108. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Herrilurra desafektatzea

Leringo Udalak, 2002ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren bi herenen quorumarekin onetsi zuen ondoko herrilur hau hasiera batez desafektatzea:

Herrilurra, 471 hektarea, 92 area eta 95 zentiarea, landalurren katastroko 13. poligonoko ondoko lurzatietan: 9, 13, 17, 19, 20, 46, 47, 50, 53, 55, 57, 63, 69, 71, 77, 78, 79, 81, 87, 94, 97, 98, 100, 101. 102, 104, 106, 111, 112, 117, 118, 136, 141, 167, 578, 581, 587 eta 588. Esparteta, Barranco Salado, Sierra Perra eta Pedro Garraza bazkatokiak.

Desafektazioaren xedea da lur horien erabilera lagatzea, onura publiko eta interes sozialekoa dela uste baita, ahateak gizentzeko granja bat paratzeko, udalerrian enplegua sustatzeko

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak onetsi zuen Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143.b artikuluan ezarritakoa betetzeko. Horrela, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan espedientea aztertu ahal izanen da, bulego orduetan, eta bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak egin.

Alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu ezean hasierako onespena behin betikoa izanen da.

Lerinen, bi mila eta biko uztailaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0208185