109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

745/2002 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Industri zuzendari nagusiak emana, Aberinen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

Ikusirik Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak egin duen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektrikoaren instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, bide zortasuna ezartzearren, haren onura publikoa deklaratzeko, eta ukitutako ondasun eta eskubideen presazko okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Aberin.

c) Instalazioaren xedea: bertako hornidura hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: lur azpiko deribazioa, 13,2 KV-koa, "STR Lizarra-Allo" lineako 00-20 euskarritik egina, 1.242. metrokoa, DHZ 1/240 225 metrokoa;100A1/S1a, metalezkoak eta hormigoizkoak, "STR Lizarra-Arinzano" lineako 00-38 euskarrian bukaera duena, Aberingo mugapean.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 43.761,56 euro.

Kontuan harturik, horretarako irekitako espedientean behar ziren erregelamenduzko tramiteak bete direla.

Horiek horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 99-10-25ekoa) esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.

2.-Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149.etan aipaturiko ondorioekin.

3.-Instalazio hori egiteko aurkeztu proiektua onestea eta 12 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektu hori Iruñean datatua da, 2001eko abenduan, Javier Juárez Gay industri ingeniari jaunak sinatua.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Ebazpen honen berri emanen zaio Aberingo Udalari (Kale Nagusia, 36, 31264, Muniain-Iguzkitza), Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Orregako etorbidea, 7, 31002 Iruña), eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: A0207571