109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Cortesko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxearen kudeaketaren kontratazioa

Kontratatzeko modua: lehiaketa.

Xedea: Cortesko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxearen kudeaketaren kontratazioa.

Kontrata bidezko aurrekontua: 44.347,74 euro.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epearen barrenean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Udal erregistroa astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 9:00etatik 13:30etara.

Ustiapenaren aurreproiektua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, Cortesko Udalaren bulegoetan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, prentsan behar den tenorean iragarriko diren lekuan eta egunean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Cortesen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209292