109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zehapen espedienteen ebazpenen jakinarazpena

Zehazten diren espedienteetan emandako ebazpenak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzeko diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta eskatzaileak bizi direneko Udalaren ediktu oholean.

Izen-abizenak: Construcciones J. A. Lizarraga. Ebazpenaren onespen eguna: 2002-07-15. Ebazpenaren zioa: 901,52 euroko isunarekin zehatzea, 2002ko uztailaren 4ko obra lizentziari ez atxikitzeagatik Talluntxe I industrialdean, Noain-Elortzibarren.

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko uztailaren hamazazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0208125