109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, uztailaren 22koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Erroibarko Udalak sustatua, onesten duena.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko apirilaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea, Erroibarko Udalak sustatua, jendaurrean jartzea eta ukituriko toki entitateei entzunaldia ematea.

Aldaketa horretan proposatzen da Urrobiko industrialdearen (Aurizberri) UPSaren Hirigintza Arauen 15. artikuluaren bigarren lerroaldea kentzea, honela dioena: "bulego eta etxebizitzetarako lokalen aurrealdeek bide publikora emanen dute, kasuan kasuko lurzatiaren nahitaezko lerrokaduran".

Erabaki hori 2002ko maiatzaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 60. zenbakian. Jendaurrean egon den bitartean, ez da inolako alegazio-idazkirik aurkeztu.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2002ko uztailaren 4an egindako txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea eta aplikatzekoak diren gainerako arauak kontuan harturik, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Erroibarko Udalak sustatua, onestea.

2. Adieraztea Erabaki honen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz, edo bestela, Administrazioarekiko Auzien Arlo Jurisdikzionalean aurkatu daiteke zuzenean, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatu bezala.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, Urrobi Partzuergoari eta Erroibarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkari nagusia, Rafael Gurrea Indurain.

Iragarkiaren kodea: A0208416