109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S P R O N T Z E D A

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsirik

Esprontzedako Udalak, aurtengo uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 26.etik 276.era bitarteko artikuluetan xedatuarekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritar eta interesatuek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esprontzedan, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: A0208058