109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Haur Hezkuntzako ikastetxerako ekipamenduaren erosketa eta instalazioaren kontratazioa

Cortesko Udalak lizitaziorako dei egiten du, honako kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: Cortesko Haur Hezkuntzako ikastetxerako (0-3 urte) ekipamendua erostea.

Prozedura: presako lehiaketa irekia.

Lizitazioaren hasierako prezioa: 94.321,87 euro.

Behin-behineko bermea: 1.886,43 euro.

Eskabideen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 13 egun naturaleko epearen barrenean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Udal erregistroa astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 9:00etatik 13:30etara.

Eskabide eredua: administrazio klausulen pleguan ageri dena.

Baldintzen plegua: baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, Cortesko Udalaren bulegoetan.

Cortesen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209293