109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A Z A

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, Mendazako Barrutiko Udalak, 2002ko abuztuaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikorako deialdia egitea. Hona hemen ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: "Udaletxea zaharberritzea" izeneko obrak egitea, Mendazako barrutian.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekian. Tramitazioa: presako prozedura.

Aurrekontua: 127.368,15 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 4 azpitaldea, C kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Mendazako barrutiko Udalean.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Behin betiko bermea: behin betiko esleipenaren % 4.

Aurkeztu beharrko agiriak: baldintza administratiboen pleguan aipatzen dena.

Eskaintzak aurkeztea: Mendazako barrutiko Udaletxeko idazkaritzan, 13 eguneko epean, Nafarroako prentsan lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, astelehen, asteazken eta ostegunetan, goizeko bederatietatik arratsaldeko ordu biak arte.

Proposamenak irekitzea: Mendazako barrutiko Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan dagoena.

Mendazan, bi mila eta biko abuztuaren hamaseian. Alkate udalburua, Javier López de Dicastillo Sainz.

Iragarkiaren kodea: A0209264