109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

Iturmendiko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Iturmendiko Udalak, 2002ko uztailaren 9an egin osoko bikura arruntean, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

Ikusirik Santiago López Aguirrek egin proposamena, Javier Flores arkitektoak prestatu proiektukoa, Iturmendiko Planeamenduko Arau Subsidiarioetan 2. poligonoko 261, 630 eta 632. lurzatiei buruzko aldaketa puntuala egiteari buruzkoa, haren bidez lurzoru urbanizaezina lurzoru urbanizagarri ordenatu bihurtzeko, Udalaren osoko bilkurak, etorritakoek aho batez nahirik, hau erabaki du:

1.-Hasiera batez onestea Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 2. poligonoko 261, 630 eta 632. lurzatien kalifikazioari buruzkoa, espedientean sartu den arkitektoaren txostenean adierazitako zehaztapenekin.

2.-Hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan aipatutako erakundeei igortzea idazkia, txostena eman dezaten.

Aditzera ematen da 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatuarekin bat, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Iturmendin, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Alkatea, Julen Galarza Otxoa.

Iragarkiaren kodea: A0208061