean" eraikuntza-proiektuek ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Zizur Nagusiko eta Galarko udaletxeetan ager daitezen irailaren 30ean; Zizur zendeako udaletxean (Gazolatzen) urriaren 1ean, 2an eta 3an; Muruzabalgo eta Utergako udaletxeetan urriaren 4an; Obanosko udaletxean urriaren 9an, 10ean eta 11n eta Gareskoan urriaren 14an, 15ean, 16an eta 17an, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behar balitz, behin betikoak, egiteko.

2. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zizur Nagusiko, Galarko, Zizur zendeako, Muruzabalgo, Utergako, Legardako, Obanosko eta Garesko udaletxeetako iragarki oholean argitaratu eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere ematen dela.

5. Foru Agindu hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera eta Zizur Nagusiko, Galarko, Zizurko, Muruzabalgo, Utergako, Legardako, Obanosko eta Garesko udaletara.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: a0209245