109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

710/2002 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, Nagore-Artzibar, Artozki-Artzibar, Muniain-Artzibar, Itoitz-Longida, Orbaitz-Longida eta Gorritz-Longidako hilerrietan ehorzketak bertan behera utzi eta, gorpuzkinak bildu eta Nagoreko hilerri berrira eraman aitzin, haien zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateak, 1988ko urriaren 19an, lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuen Herrilan eta Hirigintza Ministerioarekin, obra hidraulikoen arloan. Hitzarmen horretan xedatzen zenaren arabera, obra hidrauliko batzuek, Itoizko Urtegiak kasu, ukituriko zortasunak berrezarri behar dira.

Itoizko Urtegiak ukituriko zortasunen artean hilerri batzuk daude, urez bete behar den eremuan baitaude.

Horregatik, hilerriak itxi egin behar dira, gorpuzkinak eraman eta hilerriak eraisteko.

Nafarroako Gobernua hilerri haien jabea da, desjabetu dituelako edo bere esku uzteko hitzarmena izenpetu duelako.

Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 15eko 297/2001 Foru Dekretuko 49. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen diren gorabeherak gertatzen dira, uztailaren 8ko 22/1997 Legearen bidez, Itoizko Urtegiko obrak orotariko interesekotzat jo baitziren.

Gorpuzkinak Nagore-Artzibarko hilerri berrira eraman asmo dira, Nafarroako Gobernuak eta Artzibarko Udalak 1996ko uztailaren 31n izenpeturiko hitzarmenaren arabera.

Herrrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak baimena eskatu dio Osasun Departamentuari hilerri horiek itxi eta bertako gorpuzkinak bildu eta eramateko, urriaren 15eko 297/2001 Foru Dekretuko 51. artikulua betetzeko. Osasun zuzendari nagusiak eman du baimen hori, ekainaren 11ko 999/20002 Ebazpenaren bidez.

Artzibarko Udalak, bere aldetik, lizentzia eman du ehorzketa lanetarako, 2001eko urriaren 15ean.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legeko 36. artikuluko 2. idatz- zatiaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz, bai eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidanak ere,

EBATZI DUT:

1. Nagore-Artzibar, Artozki-Artzibar, Muniain-Artzibar, Itoitz-Longida, Orbaitz-Longida eta Gorritz-Longidako hilerrietan ehorzketak bertan behera uztea.

2.Aurreko idatz-zatian aipatzen diren hilerrietako gorpuzkinak bildu eta Nagoreko hilerri berrira eramateko baldintza hauek ezartzea:

a) Arloan aditua den enpresa batek eramanen ditu gorpuzkinak, haren profesionaltasuna berme.

b) Hilerrietako gorpuzkinak, hilarrietan haien izen- deiturak agertzeagatik nor diren jakin badaiteke, Nagoreko hilerriko banakako hezurtegietara eramanen dira. Hezurtegi bakoitzaren aurreko aldean hilarri bat jarrriko da, hildakoen izen-deiturak adieraziko dituena.

c) Gorpu ezezagunak Nagoreko hilerriko orotariko hezurtegietara eramanen dira.

d) Gorpuzkinak Nagoreko hilerrira eramateko gastuak Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren kontu izanen dira.

3. Espedientea jendaurrean jartzea, bi hilabetez, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Hilerri haietako hilarrietan izen-deiturak dituzten gorpuzkinen zerrenda Ebazpen honen eranskinean ageri da.

4. Interesatuei jakinaraztea bi hilabeteko epea bukatzean bildu eta eramanen direla gorpuzkinak, hildakoen senideek zuzenbidearen arabera nahi dituzten neurriak har ditzaten.

