III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L A K U N T Z A
Xehetasun azterlanaren hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, bi mila eta biko uztailaren 26an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:
1. Hasiera batez onestea Lakuntzako katastroko 1010. lurzatiko xehetasun azterlana, Lakuntzako Udalak prestatua.
2. Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan hedadura handiena duten egunkarietako batean jarriz. Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.
Lakuntzan, bi mila eta biko uztailaren hogeita bederatzian. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.
Iragarkiaren kodea: a0208661