109. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

430/2002 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 398/2002 Foru Agindua, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 2an emana, aldatzen duena. Aldaketa horrek eragiten dio Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Marrazketa (euskaraz) espezialitateko izangai gaindituen zerrendaren osaketari.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 2an 398/2002 Foru Agindua eman zuen. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdian, espezialitatez espezialitate, hautatu diren izangaien zerrendak onetsi dira. Honetarako deialdia Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak otsailaren 27an emandako 49/2002 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak 2002ko irailaren 2an hartutako erabakiaren arabera, bidezkoa da Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Marrazketa (euskaraz) espezialitateko izangai gaindituen zerrenda aldatzea. Aldaketa horrek ekarriko du aipaturiko zerrendatik Oihane Indacoechea Barbería andrea ateratzea eta Ainhoa Mitxeo Ezkurra Andrea, izangai hautatu gisa, 5,2535 punturekin, sartzea.

Azaldutakoagatik eta apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 2an emandako 398/2002 Foru Agindua aldatzea. 398/2002 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdian, espezialitatez espezialitate, hautatu diren izangaien zerrendak onetsi dira. Aldaketa honek eragiten dio Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Marrazketa (euskaraz) espezialitateko izangai gaindituen zerrendaren osaketari, izan ere, aldaketa honek ekarriko du aipaturiko zerrendatik Oihane Indacoechea Barbería andrea ateratzea eta Ainhoa Mitxeo Ezkurra andrea, izangai hautatu gisa, 5,2535 punturekin, sartzea.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Gobernuaren aurrean, argitara eman eta hilabeteko epean.

4. Foru Agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen zerbitzura, hautapen prozeduren Epaimahaiburu-Koordinatzaileari eta interesatuei, dagozkien ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0209579