109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

344/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako itun arrunten aldaketa eta luzapena ebazten dituena.

Otsailaren 27ko 46/2002 Foru Aginduaren bidez (martxoaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 35 zk.) Oinarrizko Hezkuntzako eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako hezkuntza itun indardunak aldatu eta luzatzeko arauak eman ziren 2002/2003 ikasturterako.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 46. artikuluari jarraikiz -erregelamendu hori abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen-, ikastetxe pribatuek aldaketa eta/edo luzapen espedienteak egin dituzte eta administrazioak bere kabuz ere hasi ditu - eranskinetan agertzen dira-; legeetan ezarritako prozedura tramiteak beteta, kontuan hartu da Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. eta 24. artikuluek ezarritakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ikastetxe pribatuek Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako sinaturiko hezkuntza itun arrunten aldaketa onestea. Foru Agindu honen I. eta II. eranskinetan ageri dira, ebazpenaren oinarriarekin batera. Onetsitako aldaketek 2002/2003 ikasturtetik aurrera izanen dituzte ondorioak.

Curriculum egokituko unitateen hezkuntza itunak ikasturte bat iraunen du, haren baimenak ere iraupen hori bera baitu, eta, era berean, curriculum aniztasuneko unitateen indarraldia ere 2002/2003 ikasturtera mugatuko da, eta bidezko bada, luzapena eskatu beharko da hurrengo ikasturteetarako.

2. Foru Agindu honen III. eta IV. eranskinetan ageri diren ikastetxe pribatuek sinaturiko hezkuntza itun berezien aldaketa onestea Erdi eta Mailako Goi Mailako Heziketa Zikloetarako; horietan ebazpenaren oinarria adierazten da. Onetsitako aldaketek 2002/2003 ikasturtetik aurrera izanen dituzte ondorioak.

3. Minusbaliatu psikikoentzako Hezkuntza Bereziko Derrigorrezko Irakaskuntza Oinarrizkoko beste unitate bat ituntzea Iruñeko "El Molino" ikastetxean, eta bat kentzea "Helduarora Igarotzea" programan; hortaz, Derrigorrezko Irakaskuntza Oinarrizkoko ituna honela geldituko da ikastetxe horretan: "psikikoen" 3 unitate, autisten eta nortasunaren arazo larriak dituztenen 4 unitate, "Helduarora Igarotzea" programako unitate bat eta beste 3 Derrigorrezkoen ondoko Lanbide Hastapen Bereziko Programan.

4. Modalitate partzialeko ituna berritzea, ikasturte baterako, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroko ondoko unitateak, ikastetxe pribatu hauekin: I.T.C. Cuatrovientos, G.M.H.Z.etan sartzeko ikastaroko unitate 1 (Gizarte Zientziak); Salesianos, G.M.H.Z.etan sartzeko ikastaroko unitate 1 (Zientzia eta Teknologia); eta María Inmaculada, G.M.H.Z.etan sartzeko ikastaroko unitate 1 (Gizarte eta Osasun Zientziak).

G.M.H.Z.etan sartzeko ikastaroaren (Gizarte eta Osasun Zientziak) modulu ekonomikoa G.M.H.Z.etan (Gizarte Zientziak) sartzeko ikastaroarena bera da, baina 1,76 irakaslerekin unitateko.

5. Erdi eta goi mailako heziketa zikloetarako hezkuntza itun berezien araubidean sartzeko baimena ukatzea Iruñeko "Centro de Formación Politécnica" ikastetxeari, izan ere, kontuan hartzen badira ituntzea eskatzen diren zikloetako tituludunen laneratzeari buruzko datuak, ez da komeni heziketa eskaintza handitzea, nahikoa baita ikastetxe publiko eta itunduetan egiten dena.

6. Hezkuntza Itunen Bulegoak Foru Agindu honen edukia jakinaraziko die interesatuei, eta, horretaz gainera, hurrengo puntuan aipatu eginbidea sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten. Jakinarazpenaren eta eginbidearen sinaduraren artean berrogeita zortzi orduko epea izan beharko da gutxienez.

