109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRALBA DEL RIO

Torralba del Rion eraikinak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsirik

Torralba del Rioko Udalak, 2002ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, Torralba del Rion eraikinak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea inolako alegaziorik jaso gabe bukatzen bada, aipatu ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da eta haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Torralba del Rion, bi mila eta biko uztailaren hamaikan. Alkate udalburua, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: A0208164