109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Famili langile izateko lanpostu bat, lanaldi erdian, betetzeko oposizio-lehiaketa

Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko famili langile izateko lanpostu bat lanaldi erdian betetzeko oposizio-lehiaketaren epaimahaiak, abuztuaren 29an 2001eko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko deialdiaren arabera, haren 9. oinarriarekin bat, jakinarazten du gainditu dutenen zerrenda, lorturiko puntuak barne, hauxe dela:

Izena: Beroiz Erdozáin, Marta Elena. Puntuazioa: 51,60.

Hori horrela, epaimahaiak Marta Elena Beroiz Erdozáin andrea, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko famili langile izateko lanpostuan lanaldi erdian aritzeko izenda dadila proposatu du, oposizio-lehiaketa gainditu duen izangai bakarra baita.

Agoitzen, bi mila eta biko abuztuaren bian. Mahaiburua, Mateo Equisoain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0209263