7. Foru Agindu honen bidez onetsiriko hezkuntza itunen aldaketak eginbide bitartez formalizatuko dira; eginbidea sinatuko dute, alde batetik, Hezkuntza zuzendari nagusiak, eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala egiaztaturiko legezko ordezkariek.

8. Foru Agindu honen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa ebazteko Gobernuak hartzen duen erabakiaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da.

9. Foru Agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

10. Foru Agindu hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza zuzendari nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Ikastetxeen Erregistrorako Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako itunen aldaketa

ALTSASU Iñigo Aritza 7 6 (1)

BERA Labiaga Ikastola 6 5 (1)

BURLATA Irabia 14 14 14 (2)

BURLATA Regina Pacis 8 8 (3)

ZIZUR TXIKIA San Fermin Ikastola 22 23 (4)

LIZARRA Lizarra Ikastola 13 12 (1)

LIZARRA Santa Ana 16 15 (1) (5)

ETXARRI-ARANATZ Andra Mari 9 9 (6)

IRUÑA Amaiur 13 13 13 (11)

IRUÑA Axular 7 7 7 (10)

IRUÑA El Redín 7 9 8 (1) (7)

IRUÑA Santa Mª la Real 21 20 (1) (8)

TUTERA Anunciata 13 13 (9)

TUTERA Compañía de María 19 19 (10)

Oharren zutabean parentesi artean dauden zenbakiek ebazpenaren oinarria adierazten dute.

(1) Itundutako unitate kopurua aski da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitu ahal izateko, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 36.2 artikulua aplikatuz.

(2) 2002/2003 ikasturtean bi unitate aldi baterako dira, bata 5. kurtsoan eta bestea 6.ean.

(3) 2002/2003 ikasturtean bi unitate aldi baterako dira, bata 3. kurtsoan eta bestea 6.ean.

(4) 2002/2003 ikasturtean bost unitate aldi baterako dira, 1., 2., 3., 4. eta 6. kurtsoetan.

(5) 2002/2003 ikasturtean hiru unitate aldi baterako dira, 3., 5. eta 6. kurtsoetan.

(6) 2002/2003 ikasturtean hiru unitate aldi baterako dira, 1., 3. eta 6. kurtsoetan.

(7) 2002/2003 ikasturtean bi unitate aldi baterako dira, bata 1. kurtsoan eta bestea 3.ean.

(8) 2002/2003 ikasturtean bi unitate aldi baterako dira, bata 4. kurtsoan eta bestea 6.ean.

(9) 2002/2003 ikasturtean unitate bat aldi baterako da 6. kurtsoan.

(10) 2002/2003 ikasturtean unitate bat aldi baterako da 5. kurtsoan.

(11) 2002/2003 ikasturtean unitate bat aldi baterako da 2. kurtsoan.

II. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunen aldaketa

ALTSASU Sakana Ikastola 4 5 5 5 5 4 (1) (3)

BURLATA Irabia 5 5 4 5 4 5 (2)

ZIZUR TXIKIA Miravalles - El Redín 6 5 6 6 6 6 (7)

ZIZUR TXIKIA San Fermin Ikastola 7 6 7 6 (8)

LIZARRA Lizarra Ikastola 5 4 5 5 5 5 (4)

LIZARRA Mater Dei - Puy - Anderaz 8 9 8 8 8 8

CEU 1 CEU 1+CAU 1 CEU 1+CAU 1

MUTILOAB. Luis Amigó CEU 1 CEU 1

IRUÑA Calasanz CEU 1 2 CEU CEU 1 (6)

IRUÑA Hijas de Jesús CEU 1 CEU 1 CEU 1

IRUÑA Jaso Ikastola 0,5 CEU 0,5 CEU O,5 CEU

IRUÑA Nª Sra. de la Compasión CEU 1 CEU 1 CEU 1

IRUÑA Sagrado Corazón 4 6 4 5 (3)

IRUÑA Salesianos CEU 1 CEU 1 CEU 1

IRUÑA Sta Catalina - Stimo. Sacto 4 5 4 4 (3)

CAU 1 CAU 1 CAU 1

IRUÑA Santa María la Real 9 9 8 10 (3) (5)

IRUÑA Ursulinas 6 8 6 8 6 8 (5)

TAFALLA Escuelas Pías 5 4 4 5 (2) (3)

TUTERA Anunciata 5 5 4 6 (3) (5)

TUTERA San Francisco Javier 10 10 10 10 10 10 (7)

Oharren zutabean parentesi artean dauden zenbakiek ebazpenaren oinarria adierazten dute.

