109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Cascanteko Udalak, Gobernu Batzordeak 2002ko ekainaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Julián Tabuenca Clemente jaunak sustaturiko xehetasun azterlana, 5. poligonoko 83. lurzatiari buruzkoa, Cascanteko Santa Teresa Jornet kaleko 11n baitago.

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatua betetzeko, herritar edo interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Cascanten, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0208074