109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari eta proiektua onesteari buruzkoa, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzea. 7193 A.T. - JAA/JLP.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: IBERDROLA D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Obanos.

c) Instalazioaren xedea: Hormigoia egiteko planta berri bat energia elektrikoz hornitzea.

d) Ezaugarri nagusiak: aireko deribazioa, 13,2 KV- koa, Indepasa lineako 2 zk.ko euskarritik hasita (metalezko batez ordeztuko da), LA-56, 417 metro, hormigoi eta metalezkoak, eta lurpeko tartea HEPR-Z1/150, 12 metrokoa, bukaera Iberdrolaren C.M.n, SF6 gelaxkak, Obanosko udalerrian, Iruña-Logroño errepideko 21. k.p.an.

e) Nongo materialak: Nazionalak

f) Aurrekontua: 29.671,55 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

E R A N S K I N A

Ukituriko ondasun eta eskubideak

Obanos 1 358 Alorra José Tirapu Urra 76 3,5 266 0 1,50

Jaso y Azpilicueta, 16

31151 - Obanos (Nafarroa)

Obanos 1 357 Alorra Gregorio Irurzu Bengochea 70 3,5 245 1 0,65

Campochetas, z.g., behea

31100 - Gares (Nafarroa)

Obanos 1 356 Alorra Ignacio Izurzu Ardaiz 60 3,5 210 2 0,65

Crucifijo, z.g.

31100 - Gares (Nafarroa)

Obanos 1 350 Mahastia José Irurzun Lana 25 3,5 87,50 - -

San Salvador, 13

31151 - Obanos (Nafarroa)

Obanos 1 353 Alorra M.ª Santesteban Ulzurrun 60 3,5 210 3 1,5

Baiona zeharkalea, 4-2.a

31011 - Iruña

Obanos 1 352 Alorra M.ª Teresa Cía Lacoz 70 3,5 245 - -

Baiona zeharkalea, z.g.

31011 - Iruña

Iragarkiaren kodea: A0207573