5. Interesatuek, bi hilabeteko epe horretan, espediente honi buruz edozein kontu galdetzen ahalko dute Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Artzibarko eta Longidako Herriko Etxeetan, eta jendaurrean egoteko epean, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Osasun Departamentuari, Iruñeko Artzapezpikutzari eta Artzibarko eta Longidako Udalei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren batean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Hilerrietako hilarrietan izen-deiturak dituzten gorpuzkinen zerrenda

ZK HERRIA DATA IZEN-DEITURAK

1 ARTOZKI 1970/3/2 Andraiz Ezpeleta, Santos

2 ARTOZKI 1966/3/30 Arboniés Rípodas, Francisca

3 ARTOZKI 1979/10/3 Beguiristáin Melero, Manuel

4 ARTOZKI 1965/3/1 Beguiristáin Melero, Vicente

5 ARTOZKI 1973/5/25 Beguiristáin Melero,María

6 ARTOZKI 1934 Beguiristáin, Zenón

7 ARTOZKI 1969/9/30 Cabodevilla Leoz, Castora

8 ARTOZKI 1960/4/19 Ducay Iturri, Luis

9 ARTOZKI 1951/5/3 Ducay, Constantino

10 ARTOZKI 1971/1/7 Gortari Erro, Bárbara

11 ARTOZKI 1950/5/10 Iribarren Urrizalqui, Cayetano

12 ARTOZKI 1956/1/1 Iturralde Elizari, Teodoro

13 ARTOZKI 1970/11/20 Legasa Andraiz, Calixto

14 ARTOZKI 1976/10/4 Legasa Esparza, Epifanio

15 ARTOZKI 1954/6/25 Legasa Esparza, José María

16 ARTOZKI 1957/12/12 Legasa Esparza, Victorio

17 ARTOZKI 1988/2/21 Melero Rípodas, Casimira

18 ARTOZKI 1963 Melero, Ricarda

19 ARTOZKI 1959/1/13 Monante Irigoyen, Juan Simón

20 ARTOZKI 1928/7/12 Reta García, Martín

21 ARTOZKI 1974/6/5 Urrizalqui Andráiz, Micaela

22 ARTOZKI 1936/11/1 Urrizalqui Andráiz, Veremundo

23 ARTOZKI 1986/9/9 Urrizalqui Beguiristáin, Francisco

24 ARTOZKI 1963/2/20 Urrizalqui, María

25 ARTOZKI 1948/12/21 Zazpe Cabodevilla, Miguel

26 ARTOZKI 1927/9/27 Zazpe Ducay, Esteban

27 ARTOZKI 1955/3/2 Zazpe Ezpeleta, Clemente

28 ITOITZ 1951/3/6 Iribarren Lizarraga, Joaquín

29 MUNIAIN 1993/11/22 Cabodevilla Garde, Salvador

30 MUNIAIN 1986 Cabodevilla Idoate, Cecilia

31 MUNIAIN 1984 Cabodevilla Idoate, Celestino

32 MUNIAIN 1984 Cabodevilla Idoate, Francisco

33 MUNIAIN 1945 Cabodevilla, Eulalio

34 MUNIAIN 1988 Garde Legaza, Severa

35 MUNIAIN 1951 Idoate, Estefanía

36 NAGORE 1971/5/9 Apesteguía Unciti, Clara

37 NAGORE 1935/8/3 Erro Ozcoidi, Manuel

38 NAGORE 1965/9/20 Erro Vizcay, Fermina

39 NAGORE 1925/8/8 Ibáñez Anocibar, Francisca

40 NAGORE 1943/3/29 Ibáñez Anocibar, Manuel

41 NAGORE 1973/1/12 Iturri Inda, Martina

42 NAGORE 1936/1/20 Ozcoidi Huarte, Gorgonia

43 NAGORE 1898/12/29 Ozcoidi Ozcoidi, Vicente

44 NAGORE 1923/7/28 Recalde Larragueta, Nicolasa

45 NAGORE 1934/1/16 Urrizola Iriarte, Ramón

46 NAGORE 1984/3/17 Zabalza Apesteguía, Fermín

47 NAGORE 1980/10/12 Zazpe Iturri, Maria Soledad

Iragarkiaren kodea: A0209423