(1) 2002/2003 ikasturtean unitate bat aldi baterako da 1. kurtsoan.

(2) 2002/2003 ikasturtean unitate bat aldi baterako da 3. kurtsoan.

(3) Itundutako unitate kopurua aski da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitu ahal izateko.

(4) 2002/2003 ikasturtean bi unitate aldi baterako dira, bata 1. kurtsoan eta bestea 3.ean.

(5) 2002/2003 ikasturtean bi unitate aldi baterako dira, bata 3. kurtsoan eta bestea 4.ean.

(6) Itundutako unitate kopurua aski da ikastetxean eskolatutako ikasleentzat.

(7) 2002/2003 ikasturtean lau unitate aldi baterako dira, bat kurtso bakoitzean.

(8) 2002/2003 ikasturtean unitate bat aldi baterako da 2. kurtsoan.

III. ERANSKINA

Erdi mailako Heziketa Zikloetako itun berezi osoen aldaketa

IRUÑA SALESIANOS Arte Grafikoetako Aurreinp. 3 2 2 (2)

Arte Grafikoetako Inp. 1 1 1 (1) (3)

IRUÑA MARIA INMACULADA Adm. Kud. (Ald. partziala) 2 2 (3) (4)

IRUÑA C.FORM. POLITEC. Erizaintzako Zainketak 0 1 0 (5)

Oharren zutabean parentesi artean dauden zenbakiek ebazpenaren oinarria adierazten dute.

(1) Heziketa zikloak: kurtso bat eta L.P.

(2) Bi kurtsoko heziketa zikloak dira.

(3) 2000/2001 ikasturtean itundutako unitatearen L.P. ere itundu da.

(4) Heziketa ziklo honek bi kurtso eta L.P. ditu. Lehenengo kurtsoko unitate bat eta bigarreneko beste bat itundu dira.

(5) Hezkuntza eskaintza behar bestekoa da; ez da beharrezkotzat jotzen itunak gehitzea.

Kontuan haturik ituntzea eskatzen diren zikloetako tituludunen laneratzeari buruzko datuak, ez da komeni heziketa eskaintza handitzea, nahikoa baita ikastetxe publiko eta itunduetan egiten dena.

IV. ERANSKINA

Goi mailako Heziketa Zikloetako itun berezi partzialen aldaketa

IRUÑA I.T.C. CUATROV. Administrazioa eta Finantzak 2 3 2 (2) (4)

Merkataritza Kudeaketa eta Marketina 1 2 1 (1) (3) (4)

IRUÑA C. F. POLITEC. Gizarteratzea 0 1 0 (5)

Haur Hezkuntza 0 1 0 (5)

(1) Heziketa zikloak: kurtso bat eta L.P.

(2) Bi kurtsoko heziketa zikloak dira.

(3) 2000/2001 ikasturtean itundutako unitatearen L.P. ere itundu da.

(4) Hezkuntza eskaintza behar bestekoa da eta, beraz, ez da beharrezkotzat jotzen itunak gehitzea. Izan ere, gehituko balira, herrialde bateko ekoizpeneko eta zerbitzuetako sektoreak eta hezkuntza eskaintza ez lirateke bat etorriko.

(5) Hezkuntza eskaintza behar bestekoa da; ez da beharrezkotzat jotzen itunak gehitzea. Kontuan haturik ituntzea eskatzen diren zikloetako tituludunen laneratzeari buruzko datuak, ez da komeni heziketa eskaintza handitzea, nahikoa baita ikastetxe publiko eta itunduetan egiten dena.

Iragarkiaren kodea: A0207450