108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Behin betiko onespena, lurzati baten desjabetzapenak ukitutako jabeen, ondasunen eta eskubideen zerrendari. Udal Planak ezartzen du bertan bidea ezartzea, Zurukuaingo hirilurreko katastroko 44. lurzatiaren eta AA5 eta AA6 eremuen artean

Udalak 2002ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran hau erabaki da:

Lehena.-Kale publikoa izanen den lurzorua mugatzeko proiektua behin betikoz onestea. Azalera 135,84 metro karratukoa da, eta ondoko muga hauek ditu: iparraldean, 39. lurzatia, José Luis Lobo Azcona jaunaren eta María Carmen Lobo Azcona andrearen jabetzakoa; hegoaldean, kalea; ekialdean, 44. lurzatia, bertatik desjabetzen baita; mendebaldean, 45. lurzatia, Jesús Larumbe Echarri jaunaren jabetzakoa eta 39. lurzatia, Lobo Azcona senideen jabetzakoa, espedientean dagoen mugapen planoaren arabera.

Bigarrena.-Behin betikoz onestea ukitutako jabeen, ondasunen eta eskubideen zerrenda, hasierako onespenaren erabakian agertzen dena.

Hirugarrena.-Desjabetzapen prozedura aplikatzea balio justua zehazteko, banan-banan, Hirigintzako Erregelamendu Orokorreko 201. artikuluarekin bat.

Laugarrena.-Onestea Jesús Larrumbe Echarri jaunak emandako adostasun idazkia, non onartzen baitu aipatu finkari egindako balorazioa, 7.140,67 eurokoa; eta, horren ondorioz, esandako prezioan erostea.

Bosgarrena.-Udal kontu-hartzailetzak fiskalizatu ondoren, adostutako prezioa ordaindu eta finka hori okupatzeari ekitea, nahitaezko desjabetzapenari eta hirigintzari buruzko legeriak ezartzen duenarekin bat.

Seigarrena.-Alkatetzari eskumena ematea, erabaki hau betetzeko eta formalizatu behar diren idazki eta eskritura publikoa sinatzeko.

Aritzalan (Deierri), bi mila eta biko uztailaren zortzian. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezaun.

Iragarkiaren kodea: A0209015